Ze berri emankizuna: Sistemaren justifikazio teoria

Neskatilak gizonak beno gütiago agertzen dira hainbat goi mailako ikasketetan. Alta frogatürik izan da aspaldidanik neskak gizonak beno aisatarzün haboro badüela eskolan. Zerentako ez dela hala unibertsitatean eseiatü dügü esplikatzea egünkoan, sistemaren justifikazio teoriarekin.

 

Ze berri emankizuna: Mathieu Sommet

Düala 6 urte hasirik, bideo egile famatü bat dügü aipatzen egünkoan. Arrageia handi batekin, interneten atzamaiten zütüan bideo zonbait zütüan komentatzen hastapen batetan. Orai fikziozko webseria bat hasi dü. Bere lanaz gira mintzatü egünkoan. 

 

Ze berri emankizuna: Ezintasun Ikasia

Egün aipatü dügün mekanismoa Ezintasun Ikasia deiturik da. Hontan, porrot egoeran izateak beste hüts egiteak ekarten dütüala dio. Adibide baten emaiteko, matematikako ariketak hiru aldiz hüts egin ondotik, matematika ariketen egitea ezinezkoak direla pentsatzen dügülarik, mekanismo honengatik da. Argazki hontan agertzen den bezala, ezintasun ikasiagatik da zaldia ez igitzen. Ikasi beitü estekirik zelarik ez zela igitzen ahal.

 

Baigorri Muttikoineko familiari elkartasun kantaldia

Berriki suak hunki duen  Baigorri Muttikoineko familiari elkartasun haundia erakutsi da joan den ibiakoitzean egin den kantaldian. Eliza betea zen, tokiko bainan ere urrunetik jina zen jendea ikusi da. Maitena Monako, Erramun Martikorena eta lagun alai taldekoak arizan dira kantuz , arreta haundia zuen publikoa baten aitzinean. Kantari eta antolatzaileekin mintzatu da Marie Agnes eta lehenik biziki hunkia zen E.Martikorenarekin.

 

Ze berri emankizuna: janari gastatzeaz mintzatü gira

Egunkoan janari gastatzeaz mintzatü gira. Mündüan ekoiztürik den elikagaien 1/3 zikin ontziala joaiten da. Nahiz eta kontsumiturik izan ahal diren. Beste aldetik, mündüko 10 lagünetarik 1ek goseteaz sufritzen dü. Desoreka hortaz gira ausnartü egünkoan.

 

Ze berri: Alferkeria Soziala izeneko teoria

Asteazken oroz gizartearen mekanismo zonbait dütügü aipatzen esperientzia desbardinetan oinarrituz. Egunkoan Alferkeria Soziala izeneko teoriaz mintzatuko gira. Hontan frogaturik beita bera girelarik indar haboro ezarten dügüla gaüzen egiteko taldean girelarik beno. 

 

Hartzaro festibalaren astearte gizena

Hartzaro festibalaren azken atala iragan da atzo gauean Uztaritzeko karriketan astearte gizenaren karietara. Abereak, Maiak, Zirtzilak eta bistan da Zanpantzarren auziko aktoreek hartu dute plaza. Marga Forestier-k murgiltzen gaitu giroan: 

 

Ze berri: Napoleon Bonaparte

Azken bi astetan diktadore bat aipaturik, ber zoinean jarraikitzen dügü egünkoan. Napoleon Bonaparte aipatzez. Frantzian ez bada hala bezala kontsideratürik, diktadorearen ezaugarri guziak üken dütüala aipatzen dügü: 

 

Ze berri: Tomateak

Egunko kronika librean Tomatetaz ari izan gira. Tomateak urte osoan erosteko ahalmena badügü, horrek sortzen dütüan ondorio ekologikoak dütügü aipatü.