Ekainaren 6ko Gazte Begiz emankizunean, ikasturte hau bukatzeko, kirol eta asmakuntza teknologiko bitxien nahaste ugari bat egin zuten Esteban eta Jonek. Hendaiako Kopson taldea entzuteko parada ere izan zen, haien lehen diskaren aurkezpena dela eta.

Jon Muruaga Hiriart, Esteban Bastié eta Aimar Lopez Erasunek kirola, teknologia berriak, musika eta bertzelako berriak aipatzen dituzte Gazte Begiz saioan. Urriak 4eko emankizunean, txesboxing kirola aurkeztu zuen Jonek, eta Glaukoma taldearen Kalima disko berria aipagai izan zuen Aimarrek. Twitterren berrikuntzak ere aipatu zituen Aimarrek, Estebanen faltan.