Venezuela ekonomikoki zigortürik delarik Zimbabwen botere joküetan ari dira. Eta Frantzian atzo ebili ez düen legeak egün arreseiatzen dütüe. Rohingak beti bea senditzen dira eta Libian den esklabutzak mündü osoa inarrausten dü. Hau dira igaran astean agitütatakoetan, Ze Berrin barnatzen dütügünak.
Nontik horra dira indo-europearrak? Zer dira hizkuntza eta patois arteko desbardintarzüna ? Zerentako google traduction-en ützülpena hai txarra da ? Gazteen maila diktaketetan apaltzen dea ? Asmatürik izan diren hizkuntzak zer dira ? Hala ze galtoer besteak beste ihardesten düan Linguisticae kateak. Izenak dion bezala hizkuntzak jorratzen dütü hontan. (https://www.youtube.com/channel/UCofQxJWd4qkqc7ZgaLkZfcw/videos)
Zerentako pentsatzen dugu auzoa beno hobeagoa girela ? Gidatzeko arrisku gutiago hartzen dugula edo ere ez zaiküla seküla arazorik agitzen ? Izen bat badü honek: Optimismo konparatiboa. Eta hau dugu aipatzen:
Igaran asteko aktüalitatean, Trump Txinaz maitemindü da, Arabia saudiako dagün bürüzagia bere leküa prestatzen ari delarik. Eta Frantzia Arabiar Emiraten Batasunarekin lagüntasüna handitzen dü eta Libaneko lehen ministroa ezkapatzen delarik. Hau dügü aipatzen kronika berri hontan:
Ezagütü nahi düzüe zoin errege hil den komunetan zelarik? Games Of Thrones seriak zoin ütürri historikoetan oinarritzen den? Edo ere ikusi nola Estatü Batuak eüskara gerletan erabili düen ? Nota Bene (https://www.youtube.com/user/notabenemovies/videos) züentako eginik da eta bere kateaz ari gira egün:
Arakasta ederra bildu zuen atzo Baigorrin, Huts Teatroak eman “Hotzkailua” antzerkiak. Unai Iturriagaren ixtorioaren abiapundua : aspaldian elgar ikusi ez duten 2 lagun, berriz elkartuko ditu heriotz batek. Lehengo orroitzapenak, ereman duten bizi desberdinak, ikusmolde desberdinak ere.Manex Fuchen zuzendaritza pean, Patrizia Urrutia eta Ander Lipus dira Maite eta Karlos, berriz elkartuko diren lagunak.
Kattalin Indaburu lankideak, antzerki zati batzu entzunaraziko tauzku, antzerkilariekin mintzatu da, Antton Luku antzerki idazlearekin baita publikoaren iritzia bildu… entzun dezagun :
Egunko kronika librean zinema aipagai. Pertsonaia nagusi gehienak xuriak dira. Nahiz eta arrahartürik den libürüan ez den hala. Horrek izen bat du, white wahing-a :
Diskriminazioaren konprenitzeko 1968an erakasle batek bere ikasleak zatitzen dütü hen begiren kolorearen arabera. Usteaztez begi urdinak, marruak beno hobeagoak zirela.. Ze agitü den ordüan ikusten dügü: