Ze berri: Yes

Irri egiteko bideo egileen ezagutza egiten dugu aste hontan. Yes vous aime (https://www.youtube.com/channel/UCXQW_V8roJ1UBcJq-fNP1eQ/videos) izena düe eta kutzu soziala ezarten dütüe hen parodietan. 5 mn irauten due haboxienek eta aktoreak bai eta muntaketa profesionalki egina da. 

 

Ze berri: Ipar korean lehergailü nüklearra berotzen ari

Igaran asteko aktüalitatean : Ipar korean lehergailü nüklearra berotzen ari delarik, Siriako krisiarentako elkibide hatsarre bat bada. Egipton atentatu bat igaran da eta Macron neocolonialismo kurtso bat egiten dü. Hau dügü aipatzen aldi hontan: 

 

Ze berri: Liky kontagailü elektrikoak

2015eko abentüaren 1 batez Linky izeneko kontagailü elektrikoak hasi ziren instalatzen jenteen etxetan. Urtebürü hontaz baliatü gira honen aipatzeko. Bestaldetik Lanarentako Nazioarteko Erakundeak txosten bat elki dü aste hontan, mündüan den babes sozialaz, hortaz ere interesatü gira egünkoan.

Ze berri: esklaboak Libian

Igaran astean, Libian agitzen den esklaboen merkatü bat mündüko hedabideen üngürüa egin dü. Azken hau Gobernüz Kanpoko Erakundengandik aspaldidanik ezagütürik eta salatürik zelarik. Fenomeno hortaz ausnartü gira egünkoan!

 

Ze berri: Fun theori

Nola jenten portaera kanbiatü ? Hau dügü ikusten Fun theori aipatzez egun. Jokuaren bidez, bide sekuritatearen edota ere berziklajea hobetzen ahal direla ikusiko dugu hainbat adibide desbardin emaitez.

Ze berri: Piotr Szczęsny

Piotr Szczęsny bere bürüaz beste egin dü igaran urrietaren 19an, Varsovian. Boterean den eskuineko alderdi kontserbatorioaren salatzeko sü ezarri dü bere bürüari. Eskübideen ttipitzea ez beitzüan onartzen. Espero baldin bazüan bere ekintzak zerbait sortüko züala, ez da kasik aipatürik izan hedabideetan.

 

Ze berri emankizuna: Frantziako hedabideak

Aste hontako kronika librean Frantziako hedabideak aipagai. 6 Miliardün beitira hedabide haboxienen jabe. Zerentako inbestitzen düe sos galarazten düan sektore hontan ? Hau dügü ikusi ZeBerrin.

 

Ze berri emankizuna: Dac & Lop

Pierre Dac Schilmblik-aren sortzailea eta Ferdinand Lop soldado ezezagünaren emazteari pentsio alimentario bat eman nahi züanaren ezagütza egiten dügü aste hontan Zeberrin:

 

« Jo Maris-i milesker » kantaldian 150 artista parte hartu zuten

« Jo Maris-i milesker » kantaldia iragan da igande aratsaldean, D.Garazin. Jo Maris-ek  zuzendu hainbat taldeetako 150 bat kantari musikari bildu dira mukurru betea zen elizan..

Baziren ere sorpresa frango, Gerard Luc, Maialen Errotabehere, Baionako orkestrako klarineta joileak. Publikoan ikusi da ere  ainitz musikari eta kantari urrunetik jinak fama haundikoa den koro eta talde eramailearen ohoretan. Marie Agnes Gorostiague han zen eta solastatu da artista desberdineki. Lehenik Euskal kultur erakundeko Pantxo Etxegoinek erran dio merexi zuen kantaldia eskaini ziotela Jo Maris-i