Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

30 urtez, antolatzea lortu duen laborantxa ordezkatzen du Arrapitz federazioak

Goiz berri

2021-
06-
30

30 urte, 17 elkarte kide sarean, 1000 etxalde, Arrapitz federazioak bere urtemuga ospatuko du larunbat honetan Izuran.

Trebatu, Idoki, BLE edota Afog bezalako elkarteak, laborariek edota laborantxak dituen problematikei erantzuteko sortu dira. Federazioak elkartzen ditu. Pantxika Maitia Arrapitz-eko lehendakaria, Arantxa Idiederren gomita zen.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

“Fresa guttio, estres guttio… erresago izanen da orain haur bat izan nahi duten emazteendako”

Goiz berri

2021-
06-
29

Astearte huntan bozkatuko da Frantziako legebiltzarrean bioetikaren lege proiektua. Lege proiektu horren barnean heldu da, aspalditik goitatua zen ugaltze artifizialaren legea denendako, eta ez bakarrik bikote heterosexualendako. Erran nahi baita, hemendik goiti lesbiana eta emazte bakarrek ere baliatzen ahalko dutela ugalketa sistema hori, orain arte Frantzian debekatua zena, baina legeztatua, Espainia, Inglaterra edo Belgiko  bezalako herrialdetan, besteak beste. 

   

"Ez dugu Lasserren alde egingo osteguneko kargu hartze bilkuran"

Goiz berri

2021-
06-
28

Departamenduko hauteskunde hauetako sorpresa haundienetarikoa da: Hendaiako kantonamenduan, EH Baiko abertzaleek, kontseilari bikote bat lortu du, Annie Poveda eta Iker Elizalderekin. Azken hau izan da Goiz Berri saioko gomita goiz huntan. Olatz Idoate mintzatu da Iker Elizalderekin. 

   

Bidasoa Attak! 2021 06 24

Bidasoa Attak

2021-
06-
24

Kaixo Attkazaleak!

 

Gaur denboraldiko azken saioa dugu, horretarako nazioarteko talde bilduma indartsua entzungo dugu, esaterako TOXIC WASTE (Ipar Irlanda), SAMCHUNG (Hego Korea), TERVEET KADET (Finlandia), PETROGRAD (Luxemburgo), DETENIDOS (Cuba), INGRON HUTLOS (Suedia), NAZGUL (Zelanda Berria), DISCHARGE (Erresuma Batua), EXTREM (Austria), ONE BLOOD (Kanada), ANTI DOGMATIKSS (Katalunia), LARM (Holanda), NAO ZHUO (Txina), ZDOB'NZDUB (Moldabia), JMKE (Estonia), THE STAPLES (Brasil), THE ELECTRIC DEADS (Danimarka), RETSEPTI (Georgia) eta BLLA-BLLA-BLLA (Mazedoniar Albaniarrak).

 

Hurrengo denboraldirarte!

 

   

Entzulearen iritzian : Jakes Bortairu "lurraren babesaz"

Goiz berri

2021-
06-
24

Aldi honetan, Jakes Bortairuk lurraren babesaz, eta ELB Lurzaindiaren okupazioari babesa 

   

« Simeoni izango da mugimendu nazionalistaren aurpegia »

Goiz berri

2021-
06-
24

Korsikan, hauteskundeko garaileak nazionalistak atera dira lehen itzulian. Lau zerrenda desberdinetan banatuak aurkeztu dira lehen itzulian, eta bigarren itzulirako hiru dira sailkatuTalamoniren zerrenda gelditu da kanpo, baina Angeliniren zerrendari lotu zaio. Gilles Simeoni aldiz, lehen itzuliko emaitza onak hartuta, aliantzarik gabe aurkezten da. Ander Perez kazetaria, Arantxa Idiederren gomita zen Goiz Berrin. 

   

« 40 toki idekitzeko eskubidea dugu, 10 ditugu bakarrik, herriko etxeen inplikazioa ezinbestekoa da »

Goiz berri

2021-
06-
23

Usaiako neguko etenaldiaren ondotik, etxe kanporaketak berriz posible dira Frantzian. Usaian martxoaren 31an bururatzen dena, neguko geldialdia bi hilabetez luzatu zuten krisi sanitarioagatik, ekainaren lehenera. Atherbea elkarteko zuzendaria Pantxika Ibarboure Goizberriko gomita zen gaur. Zertan da egoera? Frantses gobernuak horrezgain, adierazi duelarik, urgentziazko oheak, hala ere idekiak atxikitzen zituztela 2022 urtea arte. Arantxa Idieder, goiz huntako gomitarekin xehetasunak. 

   

"Ipar osasungo euskaldunak sarea eskas du"

Goiz berri

2021-
06-
22

Ipar Euskal Herriko Osasungoa Euskaraz bizi dadin, elkarte bat sortzeko asmoa azaldu dute Maia Lacroix eta Xan Berteretxe medikuek. Erizain, mediku edota sozial langile, euskaldunak badira. Sare bat sortu nahi lukete, pausu batzu elkarrekin eramateko gisan. Makean antolatzen dute bilkura bat larunbatean horren aipatzeko. Arantxa Idieder: 

   

“Mugimendu abertzalearen azken urteetako lanaren fruitua da”

Goiz berri

2021-
06-
21

Abstentzio haundia izan den Departamenduko bozetan, Jean Jacques Lasserre-en gehiengoa garaile agertu da lehen itzuli huntan. Sorpresa nagusia haatik, EH Bai alderdiak sortu du, bereziki Hendaiako kantonamenduan lehen postua eskuratuz. Iker Elizalde hautagaia izan da Goiz Berri saioko gomita, Olatz Idoaterekin: 

   

"Botila hautsia dugu. Zernahi ur sarturik ere indar guziak xahutuko zaikigu, botila arranjatu ez dugun bitartean"

Goiz berri

2021-
06-
18

Herriexistentzia taldeak antolaturik, Urratsez Urrats Askatasunera, Pedagogia independentista hitzaldi zikloaren baitan, Senperen hitzordua ematen dute larunbat huntan, Larraldea gelan. Asisko urmeneta eta Eneko Bidegain izango dira hizlariak. Asisko Urmenetarekin hitzegin dugu: 

   

« 2014ko emaitzak lortzen badituzte abertzaleek, zentro eskuinari lehen alternatiba gisa eta ezkerreko lehen alderdi gisa finkatuko litaizke »

Goiz berri

2021-
06-
18

Eskualdeko, eta Departamenduko bozen lehen itzulia izango da igande huntan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan. Ze interes erakusten diete herritarrek hauteskunde hauei? Iriti ikerketa batek eskuin muturra lehen posizionatzen duelarik Akitanian, zergatik ? Galdera hauei eta gehiagori ere erantzun dio Eguzki Urteaga soziologoak Arantxa Idiederri 

   

Bidasoa Attak! 2021 06 17

Bidasoa Attak

2021-
06-
17

 Kaixo Attkazaleak!

Hilabetero bezala euskal maketen atal bereziari ekingo diogu, gaurkoan JULIO KAGETA, DEKADENZIA, HONDAKIN, ZORROTZ, KANKA, AUSKALO eta KAPTEN EGURRAK taldeen maketak entzungo ditugu.

 

 

   

Hateskundeak: Eüskal Mendia kantonamentüa

Goiz berri

2021-
06-
16

Eüskal Mendia kantonamentüak, eremüz handienak,Garazi, Baigorri Atharratze eta Mauleko kantionamentü ohiak jüntatzen dütü. 66 herri dira orotarat eta 25 000 bizizale. Igante hontako departamentüko bozketan Force 64, Eh Bai eta komünistak lehiatüko dira. 

   

ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(21-06-16))

ADI

2021-
06-
16

Harat Honaka, Lotura, Xoriñoak Kaloian, Saddict, Wolf Alice, Maya Dunietz, Martin Bruhn, Iceage, Ester Poly, Times Of Grace, Machine Head, Fear Factory 

   

Entzulearen iritzia: Iker Etxepare "Bihar gure herriko elizak bizi dezaten gogoeta berritzaileak plazan eman beharko dira"

Goiz berri

2021-
06-
16

Iker Etxeparek, berak elizarekin duen lotura aipatu du, herriaren bihotzean egon behar luken lekuaz  

   

Euskaraz ikasten duen ikasle batek euskaraz pasa behar ditu azterketak

Goiz berri

2021-
06-
16

Aldarrikapena ez da gaurkoa. Urtetako borroka, brebeta osoki euskaraz pasa dezaten ikasleek. Kolektiboaren baitan, ikasle ohiak edota herritarrak biltzen dira. Atzo kolektiboko irakasleek zuten hitza hartu. Goizberrin Arantxa Idiederren gomita zen Eñaut Elosegi

   

Entzulearen iritzian: Iñaki Berhokoirigoin "Hauteskundeak eta abstentzioa"

Goiz berri

2021-
06-
15

Hauteskundeak eta abstenzioaren gaia landu ditu aldi honetan Iñaki Berhokoirigoinek 

   

ARBELAK kanpaina Estitxu Robles kolegioa laguntzeko

Goiz berri

2021-
06-
15

Baionako Estitxu Robles kolegioko 16 gela eta kantina arraberrituak materialaz hornitzeko, ikasleen burasoak mobilizatu dira ARBELAK  diru biltze kanpaina abian jartzeko Ipar EH-ko herriko etxe, enpresa eta herritarren ganat joz. Txomin Duhalde ARBELAK batzordeko kidea eta burasoarekin egon da Kriztof Arotzarena. 

   

« Berebizkoa da euskarak, teknologia berri hoietan lekua egitea, etorkizunean bizirauteko »

Goiz berri

2021-
06-
14

Linguatec, mugazgaindiko kongresua egingo dute ostegun eta ostiral honetan, Pauen lehenik eta biharamunean Donostian.  Adimen artifiziala eta gure hizkuntzak elkartzeko lanetan ari dira. Kasu honetan okzitaniera, aragoiera eta euskara biziaraziteko, teknologia berrieen bitartez ere. Elhuyar fundazioko zuzendaria Jon Abril, Arantxa Idiederren gomita zen 

   

Bidasoa Attak! 2021 06 10

Bidasoa Attak

2021-
06-
12

 Kaixo Attakzaleak!

Gaurkoan beste saio batzuetatik kanpo gelditu zaizkigun hainbat talde berreskuratu ditugu eta birziklatze ederra lortu dugu, saio dinamiko eta anitza lortuz, esaterako SYNDROME 81, TRUST, SJU SVARA AR, BEYOND PINK, PARAGRAF 119, PADDYS PUNK, REPRESION 24 HORAS, CUERO, UNDECIMO MANDAMIENTO, TRANCE, SCREECHING WEASEL eta BORN AGAINST entzungo ditugu.

 

   

Entzulearen iritzia: Aitor Servier "Belaunaldiz belaunaldi EHZ festibala""

Goiz berri

2021-
06-
11

Entzulearen iritzia: Aitor Servier "Belaunaldiz belaunaldi EHZ festibala" 

   

Goiz Berri: Miarritzeko BO eta Baionako Avironen arteko derbiaz

Goiz berri

2021-
06-
11

Errugbian, nor ariko da TOP14 eta PROD2 mailetan heldu den denboraldian? Horren trenkatzeko, 2 euskal talde parez pare zelairatuko dira larunbat atsalde huntan, historiako 113. derbia jokatzeko. Miarritzeko BOk Baionako Aviron errezebituko du. 2 zale gomitatu ditugu goiz huntan, eta Kriztof Arotzarenarekin dira:

   

Hauteskundeak: Uztaritze - Errobi eta Urdazuri ibarrak

Goiz berri

2021-
06-
10

Departamenduko hauteskundeak iraganen dira ekainaren 20 eta 27an, badakizue orain. 

Eta iparraldeko kantonamenduen itzulia segitzen dugu, gaur Uztaritze - Errobi eta Urdazuri ibarrak, izendapen luzea duen kantonamendua ezagutzera goaz. Marga Forestier:

   

Hauteskundeak: Miarritzeko kantonamendua

Goiz berri

2021-
06-
10

Miarritzeko kantonamenduan, hots herria bakarrik ordezkatzen duen gunean, 7 bikote aurkezten dira aurten departamenduetan. Gaur egungo hautetsiak departamendu mailan Maider Arotseguy berriki auzapez bilakatu dena eta Max Brisson senataria, biak les Républicains alderdiko kideak, eta Jean jacques Lasserre presidentearen gehiengokoak. Marga Forestier:

   

Nabigazioa orrika

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak