Miguel Diaz-Canel izango da Kubako presidente berria

Aste hontan Kubako bürüa kanbiatürik izan da. Mende erdi batez Castro familia bazen, orai ber alderdiko Miguel Diaz-Canel da. Azken denboretan lege kanbiamen zonbait bizi izan beitütü Kübak. Zertan den egünko egünean dügü aipatü Zeberrin.

Koakzio Efeküa frogatü düte

Ikusi bagünüan talde lanak eraginkortasuna ttipitzen züala alferkeria soziala efektuarekin. Egunkoan Koakzio efektüa dugü aipagai. Hontan frogatürik da bakotxa ber ariketa bat egiten badügü gela komün batetan, gure emaitzak hobeagoak izanen dira bea bagina beno.

Astearen errepasoa, Ze Berrin

Igaran asteko berrietan, Siriako bonbardaketa, Gazan diren protestak, Emmanuel Macron eta eliza katolikoa, Notres Dames des Landes eta Facebook aipagai. -ren ikuspegitik prefosta:

Herria aldizkariak biltzar nagusia egin du Muskildin


Ipar eüskal herriko aldizkari euskaldün zaharrenak « Herriak » bere biltzar nausia Muskildin egin dü igaran neskenegünean. Herria, ezagützen ez direnentako,  ostegünoroz elkitzen den aldizkaria da leküko bai eta mündü zabaleko berriak emaiten dütüanak. Urte oroz harpidetza  bakan zonbait galtzen badütüe 2200 irakurle beno haboro dütüe. Biltzar nausian, eüskaraz irakurtearen garrantzia goraipatürik izan da eta horrek espiritüaren zabaltzeko, ideien zorrozteok edota eüskaraz bizitzeko beharrezkoa dela berretsi da.

Ze berri emankizuna: Panama Papers

Panama Papers eskandalan miliuka dokümentü püblikatürik izan dira. Horiek aste oroz skandala zonbait ekarten dütüe eta aste hontan Likouala afera atzamanik izan da. Total entrepresak Kongoarekin muntaketa finantzario bat egin beitzüan. Zer igaran den zehazki dügü ikusi egünkoan.

Ze berri emankizuna: Greenspoon efektüa

Egünkoan Greenspoon efektüaren ezagütza dügü egiten. Joel Greenspoon-ek 50. hamarkadan frogatü deikü harreman bat agitzen den aldikal, nahiz eta konziente ez izan, eragina edo influentzia sortürik dela.

 

Ze berri: Jean-Cyril Spinetta

Treinetako langileak greban badira azken egünetan, Spinetta txostenaren ondoriorengatik da. Hontan hainbat aholkü agertzen dira, estatüak aplikatü nahi dütüanak, bena sindikatak ez dira ados. Txosten honen egilea den Jean-Cyril Spinettaren ezagutza egin dezagün eta ikusiko dügü jadanik destrukturatü dütüan hainbat entrepresa handietarik iganik dela.

 

"Eusk'afrika besta, elkartasun ekimen bat baino gehio"

Atzo, Euskal Afrika izeneko besta iragan da Gabadin eta herriko gela bete da, adin guzietako Amikuztar bainan ere urrunagotik jin jendearekin. “Etorkinekin elkartasunez” deitu kolektibo bat sortu zen, joan den udan, Amikuze aldean, eta ondotik elkarte bat xutik ezarri dute Amikuzerat etorri diren Afrikako bi etorkin errezebitzeko eta laguntzeko.

 

 

Ze berri emankizuna: Monaco

Egünkoan Monacotaz gira mintzatü. Zer da hau herri bat ? herrialde bat? Independentea dea? Honen ikusteko bere historiaz gira ausnartü egünkoan.