Atharratze eta Alozeko maskaradek arrakasta üken düe atzo
500 bat jente hüllantü dira Atarratze eta Älozeko herriko gaztek eman diren lehen maskaraden ikusteko. Goizan emeki emeki hüllantü bada jentea, alabadeko denbora ederra üken düe. Dantzari finak, peredikü ejer bat eta aktür hunak ikusi dira plazan eta xorrotxen kantoreaz gain, azken kantorean entzün ahal izan dira zer nolako botzak bazütüen saldoan. Orai hasirik ondoko 12 aste ondarrez ariko dira herriz herri, ondoko hitzordüa neskenegün hontan datekealarik Pagolan.
“Ezin izan dugu aliantzarik kausitu Berdeekin, Jadot-ri sustengua emaitea zelako baldintza”
Nikolas Blain, EHBaieko permanentea. Joan den urte bukaeran egin zuen Biltzar Nagusia EH Bai alderdi politikoak. Haatik, osasun neurriak direla eta, joan den ostiralean baizik ez zuten horren berri eman prentsari. Nikolas Blain permanentea Olatz Idaotekin izan dugu goiz huntan
Iratxe Sorzabalen egoera salatzeko kalera aterako dira Irunen
Iratxe Sorzabal preso irundarra, espainaratu eginen dute behin behinean. Honela iragarri du “Iratxeren lagunak” taldeak. Hori salatzeko hainbat mobilizazio eta ekimen antolatu dituzte. Lehen mobilizazioa ostiralean. Elkarretaratzea, arratsaldeko 19.00etan san juan plazan iragango da. Datozen aste eta hilabeteetan ekimen gehio iragarri dituzte, Hilaren 21ean esaterako “Bi Arnas” Iraxe Sorzabalen inguruan ekoizten ari diren dokumental proiektuaren aurkezpena egingo dute. Otsailaren 5ean aldiz, manifestazioa deitu dute. Bukatzeko Iratxe Sorzabalen abokatuak iragarri duenez, Madrilgo epaiketa otsailaren 7 eta 8an iragango da. Ihintza Ostolaza, “Iratxeren lagunal taldeko” kidearekin hitzegin dugu.
Atarraratzeko maskaradak horra dira!
Barkoxtarren sasua urrenturik igante hontan atarraztar Aloztar ta ungurukoen maskaden abiatzeko tenorea da !! Igante hontan abiatuko dira atharratzen berean. Johane iriart eta Antton Arancetek lehentze parte hartzen düe maskarada batetan aurten eta gure kümitak dira :
12 elkaldi eginen dutue Gamere Zihigan urrentzez apiril erditsutan. Arren hitzordua igante goizan barrikadentako 9tan ; Arrestiriko jeialdia 3ak eta kartetan izanen da
Bidasoa Attak! - Kaleko Urdangak

«Hatsa har eta urte berri hun»
2022 urtean ere kulturak bere lekua izango ote du? Maika Etxekoparrek bere agiantzak eskaini dizkigu Goiz berrin.
«Ikuspegi aldaketa beharrezkoa da, jabetza pribatua guztiz sakratua ere galdezkatu beharko da»
Etxebizitzaren gaia aipatu du aldi honetan Jakes Bortairu iritzi emaileak, herritarren artean alerta maila handia delarik, herritarren ikuspegi aldaketa ezinbestekoa dela uste du Bortairuk.
«Zirkularrak dio, gai batzu baxoan euskaraz aztertuak izaten ahalko direla, baina ez du zehazten zoin, zonbat eta nola»
Urtarrila, bigarren sartze baten egiteko tartea izan da ikasleentzat. Greba eguna dute ostegun huntan hezkuntzan, frantses gobernuaren protokoloak, hunki ditu ere Seakako irakasle, ikasle eta burasoak. Bestalde Seaskak ostiral honetan mobilizatzera deitzen du, Azterketak Euskaraz kolektiboak azpimarratu duen bezala, Baxoaren martxoko frogarentzat, edota brebetarentzat ez dakite oraindik euskaraz zer pasatzen ahalko duten. Hainbat gai aipatu ditu Arantxa Idiederrek, Peio Jorajuria Seaskako lehendakariarekin.
Medikuntza-sozial arlokoen ezinegona argi Baionan
400 ziren atzo goizean departamenduko egoitzaren aintzinean Baionan. Publiko eta pribatuko Medikuntza-sozial arloko langileek berriz egin dute protesta CGT eta LAB sindikatuen deiari erantzunez. Jasaten dituzten lan baldintzekin ezin dutela gehiago salatzeko. Marga Forestier han zen:
ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(22-01-12)
Desgaraian, Skabidean, Keia, Broken Legacy, Cats On Trees, Ti Cora, Los Fastidios, Alt-J, Me And That Man, Mentah, deadvectors, Converge & Chelsea Wolfe
"Prezioak igotzen diren heinean, populakuntza galtzen dugu Ziburun"
Agiantza publikoak debekatuak direnez covidagatik, Euskal irratietan segitzen dugu auzapezeri hitza emaiten. Goiz honetan Eneko Aldana Ziburuko auzapeza genuen Goiz Berriko gomita. Hirigintza planaren kontzertazioa, hiri zentroaren arraberritzea edo bizitegi sozilen emendatzea dira 2022rako xede nagusiak auzapezarentzat. Baina Ziburuk badu beste arazo bat: populakuntzaren galtzea. Azken urteetan ehuneko hamarra galdu du. Eneko Aldana Ziburuko auzapeza
Bizirik! irratsaioan "Otsokop" egitasmoa
Bizi mugimenduaren Bizirik! saioan, Otsokop, ingurumena errespetatzen duen Ipar Euskal Herriko supermerkatu parte hartzailearen berri ukanen dugu, Ixabel, Otsokop elkarteko kidearekin
Autoen kopurua ttikitzeko, auto partekatze kooperatiba bat sortu dute
Auto partekatze kooperatiba bat, iparraldeko autoen kopurua ttikitzeko… Hau da herritar talde baten proiektua Bizi eta Enargiaren laguntzarekin. Aurten sortu nahi dute kooperatiba, 20 bat autorekin. Hasteko 100 kide beharko dira autoen erosteko. Auto horien ko-jabeak izango dira eta erreserbatu ezkero baliatzeko ahalko dituzte. Iban Lizarralde proiektuaren kide da, autopartekatze kooperatibaren ideia nundik heldu den erran digu:
mementuko 2000 herritarrei bidalia izan zaie galdeketa bat proiektuaz. Orain bilkura publikoak antolatuko dituzte informazio hedatzeko.
“Ideia da heldu diren 10 urteetan 1300 pertsona berri hartzea”
2022 urte hastapen huntan, presentizalean agiantzarik ezin dute zabaldu herrietako auzapezek, eta karia hortara hitza emaiten diegu Euskal Irratietan. Beren lekuko proiektuen berri emaiteko edo azken asteetan aktualitatean izan dituzte gaien aipatzeko. Goiz Huntan, Dominique Idiart Senpereko auzapeza dugu Olatz Idoate-kin
Barkoxeko azken maskarada
Sürprisa paketa izan dira barkoxeko azken maskaradan ! üda hontan herriz herri kurritü ondoan, negüan düe hen azken maskarada eman barkoxeko gaztek. Buhamek hen joküa aktüalitateari arra lotü züen eta beltzek azken hilabetetako maskaradakarien gora beherak salhatû dütüe. Orai leküa Atharraztar eta Aloztarrek ütziko düe, ondoko igantetik goiti haien alde beitate plaza joküaren emaitea.
Euskal presoak gogoan, bizikidetzaren eta bakearen aldeko aldarria Bidasoan ere
Euskal presoen eskubideen defentsan eta salbuespen egoera salatzeko, SARE mugimenduak deituta 200ndik gora mobilizazio egin dira larunbatean Hego Euskal Herrian. Behe Bidasoan ere, 250 lagun inguru bildu zituen Irunen egindako manifestazioak. Eta beste 120 bat Hondarribiko elgarretaratzeak. Mobilizazio hauen bidez SAREK hiru aldarrikapen nagusi egin nahi izan ditu: Lehena euskal preso guztiak euskal herriratzea, bigarrena presoak bigarren gradutik hirugarrenera pasatzeko aukera bermatzea eta hirugarrena, bizikidetzaren eta bakearen alde aurrera egitea.
"Martiarena eta Waltaryren markak ezagutzen ditut, baina ez nau horrek motibatzen”
Battitta Ducassou pilotariak esku huskaren historia markatu du pixkat bat gehio igande huntan, Super Prestigeko 6. Xapela jantziz. Oraingoan, Ospital menderatu du 40-35, partida tinko batean, baina bukaera dakien bezala menperatuz, buru hotzarekin. Garaziko finalaz baina pilotaz oro har mintzatu da Olatz Idoatekin:
Miarritzeko Dassault lantegiko langileak borrokan
CGT eta CFDT sindikatueko 300 bat langilek greba mugimendua gogortu dute joan den astelehenetik, Miarritzeko Dassault lantegian. Hegazkin egileak kontratu berriak ardietsi ditu 2021an. Heldu da 2022ko lan gehiago ukanen dutela langileek. Eta araberan, hilabete sariak ez direla aski emendatzen salatzen dute 2 sindikatuek CFDTko langile batekin mintzatu da Kriztof Arotzarena (Argazkia: Mediabask)
Entzulearen iritzia: Aitor Servier "Ur berria ur goiena"
Entzulearen iritzia: Aitor Servier "Ur berria ur goiena"
GERNIKA: Bilaka eta Martin Harriague koreografoaren arteko sorkuntza berria
Euskal Herriko historian mugarri izan zen Gernikako bonbardaketa hartu du gaitzat BILAKA kolektiboaren sorkuntza berriak. GERNIKA izenarekin, urtarrilaren 14tik 16ra estrenatuko dute Baionako antzokian. Marga Forestier:
Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko, Baiona eta hego Euskal Herriko 200 herrietan mobilizazioak egingo dituzte larunbatean
Larunbat huntan preso politikoen askatasuna galdegiteko mobilizazio eguna da, Baionan eta hego euskal herriko hainbat tokietan. Zertan da euskal presoen egoera eta Frantses eta Espainiako gobernuek nolako espetxe politika daramate. Bake prosesurako urratsetan presoetaz hitzemana zertan da?. Presoen familiakoen etxerat elkarteko Patrizia Belez eta preso baten bisita egiten duen Ihintza Bidart gurekin ditugu.
"hiru euskal herritarretatik bik erabakitzeko eskubidearen aldekoa da"
2021eko azaroan egindako Naziometroaren neurketa berri bat eman du argitara Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategiak. Orotara 610 galdeketa egin dituzte euskal herriko herritarren artean. Galdezkatutako gaiei dagokionez, erabakitze eskubidea, aieteko adierazpenaren 10. garren urterruenarekin...euskal gatazkaren konponbideari buruz edota klima aldaketaren inguruko erantzunak jasotzen ditu. Neurketa berri honi buruz hitzegitzeko, Asier Etxenike Ugarte, soziologoa, Aztikerreko Ikerketa eta berrikuntza arduraduna eta NAZIOMETROko garapen taldeko kidearekin hitzegin dugu.
«Prekarioenek, elkartasun asurantzarik ez dutenek pagatu beharko dute»
Urtarrilaren lehenetik, larrialdi zerbitzuetan pasatzerakoan 19,61 euroko forfeta bat pagatu beharko dute pazienteek. Elkartasun asurantzarik edo mutualarik ez dutenek dute pagatu beharko, hots prekarioenek. Oihana Teyseyre Berriako kazetariaren hilabete huntako kronikan aipagai
«Etxaldeen galtzea aipatzen delarik, laborantxa lurren galtzea ere aipatu behar da»
Frantziako Laborantxako ministeritzak eskualde oroetako laborantxa etxaldeen kondaketen zenbakiak agertu ditu abenduan. Zenbakietan etxaldeen galtzea agertzen da. Tomas Ergi, BLE Biharko Lurraren Elkarteko kidearekin aipatu du Beñat Larroryk:
Artikulu gehiago...
- «Herritarrak gure bete beharrekin eta gure eskubideekin berdintasunean eta duintasunean»
- Haserrea eta tristura nagusi haur galdezkatuen artean
- Ahapetik berezia: Xanti Iparragirre (1934-2022)
- ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(22-01-05)
- Hazparneko futbol taldeko bi jokalari Akitaniako futbol taldean arituko dira
- Axuri merkatüaren gora beherek, burua berotzen segitzen die laborari eta kooperatibei
Nabigazioa orrika
Euskal Irratiak
Gure Irratia 106.6 |
Antxeta Irratia 90.5 |
Xiberoko Botza 95.5 - 103.7 - 88.8 |
Irulegiko Irratia 91.8 |
Publizitatea
Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz
Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz
Ikusi entzuleei buruz xehetasunak