Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

“Xilaba pieza ttiki horren parte izatea, neretako biziki inportantea da”

Goiz berri

2021-
11-
15

Amets Arzallus Antia faborito garbiak irabazi zuen joan den larunbatean Xiberua, Lapurdi eta Baxenafarroko bertso xapelketa. 4. Aldiko janzten du xapela Lapurtarrak. Buruz burukakoan Miren Artetxerekin trukatu zituen bertsoak. Amets Arzallusek 1.012 pundurekin ereman zuen, ondotik jin ziren Miren Artetxe 975, Odei Barroso 605, Maddalen Arzallus 586,5, Patxi Iriart Hiribarren 562,5, Maddi Ane Txoperena 561,5. Xapeldunarekin mintzatu gira telefonoz astelehen huntan.

   

Zuntz optikoaren zabaltzeak sortzen dituen zalantzak eta haserreak lasaitu nahian bilkura publikoak abiatuak dira

Goiz berri

2021-
11-
12

Hori zen astelehen atxaldean iragan dena Donapaleun. Fibre 64 sindikatak eramanik, azken hori departameandua eta herri alkargoen artean osatua da. Eta zuntzaren zabaltzailea THD 64 SFRen barne enpresa bat. THD 64ko zuzendaria hor zen, auzapez eta herritarren kexueri ihardesteko, nola pastu den bilkura erraiten digu Alain Pareau zuzendariak:

Enpresaren parioa izan da departamendu osoan ber momentuan zabaltzea eta ez herrika, oroitaraziz 2023dela dena bukatzeko epea. Kexuaz gain haien interesetan da komunikazioa sustatzea, Adibide bezala donapaleun suntza aizu dutenen artean ehuneko 10ak baizik du harpidetza hartua behaskanen 140 etxetara heltzen bada 2 bakarrik dute harpidetza. 2043 urte arte dute mantenimentu kontratua THD 64 enpresak.

   

"L'hypothèse démocratique": pauso bat gehiago euskal gatazkaren kondakizunean

Goiz berri

2021-
11-
12

Thomas Lacoste film-egileak, bere lana segitzen du euskal gatazkaren kondakizunan…. « L’HYPOTHÈSE DÉMOCRATIQUE – UNE HISTOIRE BASQUE » film-luzearen aintzin-estreinaldia eginen du ostiral huntan Atalante zinegelan. 2016tik hasi lanaren hirugarren alea izanen da formatu luzean. Marga Forestier:

Baionako Atalante gelak hedatuko du, zinema gelako bi saletan, aldi berean. Aintzinetik sartzeak erostea gomendatua zaizue : atalante-cinema.org. Dokumentala ikusteko ondoko parda urtarrilean izanen da, iparraldeko hiru probintzien itzulia eginen baitu, Frantzian estrenatua izan aintzin.

   

"Momo" laguna zuten ikasleek diru-bilketa hasi dute

Goiz berri

2021-
11-
12

Mohamed Youla izena zuen, astelehen goizean, Irisarri eta Heleta arteko bidean auto istripuan hil den gaztea. 19 urteko ginearra Hazparneko CFA laborantxa eskolan ari zen. Bere ikaskide eta erakasleaek omenaldia egin diote eta diru bilketa bat ere hasi. Marga Forestier mintzatu da lehenik Pantxika Halsouet CFA-ko erakaslearekin:

   

"2019an 60.000 beilari baino gehio pasa dira hemendik"

Goiz berri

2021-
11-
12

Azken urte hauetan usaia duen bezala Nafarroako gobernuak, konpostelako bidea mendikaldetik hetsi du helduden apirila arte, sobera ixtripu bazelakotz neguan zehar. Karia hortarat baliatu gira iragan sasoineko bildumaren egiteko D.Garazin den konpostelako beilarien harrerako elkartearekin. J.Louis eta Monique Aspirot-k kudeatzen dute elkartea 10 urte hauetan.1996 an hasi zen elkartea eta orduan 1300 bat pasatu ziren eta covida aintzin 2019an 61.000 beilari bideratu zituzten. Emendatze hortaz eta Donibane eta Orreagako bide zatiaren arraskata aipatuko dugu besteak veste.

   

Bidasoa Attak! 2021 11 11

Bidasoa Attak

2021-
11-
12

 

Kaixo Attakzaleak!
 
Arminen bisita zela eta, beste saio bat grabatzeko parada ukan genuen, oraingoan berak gidatzen duen Campary Records zigiluari buruz arituko gara, zigiluaren historia, gorabeherak eta bitartean Campary Recordesek argitaratutako hainbat talde entzungo ditugu.
 
 
 Campary Ttak!

 

   

Karrikako artisten geroa ezbabaidagai Hendaian

Goiz berri

2021-
11-
10

Grand'Rue karrikako artisten federazioak antolaturik  "Zein etorkizun karrika arteentzat?" izenburupean, Frantzia mailako karrikako artisten topaketak antolatu dituzte Hendaian. Astelehenetik 200 artista baino gehio elkartu dira, Pandemia egoerak,  kulturan eragindako kalteak, eta bereziki espazio publikoaren erabileran eman diren murrizketen aurrean alternatibak gogoetatuko dituzte. Horretarako egitarau zabala prestatu dute. Alaïa Berhonde, Jour de Fête Konpainia eta Grand'Rue karrikako artisten federazioko kidea.

   

ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(21-11-10)

ADI

2021-
11-
10

Baobabs Will Destroy Your Planet, Nikotina, Astral Conversations, Titan, Tetes Raides, Choc Gazl, Xenia Rubinos, Lump, Limp Bizkit, Toundra, Harm's Way, Sentinels
 

   

«Aterabidea arrunt instituzioen esku utziz, langile klasearen gaitasun politikoa baztertzen da»

Azken berri sailak

2021-
11-
10

Andrea Pebetek bere iritzia tartean, etxebizitzaren problematika aipatu du aldi honetan, aterabide proposamenak eginez.

   

Euskaldunek hobeki ezagutu dezaten Frantziar herri borroken historia

Goiz berri

2021-
11-
10

Hartzea Lopez Arana idazleak « Suak eta Hautsa, Herri Borrokak Frantzian » azken lana argitaratu berri du, Txalaparta eta Gatuzain argitaletxeekin. Tituluak dion bezala, Frantzian iragan diren herri borrokak aipatzen ditu Frantziako Iraultzatik eta gaur arte, baina azken urteotan Euskal Herrian ere eragina izan duten horiek: jaka horien mugimendua adibidez edo G7 gailurraren aurka izan zen mobilizazioa. Olatz Idoateren gomita zen idazlea.

   

Entzulearen iritzia: Iñaki Berhokoirigoin "Ekoizpen kontsumo mekanika erraldoia martxan jarria da"

Goiz berri

2021-
11-
09

Entzulearen iritzia: Iñaki Berhokoirigoin "Ekoizpen kontsumo mekanika erraldoia martxan jarria da"

   

“Baionako nesken taldea egituratzea galdegin genion bulegoari. Ez gira entzunak izan”

Goiz berri

2021-
11-
09

ASB rugbi taldeko neskek boikotatu dute frantziako koparen kondu zen partida asteburu hontan. Haien akiduraren salatzen eta gauzak hobetu nahian. Duela lau urte iritsi ziren goi mailara baina igoeraren ondorioak ez dira konduan hartuak izan: Maya Lespielle jokalariarekin mintzatu da Artzen Letona

   

“Larraldean dauden elkarteek izugarriko lana egiten dute, maila haundikoa”

Goiz berri

2021-
11-
09

Heldu den larunbatean iraganen da Xilaba, ipar euskal herriko Bertso xapelketaren finala. Donibane Lohitzuneko Jai Alaia bertsozalez beteko da hain segur eta xepeldunari xapela emaiteko, aurten, Andoni Iturriotz, hautatua izan da. Baina nor da xuxen Andoni Iturriotz ¿ Zendako berak emanen du xapela ? Pertsonaia hobeki ezagutzeko parada izanen dugu goiz huntan, GBko gomita izanen baita

   

PNR Esküaldeko parkeaz mintzaldia

Azken berri sailak

2021-
11-
08

PNR Esküaldeko parkeaz mintzatzeko bilküra eztabaidatsüa izan da larunbatean. 20 bat pertsona bildü dira Mauleko zerbitzü güneko IRATI gelan, alderdi sozialistak proposatürik. PNR delakoari bürüzko gogoeta 2004an abiatu zen, Euskal mendiko sindikatuek, ordüko herri elkargoek eta garapen kontseilüak, Akitaniari egin eskaeraren ondorioz: Gogoeta bat abiaraztea, ikusteko parke xede bat egingarri zenez eta nola. Amaia Patalagoity:

   

Ximun Lastiri, Biziko kidea “Akuilu moduan, hautetsiak sustatu nahi ditugu”

Goiz berri

2021-
11-
08

Ikasle onak eta txarrak balira bezala... Bizi mugimenduak ipar Euskal Herriko herriko etxeak notatu ditu, metaformosi ekologikoan izan duten parte hartzea neurtzeko. Zinemako Oskar edo Cesar-en gisara, Metam'Or trofeoak banatu ditu, ironiaz beteriko ekitaldi batean. Bizik egin txostenaren arabera eman dituzte notak, eta lehena baizik ez da. Urte guziz errepikatzea da xedea, akuilu lana egiteko.

   

“Oinarrizko produktuetan, eskasak du egiten prezioaren emendaketa”

Goiz berri

2021-
11-
08

Gasa, erregaiak, ezantza… prezio hauek azkarki goratu dira urte ondar honetan… baina gainera, bazter ondorio larriak badira. Lehen gai gehienak ere prezioz goratu dira, eta emendatzen horiek zuzenki ekoizpenetan agertzen dira, hots norbanakoen fakturetan. Sektore gehienak hunkituak dira, baina gaurkoan etxegintzarena adibidea hartuko dugu. Adibide zehatz hori aipatzeko, Olatz Idoate etxegintza enpresa bateko kudeatzailearekin mintzatu da. Piarres Ducassou

   

Bidasoa Attak! 2021 11 04

Bidasoa Attak

2021-
11-
05

Kaixo Attakzaleak!

 

Gaurkoan EH-n egindako hainbat EP basati entzungo ditugu, esaterako IRA ET DECESSUS, NOR JAINKOA BEZALA, TITADINE, HELL DIVISION, VARLIN, TXAKOLY CONFLICT, KARKABA, GODDAMMIT, KOBORY, METRALLETA etA EZIN IZAN.

 

Zapatila ttak!
 

   

Zein haur utziko diogu biharko munduari?

Goiz berri

2021-
11-
05

Iparraldeko herriek sortu krisia jasaiten dutelarik hegoaldekoek, COP26 kongresua izan du gogoan aldi honetan Aitor Servier iritzi emaileak, B planetarik ez delarik.

   

Etorkizuneko bertsolaritza feminismotik gogoetatzeko eta bideratzeko

Azken berri sailak

2021-
11-
05

Udako Euskal Unibertsitateak eta Eusko Ikaskuntzaren “Akademia tartarika” hitzaldi-zikloak aitzina segitzen du. Gaurko, hitzordu berria proposatzen daukute, bertsolaritza genero problematikatik berrikusteko. Inhar Iraizotzekin hitz egin du Miren Artetxerekin.
 
Hitzordua, gaur, atsaldeko 18:30tan Senpereko Larraldea etxean. Interesatu orok izen eman beharko dute Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidean.

   

AHT proiektua ehortzi ondotik berpiztu da

Goiz berri

2021-
11-
05

Larunbat honetan Akitania Berriko presidentea Alain Rousset bilduko da Euskal Elkargoko hautetsiekin AHT-az hitzegiteko. Duela zonbait urte, ustez ehortzia izan zen gaia berriz aktualitatean da.


Alain Rousset-en zerrendan den Andde Sainte Marie Eskualdeko kontseilaria beti izan da AHT-aren kontra, gure gomita izan da argitasun zonbaitzuentzat eta bere ikusmoldea galdegin dio Marie Agnes Gorostiagek.

   

"Ez dakit Elkargoak ongi neurtzen duen, baina barnekaldea bizi da"

Azken berri sailak

2021-
11-
05

Arrosako herriko etxeak « Gurea » altzari edo muble enpresa ohiaren bastimendua eskuratu du 550.000 eurotan, barnekaldean enpresa gune bat sortzeko xedez.

Eraikinak 4.000ko bat m2 egiten ditu, eta jadanik lauzpa bost enpresa inguru leku hortan instalatzekoak dira. Proiektuaren garapenerako Euskal Elkargoaren babes falta gaitzetsi du Beñat Arrabit Arrosako auzapezak. Inhar Iraizotzekin xehetasunak.

   

Diru bilketa etxaldeen transmisioa laguntzeko

Azken berri sailak

2021-
11-
04

30 urtez 2500 etxalde galdu dira Ipar Euskal Herrian. Egoera horren faktore bat transmizio eza da. Euskal herriko laborantxa ganbarak urte osoan lan bat eramaten du erretretara doazten laborariak laguntzeko. Lan horren eramateko diru-bilketa kanpaina eginen du hilabete honetan.


Marga Forestier mintzatu da Daniel Barberarena, laboraria eta EHLG-n transmisioaz arduratzen denarekin.

   

"Sare sozialetan lekukotasunak bilduz, arazoak ateratzen ahal dira kanpora"

Goiz berri

2021-
11-
04

Hilabetero gurekin izango dugu Goiz Berri saioan ostegunez, Le Monde hedabidean lan egiten duen Patxi Berhouet.

#DoublePeine traolaren berri eman digu aldi honetan. Montpellierreko komisaldegi batean, poliziak, eraso bat salatzera etorri zen emazteari egin zioten harrera desegokitik abiatzen den traola, lekukotasun biderkatzea, bilaketa ta azkenean frantses gobernuaren erantzun bat ekarri duen arte.

   

« Izan gaitezen karrikan azaroaren 20an, 25ean eta beste egun guzietan ezin dutenentzat »

Goiz berri

2021-
11-
04

Entzulearen iritzian Joana Detxart-ek H24 Arte kateko serietik abiatuta emazteen kontrako bortizkeria eta etxebizitzaren problematika aipatu ditu.

   

Nabigazioa orrika

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak

 

 

informazioa gehiago

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak