Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Kalamua heldu da Ipar Euskal Herriko laborarien soroetara

Azken berri sailak

2022-
08-
12

Hori bai, legeak agintzen duen bezala THC gabekoa: hau da, elementu psikoaktiborik ez duena. Bariazio hori lasaigarri gisa baliatzen da, senda belar baten gisara. Onda Terra enpresa duela bi urte sortu zen eta tokiko laborariekin lan egiten du, kalamua ekoitzi eta gero Alemanian transformatzeko.

   

Xabier Irujo: «Espainiar eta frantziar historiografiatik gure historia ezabatzeko nahia izan da»

Goiz berri

2022-
08-
12

Monumentu bat eginen dute 778 urtean izan zen Orreagako edo Errozabalgo bataila gogoratzeko. Horren kari, “Orreaga, monumentu bat baino gehiago” mintzaldia antolatu dute gaur Luzaiden. Xabier Irujo historialaria eta Renoko euskal ikerguneko zuzendaria izan dugu Goiz berri saioan gaia aipatzeko.

   

Oztibartartarrek beren eguna ospatuko dute agorrilaren 14an Izuran

Goiz berri

2022-
08-
11

Ibarra ezagutaraztea eta herritarren arteko loturak azkartzea xede du ekimenak. Egitaraua osatzeko ibarreko laborariak eta artistak ezarri dituzte aitzinean. Goizean goizetik kabale erakusketa eta tokiko ekoizpenen azoka izanen dira, eta gero dantza ikusgarria bunuxtar xoriak eta Pagolako dantzariekin. Eguerditan bazkaria menditarrak taldearekin eta atsaldean aldiz artzain xakur lehiaketa, eta kontzertuak. Gaurko goizberriko gomitak izan dira Paxkal Harispuru eta Xaxi Erdozaintzi-Etxart antolatzaileak.

   

Larhungo mazeletan ibiltzea debekaturik ostiralera arte, sute arriskuagatik

Goiz berri

2022-
08-
11

Larhun mendia hetsi du departamenduko prefetak. Ostiral arratsera arte, erabat debekaturik izanen da Larhuneko mazelan ibiltzea. Idortearen ondorioz, ur murrizketak ezarriak dira Larhun inguruko herrietan. Hala, prebentzio neurri honekin ura balizko sute bat itzaltzeko baliatzea saihestu nahi dute.Tren ttikiak idekirik segituko du, baina bisitariek ezinen dute kaskotik atera. Filipe Aramendi, Senpereko Auzapeza ados agertu da deliberoarekin, nahiz eta tren ttikia hestea ere beharrezko ikusten duen.

   

Ipar Euskal Herriko 40 bat suhiltzaile Gironda eta Landetako suteak itzaltzen laguntzen

Azken berri sailak

2022-
08-
11

6.800 hektarea ohian kiskali dira azken orenetan Gironda hegoaldean eta Landetako iparraldean. Astearte gauean piztutako sute ikaragarriak aitzina segitzen du. Momentuko 10.000 pertsona inguru beren etxetik lekutu behar izan dira desmasiaren ondorioz. Une honetan, 1100 suhiltzailetik goiti ari dira lanean, horietarik 40 bat Ipar Euskal Herritik joanak. Oroit, uztaila erditsutan jada Landiras inguruko 20.000 hektarea baino gehiago erre zirela. Nicolas Regerat, Angeluko suhiltzaile burua ukan dugu zuzenean Euskal irratietako berri-sailean.

   

Ura gehiago berotzea saihesteko, erreketako barraderak desegitea galdegin du Errobiko arrantza elkarteak

Azken berri sailak

2022-
08-
10

Erreketako ur maila apalegia da eta arrainak ur putzuetan kokaturik gelditzen dira. Horrekin batera uraren berotasuna handitu da beren bizi ekosistema arriskuan ezarriz. Hori dela eta uraren joaira trabatu eta haren berotzea errazten dituzten urtegiak arazo bilakatu dira Xabi Indaburu Errobiko arrantza elkarteko kideak azaldu digunez.

   

Bizitegien gaineko espekulazioa salatuko dute larunbatean Maulen

Azken berri sailak

2022-
08-
10

Xiberoko Espekulazioaren Kontrako taldeak eman du hitzordua. Arazoaz kontzientziatzeko xedez egin dute deialdia, etxe saltzaileek tokiko jendea lehenetsi ditzaten, irabazi ekonomikoen gainetik. Elkarteko kideen arabera, egungo salmentek zehatzen dute biharko herriaren egoera. Zentzu horretan, oroitarazi nahi izan dute bigarren etxebizitzetako herritarrak ez direla tokiko ekonomian aktibo. Hitzordua larunbatean eman dute, mauleko Ava higiezin agentzia aitzinean.

   

Adierazpen bateratua izenpetu dute Euskal Herriko, Korsikako, Kanakiako, Guayanako eta Polinesiako alderdi independentistek

Goiz berri

2022-
08-
10

Korteko egunak iragan dira joan den asteburuan Korsikan, pandemia hasi zenetik eta Ivan Kolona preso politikoaren heriotzatik ospatzen diren lehenak. Iragan edizioetan bezala, Frantziar Estatuko nazioetako alderdi independentisten ordezkaritzak gomitaturik izan dira ekitaldira, eta lankidetzarako adierazpen bateratua sinatu dute. Euskal Herritik han izan da EHBai-ko Nikolas Blain.

   

Patrick Larrondo: «Jatekoa erosteko bideratzen den lansariaren partea, ez da sekulan hain txikia izan»

Goiz berri

2022-
08-
10

Ipar Euskal Herriak jasaten duen idorteak egoera zailean utzi ditu baratzezainak. 95 herrietan ezarritako ur murrizketek ureztatzeak mugatu dituzte, eta bero handia egiten duen egunetan, landareek ainitz sufritzen dute. Patrick Larrondo Hendaiako herriko etxeak erositako Larraldea gunean ari da laborantza biologikoan lanean. Hura izan da gure gaurko goizberriko gomita. Idortea larria bada ere, inflazio orokorraren eta erosmen ahalmenaren galera arazo azkarra dela uste du.

   

Antton Urrizaga: «Beroketa klimatikoari eta egoera berriari beharko dugu egokitu»

Goiz berri

2022-
08-
09

Idokik bere feria antolatuko du agorrilaren 12an, ostiralarekin, Ezpeletan (Lapurdi). Horren kari, Antton Urrizaga gonbidatu dugu gaurko Goiz Berri saiora. Feria aurkezteaz gain, aldaketa klimatiko betean laborari eta ekoizleek jasaten dituzten traba eta nekeziez mintzatu da.

   

Hautsak harrotu ditu komunitate ibiltari batek Senpereko lur publikoak okupatu izanak

Azken berri sailak

2022-
08-
09

Gatazkak sortu dira Senperen bidaiako jende komunitate bat errugbi zelaia okupatu ondotik. Gertakariak Senpereko herritar eta laborari anitzen kexua piztu zuen. Dominique Idiart, Senpereko auzapezak kontatu digu agorrilaren 8an gertatutakoa.

 

Komunitate ibiltari horretako Jean artzain ebanjelistaren arabera, ez da beren xedea gatazka sortzea. Haatik, gune egokitu baten faltan, lur publikoetan sartzera behartuak dira.

Negoziazioen ondotik Euskal Hirigune Elkargoak Miarritze inguruan dituen lur batzuetara leku aldatzea adostu dute bi aldeek. Elkargoak ur eta energia hornidura segurtatu die komunitateko kideei.

   

Zailtasunak eragin ditu idorteak Ipar Euskal Herriko arto landetan

Azken berri sailak

2022-
08-
08

Zailtasunetan dira arto landak, azken hilabeteetako idortearen ondorioz. Bereziki hazitarako eta kabalen bazkara bideraturiko arto industriala da hunkiena. Azken urteetan laborariek ureztatze sistemak ezarri dituzte baina erreketako ur emaria eskas izanik, hori ere ez da aski artoaren zohitzea segurtatzeko. Hatik laborari batzuek ureztatze beharrik ez duen tokiko arto mota bat berreskuratu dute: arto gorria. Mota honek zergatik atxikitzen duen hobeki azaldu digu, Arto Gorria elkarteko Jon Harluxetek.

   

Muskildik Simon Veil politikariari eskaini pastoralak 6500 ikusle bildu ditu orotara

Goiz berri

2022-
08-
08

Ikusleen harrera ona jaso du Simone Veil pastoralaren azken emanaldiak, 2200 lekuak beterik. Orotara 6500 pertsonatik goiti bildu ditu Simone Veil abokatu eta politikariaren bizia ardatz zuen 4 oreneko pastoralak. Horrekin batera, goraipaturik izan da 19 urte dituen sujetaren lana, baita dantzariena ere. Antolatzaileek balorazio baikorra egin dute, eta heldu den urtean Urdiñarbeko herriaren aldi izanen da.

   

Daniel Oltzomendi: «Elkargoako behatokiaren arabera %1 jeitsi da turismoa orokorrean Iparraldean, eta %4 barnealdean»

Goiz berri

2022-
08-
08

Azken bi urteak salbuespenekoak izan badira ere, turismoa sasoia normaltasunera itzuli da Ipar Euskal Herrian. Osasun egoeragatik hurbileko turismoa sendotu zen iragan urtean bereziki, baina atzerrira bidaiatzeko erreztasunek, barne turismoa ahuldu dute 2022an. Bataz beste %1eko apaltzea izan da Ipar Euskal Herrian Elkargoaren eta Departamenduaren turismo behatokiaren arabera, barnaldean %4eakoa zehazki. Kanpinak %80an dira eta hotelak kasik beteak dira. Beherakada apartamentu turistikoen alorrean ikusi da bereziki, ordea. Aldiz, azpimarratu behar da turistak hor badira ere, lehen baino ainitzez gutiago kontsumitzen dutela. Egoeraren xehetasunak bildu ditugu goiz berri saioan Daniel Oltzomendi, Eskal Hirigune Elkargoko turismo arduradunarekin.

   

Hendaiako kanpingnaren eina %80an da

Goiz berri

2022-
08-
05

Udako sasoina datu positiboekin abiatu da Hendaian. Uztailan zehar, kanpingetan okupazioa eina %80 izan da. Hotelak aldiz ez dira bete. Hendaian, turisten profila ez da aldatu, familiak eta bikote helduak dira urtero errepikatzen dutenak. Jatorriari dagokionez, %80 Frantsez estatutik etorritakoak dira. Katalunia, Madril eta Hego Euskal Herritik etorritakoa turista kopurua ere emendatu da. Hendaiako turismo bulegoan bisitak bikoiztu dira. Bataz bestean, egunero 600 bisita jaso dituzte. Aitor Errazkin lankideak, Adelaide Darrasape Euskalduna kanpineko langilearekin eta Oihana Etxeberri Hendaiako turismo bulegoko langilearekin hitzegin du

   

Baionako bestetan neska batek jasan zuen talde bortxaketa gaitzesteko xedearekin elgarretaratzea egin zen barda Baionan

Goiz berri

2022-
08-
05

Emazte taldeek elkarrekin antolatu juntan, 80 bat pertsona batu ziren. Bortxaketa kasua salatzeaz gain, bestetan izandako eraso sexista oro errefusatu zituzten. Orotara 2 sexu eraso salatu dira, eta 124 ziztada susmo izan dira.

   

Goiz berri gonbidatua: Beñat Oihartzabal

Goiz berri

2022-
08-
05

Apaepeka mintzaira aztertzen ari dira Beñat Oiharzabal eta Irantzu Epelde euskal testuen ikerketa-zentroko hizkuntzalariek. Horietako batekin bildu gira euskararen barneko hizkera berezi hunen ezagutzeko. Baina zer da apaepeka? Sekretupean, beste euskaldunen aitzinean mintzatzeko baliatzen zen mintzaira berezia zen. Tokian toki, izen ezbzerdinak ukan ditu hizkera hunek; besteak beste: apo-hizkera, zipili zapala, apaepeipiopoupu edo sorgin-hizkuntza. Beñat Oihartzabal izan dugu gure agorrilaren 5eko gomita Goiz Berri saioan.

   

Erreketan ur emaria eskasez, hidroelektrizitate zentral ttipi guziak geldituak dira

Azken berri sailak

2022-
08-
04

Ipar Euskal Herrian ez dira gutxi uraren indarra baliatuz elektrika ekoizten duten zentral hidroelektriko pribatuak. Hala nola, Baigorri inguruan Aldude errekaren bazterretan, Donibane Garazin, Uztaritze edo Itsasun Errobi ibaiari lotuak, edo Xiberoan ere Uhaitza hegietan. Haatik, erreken emari apala tarteko gehienak usaian baino lehenago geldituak izan dira, erreketako ur guzia arrainei uzteko. (Argazkia:kanaldude.eus)

   

Hegazti gripa arrajinen da negü hontan ELBen ustez

Goiz berri

2022-
08-
04

Igan ostiralean eta sektoreko akturrekin bildu ondotik, frantses gobernuak jakinarazi du hegazti griparen kontrako ekintza plana. Igan negüan 23 miliu hegazti ehorik izan beitziren eritarzun honen gatik. Planan, hegaztien ibilbideen hobeki jarraikitzera, laborariak identifikatu beharko dira eta isunak emanen dutue egiten ez diener. Autotest delako zonbait ere bai ukenen dutue laborariek berek ikusteko ea eritarzun hori badiren edo ez. Sos lagungoen dispositiboak ere bai hobeturik diratekeala ere erran due. Esperimentazioan den xerto bat plantan ezarten ari direla jakinarazi due ere. ELBk negoziaketa horietan parte hartu baldin badu, ez duela batere entzunak izan diote,  Julen Perez ahate hazlea juntatu du Iulen Guiresse-k:

   

Azkenean lorpen bat elbarritasun bat eta bikotean bizi diren pertsonentzat

Goiz berri

2022-
08-
04

Joanden uztailaren 28an AAH elbarritasuna duten helduen diru laguntza eskuratzeko lege moldaketa onartua izan da frantses senatuan. Hemendik goiti, AAH delakoa bikote kidearen irabazietarik berexia izanen da. Moldaketa hau aspaldian galdegiten zuten elbarritasunaz arduratzen diren elkarte eta egitura desberdinek, elbarria duen pertsona oraino gehiago bere bikote kidearen menpe ezartzen zuelakoan orain artinoko sistemak. Legea bozkatua, indarrean ezarria izanen da 2023ko urtarriletik goiti. Elbarritasuna %80koa balin bada eta langabezian balin bada, 18 urtez goitikakoek  956 euro finko ukanen dituzte hilabetero.

   

Baionako besten balorazio baikorra egin du herriko etxeak

Goiz berri

2022-
08-
03

Nehoizko bestarik jendetsuenak izan dira aurtengoak Baionan. Milioi bat eta 200 mila pertsona ibili dira Baionako bestetan 5 egunez. Balorazio baikorra egin dute herriko etxeak eta segurtasun zerbitzuek. Haatik, azpimarratzekoa da emazte batek talde bortxaketa batengatik salaketa pausatu duela, eta ziztadengatik 11 salaketa izan direla.

   

Idortearekin kabalak nola bazkatu?

Goiz berri

2022-
08-
03

Galdera handia, Ossau-Irati sor markan diren laborariek eztabaidan ezartzen dutena. Idorte honekin bazter guziak kiskalduak dira, mendi magal eta pentzeak horituak, sororik ez eta sabaietan belarra eskas. Horrek arazo larria sorrarazi die, bereziki, Ossau-Iratiko laborariei. Izan ere, tokiko belarra besterik  ezin dute baliatu.

   

Udatiar guttiago zenbatu dira aurten barnekaldean

Goiz berri

2022-
08-
03

Uda bere ekuatorera heldu da, eta turismo jarduera gailurrean da. Haatik, udatiar guttiago zenbatu dira aurten gure lurretan. Hala senditu dute merkatari eta turismo profesional gehienek. Erran behar da, 2021ko urtea bereziki oparoa izan zela, eta halabeharrez, apaltze bat sendi dela horri alderatuz. Edozein gisa, jora beherakorra da eta agorrileko hilabetearen gain kondatzen dute profesionalek sasoina hobetzeko.

   

Goiz berri gonbidatua: Elixabet Etxandi (22-08-03)

Goiz berri

2022-
08-
03

Gasteizen, lau urteko Historia ikasketak bururatzeko Elixabet Etxandi izpurarrak kontrabandoaz garatu du bere gradu amaierako lana. Mugaz gaindiko jarduera hau aspaldikoa da eta kontrabandoaren garai biziena, gerla zibiletik haste 1970 hamarkada arte izan zen. Gaurko Goiz Berrin kontrabandoaren funtsaz eta trafikoaz aipamena egin dauku, Elixabet Etxandik.

   

Nabigazioa orrika

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak

 

 

informazioa gehiago

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak