Egün Aitor-en ezagütza egiten dügü. Azken honek unguramena zaintzeko hainbat kanbiamen egin beitütü bere langünean. Zer diren jesto honak ikus ditzagün egünko kronikan.
Bihar 2 orenetan, ostiralearekin Bidaxunetik abiatuko da Gaskoiar hizkuntzarentako egiten den Korrika Passem izena duena. Iganteala arte, herriz herri iganen da hau Pauera heltzeko arrestiko bi orenetan. Gaskoieraren egoeraz eta lasterketa hortaz mintzatü gira Franck Dolosor Baionako gaskoinar akademiako kidearekin :
Aste hontako esperientzia izozte efektüa deikü esplikatzen. Honekin frogatzen da jenteen portaera kanbiatu nahi denean, jenten engaiazteak eragina badüala.
Aro ederra lagun, 3 milako bat jende hurbildu da xiberora. Xiberotik bainan ere iparralde osotik jina zen jendea, tokiko eta kanpoko kulturen aberastasunaz gozatzera. Azken urteetan denbora txarragatik familia osoak ez baziren hainbeste hurbildu, aurten, denek gozatu ahal izan dute eguna. Hain zuzen aspaldiko partez, eszena erreka bazterrean jarria izan da behazale eta ikusleen plazer handienarentzat. 29. musikaren eguna ongi pasaturik ageriko helduden urteko 30 garrenak zer ekarriko daukun.
Jenten portaeraren kanbiatzeko balio dira lotsaraztea? Hainbat kanpainetan erabilirik den teknika hau ebilten dea? Galto honeri arrapostü emaiteko, Lotsaren deia deitzen den printzipioa aipatuko dugu bi esperientzien bidez.
Aste hontako pertsonajea Indiala ekarten gütü. Salman Khan izena ezezagüna bada heben, Indian izigarri famatürik den aktorea da. Mündüko 100 aktore pakatüenetarik bat. Egünkoan, sosa justiziarekin lotüra ükeiten ahal düala ikusiko dügü bere adibidea hartzez.
Alkarbizitza eta kooperazioa due aurtenko sujeta, eta hori dela eta ikastolako murruak tindatzez urrentu due euskal mitologiaren unguruan.Ikastolako gela oroek Euskal mitologia lantu dute denbora batez; pertsonaiak, beren indarrak, istorio edo leiendak eta beste.
Frantses gobernüko komunikazio zerbitzuen arabera, SNCFak animaleko zorra badü trein gidalariak abantaila zonbait beitütüe. Bena nontik horra da 55miliar euroko zorra ? Ez direria norabide txarren ondorio züzena ? Galto horier eseiatü dügü ihardestea egünkoan.
Egunko bideo egilea eüskaldüna da : Kau kori Kura du izena (https://www.youtube.com/channel/UCnDA-70HwQg9ZuCEK0eHqmQ/videos) . Hontan umorezko kantoreak dütü argitarazten Mikel Aizpuruak.
- Miguel Diaz-Canel izango da Kubako presidente berria
- Koakzio Efeküa frogatü düte
- Astearen errepasoa, Ze Berrin
- Herria aldizkariak biltzar nagusia egin du Muskildin
- Ze berri emankizuna: Panama Papers
- Ze berri emankizuna: Greenspoon efektüa
- Ze berri: Jean-Cyril Spinetta
- "Eusk'afrika besta, elkartasun ekimen bat baino gehio"
- Ze berri emankizuna: Monaco