Metal garrasia: Hiltzaileak metalean tartea berreskuratzen

Gaurko saioan, Hiltzaileak metalean tartea berreskuratzen du Brutal jaunak, John Wayne Gacy-ren istorioa ekarriz. izenak beharbada ez dizue gehiegi esango, baina Stephen King-en It pelikula famatuko Pennywise pailazo hiltzailearen oinarrietako bat da gure protagonistaren bizitza. Dyerth-ek bere aldetik Supertaldeen fenomenoari atentzio pixkat jarri dio, eta azken urte t'erdian atera diren superproiektu batzuk aurkeztuko dizkigu. Gainerakoan, August Burns Red-en "Invisible Enemy", Pänzer-en "Fatal Command", The Black Dahlia Murder-en "Matriarch" eta Dawn Of The Maya-ren "Alpha Galaxy" abestiak entzungo ditugu.

 

#MetalGarrasia 

Metal Garrasia WEB