Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Ttattola gaztetxearen okupazioa aurrera doa

Goiz berri

2021-
09-
06

Auzapezaren berririk ez, errekurtsoari erantzunik ez,Ttattolako gazteek Davidenia etxe okupatuan segitzen dute. Eta 200 bat pertsonak beren sustengua erakutsi zieten Hazparneko karriketan, gaztetxeko kideei. Arantxa idieder manifestaldian zen. Martxa gaztetxean bururatu  zen, hitzartzearen ondotik baso bat hartzeko ideki zuten, Davideniaren baratzean elkartu zen Julen Oillarburu gaztetxeko kidearekin:

   

“Dilindan den galdera da : zer mailako onespena emanen dioten murgiltze eredu horri”

Goiz berri

2021-
09-
06

Sartzea joan den ostegunean egin bazen ere, murgiltze eredua baliatzen duten 4 eskolen kasua ez da oraino ofizialki trenkatua. Pauen, astelehen arratsalde huntan iragaitekoa den departamenduko hezkuntza kontseiluak, Ortzaize, Idauze-Mendi, Aiherra eta Larraineko murgiltze ereduak ofizializatuko ditu. Baina zer modalitateekin? Euskararen Erakunde Publikoko presidentea den Antton Kurutxarri, Goiz Berri saioko gomita izan da

   

Donibane Lohitzuneko triatloia irailaren 18an iragango da

Goiz berri

2021-
09-
03

Irailaren 18an, larunbatez, Donibane Lohitzunen Urkirolak elkarteak antolaturiko Triatloia egingo da. Aurreko edizioan bezala, formatu ezberdinak izango dira eta banaka edo lagunartean parte hartzeko aukera izango da. Izen emateak asteburu honetan amaituko dira. Asier Arbelaitz lankideak xehetasun gehiago eskeiniko dizkigu. 

   

"Ziburuko Boga jatetxeak osasun ziurtagiriari planto egiten dio"

Goiz berri

2021-
09-
03

Abuztuaren hasieran, kultur ekimen, ostatu eta jatetxeetara sartzeko bezeroek osasun ziurtagiria erakutsi beharra sartu zen indarrean. Abuztu bukaeran berriz, ostatu eta kultur arloko langile guztiei osasun ziurtagiria edukitzea behartu zaie. Honen harira, Ziburuko Boga jatetxeak bertako zerbitzua eten eta etxera eramateko zerbitzuarekin hastea erabaki du, neurri hauekiko desadostasuna erakuste arren. Joel Zurutuza eta Juri Goyenetche Boga jatetxeko jabeak Goiz Berriko gomita izango dira

   

Bardozeko Xarnegu ikastolak lehen aldikotz ateak ireki ditu

Goiz berri

2021-
09-
03

Atzo Bardozeko Xarnegu Ikastolak lehen aldikotz haurrei atea ideki die. Ikastola berri hori Seaskako 38. ikastola da. Momentuko pribatu baten etxean kokatzen bada, urtarrilan Herriko Etxeari lokal bat alokatuko die. Eztitxu Berho han ginuen:

   

« Caubet gogoan » diska liburuxka

Goiz berri

2021-
09-
02

« Caubet gogoan » izeneko diska liburuxka elki berri da, hortan Altzaiko Petti xubukori omenaldi bat eginik da. Juan mari beltran, ttittika recalt  eta J.mixel bedaxagarrek partu hartu dute. Heien 3 kantaldietarik hartuak dira denak. Caubet’en omenaldi bat da lan hori, eta hortan parte hartzeaz gain hura ongi ezagutu du J.Mixel bedaxagarrek:

   

Nikolas Blain « Régions et Peuples Soliaires » udako unibertsitatea eta EH Bai-en sartzea

Goiz berri

2021-
09-
02

Régions et Peuples solidaires alderdiak bere udako unibertsitateak antolatu zituen abuztu bukaeran, Toulon-en. EH Bai alderdi abertzaleak parte hartu du 4 egunez iragan diren eztabaidetan. Etxebizitza, hizkuntzak edo presidentzialak, gai ainitz jorratu dituzte. Nikolas Blain Eh Bai-ko kidea han ze. Marga Forestier-rekin mintzatu da:

   

Valérie Pécresse, Frantziako lehendakari bozetako hautagaia, murgiltzearen alde agertu da

Goiz berri

2021-
09-
02

Valérie Pécresse, Ile-de-France eskualdeko presidenta ipar euskal herrian zen asteazken huntan. Frantziako presidente izateko, eskuineko hautagai izanen da. Eskuina eta zentroa batzeko xedea du, baina LR alderdia utzia zuen 2019az geroztik. Ipar euskal herriko gaietaz galdegin dio Marga Forestier-k:

   

EH Bai alderdia, bere sartze politikoa prestatzen ari da

Goiz berri

2021-
09-
02

Eh bai alderdia sartze politikoa prestatzen ari da. Lan ardatzak zehazten hasia da, baina segur dena da gai nagusietan izango dela etxebizitzaren arazoa. Nikolas Blain EH Bai-ko boz eramailea gure gomita izan da goiz huntan. Alderdi abertzalearen aurtengo erronkak aipatzen dizkigu:

   

Aiherrako buraso eta erakasleek, Ikuskaritzari desobeditu diote

Azken berri sailak

2021-
09-
02

42 ikaslerekin sartzea egin zuen astelehenean Aiherrako Eskola pribatu katolikoak. Bertan ere buraso eta erakasleen proiektu pedagogikoa murgiltzearena zen ama eskolan. Sartzea justu aintzin ikuskaritzatik ama eskolako « ttikien » mailan baimendu zien murgiltzea egitea. Baina terrenoan ezinezkoa dute. Ondorioz, debekua gainditzea erabaki dute. Marga Forestier:

   

Josu Urrutikoetxea: "Frantziako estatuak gatazka politikoa du Ipar Euskal Herrian"

Goiz berri

2021-
09-
02

ETA zeneko buruzagi historikoarekin elkarrizketa, azken auziaren deliberoaren ondotik

   

mendi tinietako lasterkaldia 70 urte

Goiz berri

2021-
09-
01

Bada orai 70 urte lehen mendi tinietako lasterkaldia edo "rallye des cimes"  famatüa abiatü dela. Benat Larroryk aurtenko edizionea aipatzen deiku:

   

Oialume Zar sagardotegiak, Bidarraiko lupulua duen sagarnoa atera du

Goiz berri

2021-
09-
01

'Iparla' sagardo lupuluduna atera du argitara Astigarra eta Hernaniko juntan den Oialume Zar sagardotegiak, 50eko hamarkadan Antonino Pagolak egiten zuen edari frexkagarrian oinarrituz. Lupulua Bidarraitik heldu da. Oialume zar sagarnotegiko  nagusia den Ander Barrenetxeak kondatzen dauku nola hasi zen edari hunen egiten..

   

Arbonako okupazioaren alde jendea herrika biltzeko deialdia zabaldu dute

Goiz berri

2021-
08-
31

"Herri bat egun bat" ekimena abiatuko du BOST Berroetako Okupazioaren Sustengu taldeak, Arbonan, asteazken huntatik goiti.Oroit 3 miliun eta 200 mila eurotan saltzekotan dela Arbonako etxaldea bere 15 hektara lurrekilan. Xehetasun gehiago zurekin Kriztof Arotzarena:

   

"Eraikitzea baino, lehenik euskal herrian diren bigarren etxebizitzak lehen egoitzak bilaka arazi behar litaizke" Claude Mailharin Amenduzeko hautetsia eta EH bai-ko kidea

Goiz berri

2021-
08-
31

eta egoitzak zaharberritu, bizitegi bat baino gehiago eginez eraikin bakotxean. Hori dio Jean Claude Mailharin amenduzeko hautetsiak eta EH bai-ko kideak. Ipar euskal herrian bizitegien aldetik funtsezko problema badela ikusten du ; eta hortakotz joan den ostiralean Emmanuelle Wargon ministroaren bisita hurbiltik segitu du ; eta baita ere bizitegiak aipagaitzat hartzen dituen intxauzetako topaketak. Entzunen dugu ondoko

   

GOIZ BERRIko gonbidatua: Julen Vrignon

Goiz berri

2021-
08-
31

Kanporatze agindua ukan du astelehen goiz huntan Hazparneko gaztetxeak. Errekursoa pausatuko dutela jakin araziko dute 10’30tan prentsaurreko bidez. Elgarretaratzea gaur astiriko 6’30tan eta manifa larunbatean:

   

"Ospitaleko zuzendaritzak,zerbitzu eta ohe batzuen zerratzearen aterabidea aztertzen ari da"

Azken berri sailak

2021-
08-
30

Euskal Kostako Ospitale zentroko zuzendaritza, langileen txertatze agiriak kontrolatzen ari da. Irailaren 15etik aintzinea agiria ez dutenek etxean egon beharko dute. hilabete erditsuan oraino 600 eta 700-ek ez zuten oraino egina lehen txertoa. Kondaketa ofiziala heldu den astean jakinen sugu. Anartean CFDT sindikatua kezkatua da. Langile guttiagorekin ez du ikusten nola ibiliko den ospitalea. Franck Calleja CFDT-ko boz eramailea da:

Muturreko egoera hortara ez iristeko CFDT-ak txertoa egitera bultzatzen ditu ospitaleko langileak:

   

Xiru festibalak « bardoak » kantarazi dütü aste undar hontan Xiberoan !

Itzalean

2021-
08-
30

Ostirale gaüan Gartxot Itzaltzuko bardoa zen aipagei. Neskenegün gaüan aldiz Biarnoko salieseko bi müsikalari eta kantariek gaüaldia zabaltü düe eta ondotik Etxahun Barkoxeren idatzietarik partitzez eginik den Gaztelondon zer Berri ikusgarria ere bazen. Neskenegüna Topet Etxahunen sortherria den Barkoxen igan da, eta Püblikoaz hüillantü gira emanaldi ürrentzean:

Azken 2 urteetan ezeztatü behar üken züen Xiruk aurten programa ejerra proposatzen züan. Festibalak igantean ere jarraiki beitü : pelota eta bertsulariak nahasten dütüan partida baten proposatzez, eta beste hainbeste kontzertü eta ikusgarri. Jenten azken urteetako kültürra mentsaren aste hontako phü asetzeko…

   

Haur eta gaztetxoak ostegunean sartuko dira berriz ikasgeletara. Berriz ere sartze berezia izanen da, covidaren ondoarioz

Goiz berri

2021-
08-
30

Frantses gobernuak osasun protokoloa zoin den erran du joanden astean, bigarren mailakoa da eskualde hunentzat ; erran nahi baitu maskak 7 urtez goitikakoentzat, distentzien atxikitzea eta kurtsoak presentzialean.  Eskoletan antolaketa aldetik, joanden ikasturte bukaerako kasik ber neurriak dira. Hots jadanik pentsatuak eta antolatuak. Haatik insidentzia taxa, joanden urtean baino goragokoa da irail huntan. Oporretatik sartzean, haurren nahasketak insidentzia tasa hunen emandatzea irriskatzen du. Hots segurrazki eskoletan antolakuntza egokitzeak egin beharko dira, Peio Jorajuria seaskako presidenta:

   

Herriko bestetan izandako eraso sexista salatu dute Itsasun

Azken berri sailak

2021-
08-
30

Itsasuko herriko bestetan, neska gazte batek jasan duen eraso sexista salatzeko, elgarretaratze bat antolatua zen larunbatean. Besta komitea, Goxoki gaztetxea eta Femin’Hitza berriki sortu talde feministak zabaldu deiari, jendea mobilizatu da. Panpi Mercapide han zen:

   

Eskola sartzearekin, osasun krisiari aurre egiteko protokolo berria aurkeztu dute

Azken berri sailak

2021-
08-
27

Irailaren 2an da eskola sartzea. Eta aste bat falta delarik, Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak protokoloa zehaztu du: lau arrisku maila izanen dira, lurraldeko egoera epidemiologikoaren arabera, eta neurriak egokitu beharko dituzte eskoletan:

Erakasleen lansaria emendtzea da Blanquerren asmoa. Aurten, erakaskuntzan hasi berriek hilabetean gehienez 57 euro gehiago jasoko dute.  Eta lanaldiaren erdian direnentzat 29 euro gehiago izanen da hilabetean.

   

"Estatua eta elkargoaren arteko partaidetza indartuko dugu, tresna ainitz baditugulako"

Azken berri sailak

2021-
08-
27

Emmanuelle Wargon Frantziako etxebizitzaren ministroa Ezpeletan zen ostiral huntan. Etxebizitzaren krisiari aurre egiteko tresnak aipatu ditu tokiko auzapezekin. Entzuten dugu:

   

Asteazkenik martxan da "Iraultza Txikien Akanpada"

Goiz berri

2021-
08-
27

ITA, Iraultza Txikien Akanpada, asteazkenean hasi zen Arteako Basoa defendatzaileen etxean eta igandean bukatuko. Herri mugimendu desberdinen topaketa izan nahi du eta hor eztabaida, mahai-inguru, hitzaldi, manifestazio edo azoka egingo dira.  Gorka Novalesekin, hau da ITAko antzolatzaileetariko batekin hitz egin du Eztitxuk: (Argazkia: argia.eus) 

   

50 urtez Donibane Lohizuneko eskualdean euskara hedatzen

Goiz berri

2021-
08-
27

50 urte ospatuko ditu Donibane Lohizuneko ikastolak aurten. Besta ederra antolatu dute larunbat huntan, Ducontenia parkean. Peio Etxeleku ikastolako irakasle eta ikasle ohia, eta Ortzi Oiarzabal lehendakaria, Kriztof Arotzarenaren goiz berriko gomitak.

   

Nabigazioa orrika

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak