Tokiko alternatibak eta burujabetzaren birkonkista
Burujabetza eta tokiko alternatiba konkretuak aztertu nahi ditu Bizik larunbatean antolatzen duen hitzaldian. Julien Milanesi, ekonomia irakaslea euskoaren ekosistemaz aritzeko hor izanen da, baita Txomin Poveda ere, Soziologia tesiarako egin ikerketaren haritik aritzeko, Ipar Euskal Herriko alternatibak biziarazten dituen militanteei begira jarri da. Arantxa Idiederren gomita zen Goizberri saioan Txomin Poveda
«Segur dena, nere ezkerra, gobernuko ezkerra arduratsua, umiltasunean berriz eraiki beharko dela»
«Beraz zertara doa gure ezkerra ?» Galdera hori egin du Iker Etxepare iritzi emaileak aldi honetan, Frantziako presidente bozen lehen itzuliaren ondotik
«Publizitatean konpresioa erabiltzen dute hitzak marteiluarekin bam bam bam sartzeko»
Entzuten dugun musikak, kontzertuek eta irratiek gure belarriak mintzen ote dituzte?
Soinu tratamendua aipatzen dugu, eta bereziki soinuaren konpresatzea. Aspektu teknikoa belarri guziek ezagutzen ez dutena, bainan osasunean, entzumenean ondorioak lituzkela diote UNESCOrekin batera prebentzio lan bat abiatu dutenek.
Telebistan filmak mozten dituzten publizitateak adibidez azkarrago dira, soinua konpresatuagoa delako, eta mezua indartsuago hedatzeko. Osasunean ondorioak ote ditu? Bere iritzia galdegin diogu musika produkture eta musikaria den Laurentx Etxemendiri, eta gaur egun musika kontsumitzeko ditugun manerei begira jarri gira ere, kalitatea baino kantitea eskaintzen duten plataformekin. Arantxa Idieder:
ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(22-04-13)
Belako, Guda Dantza, Sofokaos, Tzar, Damon Albarn, Mr Ours, Wet Leg, The Killigans, Jian, Mauvais Sang, Divided, Gloson.
Urruñako herriko etxeak, euskara zerbitzua eta teknikaria izanen ditu
Urruñako herriko etxeak euskara teknikari postu bat sortzea deliberatu du azken kontseiluan. Euskararen Erakunde PUblikoarekin izenpetu hitzarmenaren kari, Urrunako herriak Euskararen zerbitzu publikoa ukanen du, xedea izanik, euskararen garapena lantzea herriko etxeko langileen artean, eta herritarreri zerbitzuak euskaraz eskaintzea Zerbitzua sortzeko, Euskal Elkargoak diru ekarpena eginen du, hiru urtetan 30.000 euroko laguntza bat ekarriz. Buxet honekin, Urruñako Herriko Etxeak euskara garatze bidean teknikari bat kontratatu ahalko du. Filipe Aramendi auzapeza
Beste herriko etxe batzuetan ere badira euskara teknikalari postuak, errate baterako Biarritzen hiru postu badira, Baionan postu bat eta erdi eta Hendaian postu bat
Bizirik! irratsaioan "Euskal Herria burujabe" egitasmoa
Bizirik! irratsaioan "Euskal Herria burujabe" egitasmoa
Entzulearen iritzia: Nikolas Goñi (22-04-12)
Entzulearen iritzia: Nikolas Goñi (22-04-12)
Asier Guridi euskaldun errefuxiatua gose greban
Badu orain 2 aste Asier Guridi Zaloña euskaldun errefuxiatua gose greban jarri dela Caracas-en Venezuela paper batzuen eskuratzeko. Venezuelan duela 15 bat urte eta atxiloketa baten ondotik ez zituen errekuperatu bere paperak Oñatiarrak.
“Agian gidaorriak klase idekitzeak errextuko ditu”
Eskoletan murgiltze eskaerak sinplifikatzeko gidaorri bat adostu da erakundeen artean. Dokumentu hori, iparraldeko eskola publiko eta pribatu guziei bidali diete joan den astean. Ama eskolan eta lehen mailan murgiltzea plantan emateko zein diren desmartxak aurkezten ditu. Biga Bai, Euskal Haziak eta Ikas Bi elkarteek agiri bitartez jakinarazi dute aintzina pausu bat zela. Céline Etxebarne, Ikas Bi buraso elkarteko permanentea Goiz Berriko gomita izan dugu:
Frantziako hauteskundeak: Eguzki Urteagaren analisia
Presidentetzarako bozen lehen itzulian Emmanuel Macronek irabazi ditu hauteskundeak bozen %27,6arekin. Marine Le Pen-ekin lehiatuko da bigarren itzulian. Eguzki Urteaga soziologoarekin aztertu ditugu emaitzak
Frantziako hauteskundeak: Beñat Cachenaut Iholdiko auzapeza
Frantziako presidentgorako bozetan, bigarren itzulian buruz buru ariko dira Emmanuel Macron eta Marine Le pen, apirilaren 24an. Hirugarren lekuan bukatzen du Jean Luc Mélenchon La France Insoumiseko hautagaiak. Lehen itzulian agertu dira ere LR alderdiko Valérie Pécresse eta Anne Hidalgo sozialistaren emaitza zinez txarrak. Alta duela 10 urte, bi alderdi horiek lehian ziren oraino bigarren itzuliaren kondu. Zer dion Valérie Pécressen porrotaz galdegin diogu LR alderdiko Beñat Cachenaut Iholdiko auzapezari
Frantziako hauteskundeak: Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezaren balorazioa
Frantziako presidentgorako bozetan, bigarren itzulian buruz buru ariko dira Emmanuel Macron eta Marine Le pen, apirilaren 24an. Hirugarren lekuan bukatzen du Jean Luc Mélenchon La France Insoumiseko hautagaiak. Lehen itzulian agertu dira ere LR alderdiko Valérie Pécresse eta Anne Hidalgo sozialistaren emaitza zinez txarrak. Alta duela 10 urte, bi alderdi horiek lehian ziren oraino bigarren itzuliaren kondu. Fenomeno hortaz zer dion aipatzen dauku Kotte Ezenarro Hendaiako auzapez sozialistak
Hendaian, ehuneko 3,54 baizik ez du lortu Anne Hidalgo hautagai sozialistak eta La France Insoumiseko Jean-Luc Mélenchon nagusitu da, lehen tokia hartuz. Kotte Ecenarro
Eta bere alderdi buruak bezala, Macronen alde bozkatuko duela 2 asteren buruan erran dauku Kotte Ecenarrok
Bidasoa Attak! - Punk Australian 1977-1984
Kaixo Attakzaleak!
Gaurkoan bidai interesgarri bat dugu Australian zehar, bertako 1977 eta 1984 arteko hainbat talde misteriotsu entzunaz, esaterako THE ZORROS, CELIBATE RIFLES, VICTIMS, LAST WORDS, NUMBERS, YOUNG IDENTITIES, PROLES, PUBLIC EXECUTION, THE PRESS, WRONG KIND OF STONE AGE, VACANT LOT, ROCKS, TACTICS, Z-CARS, SECTION URBANE, CHOSEN FEW, XL CAPRIS eta LEFTLOVERS.
Wallabi ttak!
Frantziako hauteskundeak : tokiko sustenguen itxaropena
Igandean iraganen da Frantziako presidengotzarako hauteskundeen lehen itzulia… 12 hautagaien artean hautatu beharko da. Azken aste hauetan hautagaiek eraman duten kanpainaz, tokiko sustenguen ikuspundu ezagutu nahi izan dugu. Marga Forestier:
“Gure hutsari lekua eman behar diogu”
Maika Etxekoparrek sorkuntza eta hutsa aipatu dizkigu. Sortzaileek hutsuneari aurre egin behar diotelarik, eta bereziki hutsunearen behar hortaz sortzeko…
“Zoazi jaun goikoaren bakean eta zure bekatuak ordaintzeko 5 kilometro egin beharko dituzu Oxkaxeko lepoa igotzen”
Jakes Bortairuk aldi honetan, Korrikaren misterioa aipatu nahi izan digu. Korrikak ekartzen duen poza ikusita, medikuek preskribitu behar lukete korrika egitera, eta zergatik ez apezak?
Ukrainar errefuxiatuak Hendaian
Ukrainako gerratik ihesi 200ndik gora errefuxiatu Hendaiara heldu dira. Hendaiako herriko etxeak dispositibo berezia martxan jarri du laguntza bat ekartzeko. Hendaian gaua pasatzeko, kirol zentro bat ireki dute. Lehen egunean 27 pertsonak gaua pasa zuten. Orain arte 173 pertsonak lo egin dute dispositibo honetan eta beste 50 lagun Irun edo Donostira eraman dituzte. 53 errefuxiatuk Hendaian gelditzea erabaki dute. Richard Irazusta, Hendaiako auzapezaordearekin hitzegin dugu. Aitor Errazkin:
ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(22-04-06)
McOnak, Sofa, Goroldio, Virenque, Cory Henry, Geeze, Naya Rockers & Clinton Fearon, Proper, Go Cactus, P'tit Belliveau, Islander, Extinction A.D
Entzulearen iritzia: « Frantziako lehendakaritzarako lehen itzulia igandean » Iñaki Berhocoirigoin
Iñaki Berhocoirigoinen iritzia : « Frantziako lehendakaritzarako lehen itzulia igandean »
22. Korrika: Baxe Nafarroan eta Xiberoan
Zuzenean ginen atzo eta gau huntan, Baxe nafarroan eta Xiberoan. Hotzarekin, giro beroa beroa zen 22. Korrikari ongi etorria egiteko! Inexa Decung-ek atzoko bilduma prestatu dauku:
22. Korrika: Izpegin bildu lekukotasunak
Baxe Nafarroan eta Xiberoan ibili da euskararen aldeko lasterketa, larunbat atsaldetik astearte goizeraino hainbat lekukotasun bildu ditugu
Eneko Maizek jantzi du iparraldeko pilota batzordeko txapela
Pilotan esku huska, Endaiarrak elkarteko Eneko Maizek jantzi du iparraldeko pilota batzordeko txapela. 40 eta 9 nagusitu zaio Zaharrer Segiko Ellande Orhategarayen aurka. Partida atzo arratsaldean jokatu zen Donapauleko trinketean, eta, aski fite bukatu ere. Eneko Maiz:
Hala ere, Ellande Orhategarayen partidak ez du bere txapelketa isladatzen, bigarren mailatik igo berria baita. Bi pilotariak Frantziako txapelketan ikusiko ditugu berritz.
Aroaren gorabeherer buru egin die Korrikak asteburu hontan!
Atsalde huntan baxe nafarroa eta xiberoa zeharkatuko ditu. Lehenik igandeko bilduma, Inexa Decung-ekin:
Euskal Herriko sormarken eguna arrakastatsua
Euskal Herriko sormarken lehen edizioa Itsasun ospatu da igandean. Lau AOP-ak diren :Kintoako xingarra, Irulegiko arnoa, Ossau Iraty gasna eta Ezpeletako biperra ezagutzeko aukera izan dute bertaratu diren herritarrak dastaketak eginez eta ekoizleekin zuzenki solastatuz. Oihana Daguerre han zinen.
Artikulu gehiago...
- «Bateragune xarmanta gira denen kultur politiken bateratzeko»
- Bidasoa Attak! - 80. hamarkada hasierako talde galduak
- kronika: Gurasoen inplikazioa integrazio batzordean
- Euskal Herriko sormarken pesta
- Onkologia eta Erradioterapia zentroa lekuz aldatzen da
- Kaiolan irratsaioa: “Eskulangintzan lan egiteak harrotasuna emaiten digu”
Nabigazioa orrika
Euskal Irratiak
Gure Irratia 106.6 |
Antxeta Irratia 90.5 |
Xiberoko Botza 95.5 - 103.7 - 88.8 |
Irulegiko Irratia 91.8 |
Publizitatea
Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz
Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz
Ikusi entzuleei buruz xehetasunak