Ze berri: Ronan Farrow

Ronan Farrow, izena ez bazaizüe ezagüna, kazetalari honen azken inkestak mündü osoan aipatürik izan da eta züek ere balinba entzüna düzüe. Weinstein-en bortxaketa aküsazioneak berak beitütü bildü eta püblikatü. Bere biziaz gira interesatzen aldi hontan.

 

Ze berri: Aktüalitate gaiak

Estatü Batuetarik bi berri, bata txarra bestea hobeagoa. Lehenik internet-en neutralitatea hausten düe . Berri hona delarik ürrats bat egiten direla Ipar koreari bürüz. Frantziak beti jarraikitzen dü Afrikan eragin ükeiten nahiz eta Françafrika eküatzea hitz eman düan Macron-ek eta Errusian Vladimir Poutine bere urtoroztako prentsa aitzinekoa eman dü. Aktüalitate horik dütügü jorratü egünkoan. 

 

Ze berri: Khaled Freak

Aste hontako bideo egilea sonü egilea da haboro. Diskurtso politikoak arrahartzen beitütü autotune logizielarekin. Khaled Freak izena dü (https://www.youtube.com/user/ninouche13600/videos) eta miliu erdi bat jarraikizale beno haboro dütü : 

 

Ze berri: Pygmalion efektüa

Pygmalion efektüa dügü aipatu egünkoan.  Rosenthal eta Jacobson ek teorizatü düena. Horrek dio, gaüza baten errealistatzeko, gure üngürüan düen begiradak eragina badüala. Nolaz hori eta nola erakatsirik izan den aipatzen dügü egünkoan:

Ze berri: Roy Moore

Roy Moore jinkoa maite dü bai eta neskatila gazteak. Homosexualak aldiz, Estatu Batuen erortzea ekarriko düala aldiz uste dü. Eta dagün astean, Alabamako senatür izaten ahal da. Pertsonaje xarmant honen ezagütza egin dügü egünkoan.

Ze berri: intifada

Igaran astean, Trump-ek kaka nahasten düalarik Palestinan, bere herriko aberatsentako egindako lege fiskal bat bozkarazten dü. Yemeneko subiranotasüna ez da errespetatürik eta Macron arma saltzaile hon bat dela frogatü deikü. Hau dügü aipatü egünkoan.

Ze berri: Energia grisa

Edozoin ekoizpen egiteko xahützen den energiari diogü deitzen energi grisa. Mündüko kontsumoaren 2/3ak dira hortan erabilirik. Adibide baten emaiteko, papere baten egiteko, zuhaina sorrazteko, igitzeko, transformatzeko, saltzeko eta berziklatzeko erabilten den energia dü kontütan hartzen. Hortaz gira ausnartü egünko kronika librean.

Ze berri: Barnum efektüa

Zerentako  horoskopoak edo pertsonalitate testak haintzat hartzen dütügü ? Egia balira bezala ? Barnum efektüagatik eta hau dügü aztertzen egünkoan, Forer psikologoak 1948tik teorizatü beitü.

 

Ze berri emankizuna: Mocha Uson

Bi manera badira kantari famatü baten izateko, dohain bat ukeitez, olerkigintzan azkarra izatez edota testu engaiatürekin. Bigarren manera da itxürari, performantzia artistikoari beno inportantzia haboro ezarten delarik. Mocha Uson filosofoa izanki, bigarren manera haütatü dü eta azken denboretan Roberto Duterte, hanitx kritikatürik den Filipinetako presidentarentako ari da. Bere ezagütza dügü egiten egünkoan: