Ipar eüskal herriko aldizkari euskaldün zaharrenak « Herriak » bere biltzar nausia Muskildin egin dü igaran neskenegünean. Herria, ezagützen ez direnentako, ostegünoroz elkitzen den aldizkaria da leküko bai eta mündü zabaleko berriak emaiten dütüanak. Urte oroz harpidetza bakan zonbait galtzen badütüe 2200 irakurle beno haboro dütüe. Biltzar nausian, eüskaraz irakurtearen garrantzia goraipatürik izan da eta horrek espiritüaren zabaltzeko, ideien zorrozteok edota eüskaraz bizitzeko beharrezkoa dela berretsi da.