“Bakotxak gure Historia gainditu behar dugu bestenaz nazionalismoaren legea inposatuko da”
Iker Etxeparek bere iritzian aldi honetan, Europa inarrosten duen Ukrainako egoera aipatu du, Donbass eta Krimeako autodeterminazio eskaerak azpimarratuz.
“ Momentu partikular batean batzeko erabakia hartu dute korsikarrek”
Igandean 15.000 pertsonako mobilizazia izan ziren Yvan Colonnaren sustenguz. 200 bat pertsona elkartu ziren atzo Bastiako prefeturaren aitzinean, barrikadak egin dituzte. Korsika tentsiopean da, eta poliziaren erantzuna bortitza da ere. Gaur Bastiara joatekoa da Gerald Darmanin Frantziako Barne Ministroa, negoziatzera, adierazi duelarik autonomia ematea ere prest zela. Oihana Teyseyre Koskarat Berriako kazetaria Bastian da, Beñat Larrory mintzatu da harekin.
Pablo Gonzalez euskal kazetaria Polonian espetxeratua
Bi aste betetzen dira Pablo Gonzalez euskal kazetaria Polonia eta Ukrania arteko mugan atxilotu eta espetxeratu zutela. Poloniak “espioitza” delitua leporatu ditu. Momentuz bere familia eta abokatuarekin hitzegiteko aukerarik ez du izan. Dabi Lazkanoiturburu, GARAko naziarteko erredaktorearekin hitzegin dugu
"Bide seguruak denontzat" aldarrikatuz 500 lagun inguru bildu dira Behobiako zubian
Afrikatik heldu eta Euskal Herria zeharkatu nahi duten migranteentzat ere, pasaia edo bide seguruak sortu behar direla aldarrikatu dute barda Bidasoako zubietako batean, Pausu eta Irun artean.
Etorkinekin eta Irungo Harrera Sareak taldeek, bestelako migrazo politika bat galdegin dute, larunbatean desagertu zen migrantearen kasurik errepika ez dadin
Entzulearen iritzia: Nikolas Goñi «Burujabetasunaren garaia da»
Nikolas Goñiren aste huntako iritzia: «Burujabetasunaren garaia da»
“Traktoretako gasoila da gehien baliatzen dena, horrek izanen du ondorio zuzena”
Ukrainako gerla hasi denetik, Egunetik egunera, erragaien eta lehengaien prezioak goiti ari dira… horrek ondorio handiak ditu ekonomiare sektoren desberdinetan, eta bereziki laborantzan. Mikel Hiribarren Itsasuko auzapezak gaia ezagutzen du. Confédération Paysanneko idazkari nagusi ohia da eta Euskal Elkargoan ere laborantzaz arduratzen da. Goiz Berri saioko gomita izan da
"Klimaren eta justizia sozialaren alde" kaleak bete dituzte Baionan
1000 herritarrek klimaren eta justizia sozialaren aldeko martxan parte hartu dute joan den larunbat Baionan. Larrialdi klimatikoa eta justizia sozialaren aldeko neurriak hartzeko eskaera luzatu dute manifestariek. Manifestaldia Baionako geltokitik abiatu da Patxa plazan burutzeko, ibilbidean zehar herritarrren aldarrikapenak bildu ditu Oihana Daguerrek:
"Xuti gazte" Gazte Mugimendu berria aurkeztu dute
« Xuti gazte » deitzen da sortu berri duten gazte mugimendua. Joan den larunbatean, Uztaritzen egin zuten aurkezpen ofiziala. Ezkertiar eta abertzale gisa definitzen dira, baina alderdi politikoenganako loturarik gabe. Gazteen problematikak jorratzeko militantzia gune baten lehen urratsak baizik ez dira : euskara, feminismoa, etxebizitza edo arrazakeria bezalako gaiak landuko dituzte. Aiala Urteaga Telleria eta Elaia Borda Uhalde gurekin izan ditugu
Bidasoa Attak! - Biniloan berreskuratutako EH-ko diskoak
Bidasoa Attak! 2022 03 10
Kaixo Attakzazleak!
Gaurkoan 2000. hamarkadan kd-an kaleratu ziren eta gaur egun biniloan berreskuratu diren hainbat euskal diska entzungo ditugu OBLIGACIONES, BRIGADA CRIMINAL, APURTU, HELL BEER BOYS, ORREAGA 778, SLEVY edo GOLPE DE ESTADO esaterako.
Entzulearen iritzia: Jakes Bortairu “Ainitz dira iritzi propioa ukaiteko trabak”
Ukrainako inbasio du hizpide Jakes Bortairu-k aste huntako iritzi tartean
"Euskal Herria oinarrizko pasabide bihurtu da Europa hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duten errefuxiatuentzat"
Azken urteetan migrazio fenomeno bat ageri da Europan. Euskal Herria oinarrizko pasabide bihurtu da Europa hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duten errefuxiatuentzat. Saratik ere migratzaile batzu pasatzen dira. Horregatik, HAR HITZA oposizio taldeak, mozio bat aurkeztu dio kontseilu osoari eta aho batez bozkatua izan da
“Aurten, Donibane Garazin eginen da Korrikaren kilometro berezia : instituzioei engaiamenduetatik ekintzetara pasatzea galdeginen zaie”
Urte bateko berantarekin, Pandemia zela eta, Korrika euskararen aldeko lasterketa Amurriotik abiatuko da aurten, martxoaren 31, Donostiara heltzeko apirilaren 10an. Orotara 2180 kilometroz bidaiatuko du makiltxoak, eta barnean den mezuak ere. Ipar euskal herritik bi alditan pasako, apirilaren 4-5ean lehenik eta 9an ondotik.
“Ikustekoa da miñetik zer gaitasun atera daiteken beste zerbaiten sortzeko”
Maddi Ane Txoperena BERRIAko kazetaria Kongoko Errepublika Demokratikoko, Kivu eskualdean izan da gobernuz kanpoko erakundearekin eta Euskal Herriko beste emazte kazetari batzuekin. Migrazio prozesuetan emazteek jasaten dituzten indarkeriak erakustea zuten helburu.
Martxoak 8ko mobilizazioak: Baiona eta Itsasuko elgarretaratzeak
Baionan eta Itsasun… ehundaka emaztek hartu zituzten atzo karrikak genero zapalkuntzaren gaitzeesteko, eta egiazko parekidetasunaren alde. Baionan eta Itsasuko elgarretaratzeetan bildu zirenekin mintzatu zen Inhar Iraizotz lankidea:
Entzualearen Iritzia: Andrea Pebet "Martxoak 8ko Itaiaren mobilizazioa Itsasun"
Aste huntan, Martxoaren 8an Itsasun Itaiak egindako mobilizazioaz eman du iritzia Andre Pebetek
Historia Kronika: Peio Etxeberri (22-03-08)
Martxoaren 8a izan du hizpide aste huntan Peio Etxeberri-k bere Historia Kronikan. Nun sortu nola garau eta Euskal Herrian ere noiztik ospatzen den erraiten digu
Entzulearen iritzia: Iñaki Berhokoirgoin “Labeler fida”
Iñaki Berhokoirgoinek eman digu iritza goiz huntan. Gaurkoan Labelak ditu aipatu
“Gaurko belaunaldiari lehenago piztu zaio konzientzia feminista, baina tresnak eskas ditu”
Martxoaren 8a, emazte langilearen nazioarteko eguna, hainbat ekimen antolatuak dira emaztearen eskubideen alde, eta parekotasunaren defentsan… Baina, egun soil batetik haratako, egunerokoan, nola aipatzen dugu gaia ? Eskoletan adibidez, nola lantzen dute parekotasuna gaur egun? Baionako Bernat Etxepare lizeora joan gira erantzunen xeka… eta Amaia Rodriguez erakaslearekin mintzatu gira
“Ez da turismoaren kontrako delibero bat”
169 aldeko boz, 8 kontra eta 33 abstentzio. Euskal Hirigune Elkargoko osoko bilkurak, bizitegi turistikoen arautzea deliberatu du, konpentsazio sistema baten bidez. Astean zehar eztabaida bizia izan bada ere… eta Elkargoan ere hiru oreneko solasa izan bada 20 interbentziorekin, azkenean aise pasatu da deliberoa. Ekainaren lehenetik goiti beraz, denbora laburreko alokairuak ez dira egiten ahalko plateformen bidez, salbu, ondoan urte guztirako beste bizitegi bat ez bada alokairuan emaiten urte guzirako. Daniel Oltzomendi, tusirmoaz arduratzen den presidente ordearekin mintzatu da Jose Luis Aizpuru
“Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta” liburuaren aurkezpena Baionan
“Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta” liburua aurkeztuko dute ostiral hontan Baionan. Egunkaria kazetaren historia kontatzen du, Joan Mari Torrealdaik idatzi baina bukatu gabe utzi zuena, minbiziak lehenago eraman baitzuen.Torrealdai, idazlea, euskaltzaina, kazetaria eta soziologoa zen. Jakin aldizkariko zuzendaria eta Euskaldunon Egunkariaren administrazio kontseiluko kide eta lehendakaria izan zen. Joan Mari Larrartek bukatu du liburua besteak beste eta berekin mintzatu da Ihintza Arrieta:
Kronika: Oihana Teyseyre (22-03-03)
Oihana Teyseyre, Berria eta Iparraldeko Hitzako kazetariaren aldi zen ostegun huntan. Frantziako Legebiltzarrean berriki onartua izan den abortoaren legea aipatu digu
Entzulearen iritzia: Joana Detxarte "martxoaren 8a"
Aste huntan Joana Detxartek utzi digu bere iritzia: abortoaren legea eta martxoaren 8a izan du hizpide
Bidasoa Attak! - Disko berri batzuk
Bidasoa Attak! 2022 03 03
Kaixo Attakzaleak!
Gaurkoan, iritsi zaizkigun disko interesgarri batzuei arreta emanen diegu BRONCO LIBRE, VIAGRA BOYS, EL BANDA, ALIEN FIGHT CLUB, RAKTA, CADAVERES PODRIDOS eta DIE SCHWARZEN SCHAFE taldeenak hain zuzen ere.
“Vincent Bolloré-k ditu Zemour-en ideia, arrazista, xenofoboak eta matxistak bultzatu”
Mediapart hedabideak, Mediacrash dokumentala ekoitzi berri du. « Mediacrash, qui a tué le débat public » da izenburu zuzena, eta Frantzian, Hedabideak, gutti batzuen esku daudela salatzen du. Frantzia mailan hedatzen ari da mementu huntan, baina ipar euskal herrian ere aurkezpen saio bat eginen da. Ostegun huntan preseski, Mediabask eta Euskal Irratiak lekuko hedabideen partaidetzarekin, Miarritzeko Le Royal zinemagelan hhedatua izanen da. Antton Rouget, Mediaparteko kazetariarekin hartzen ditugu xehetasunak
Arats huntan, 8etatik goiti dokumentala ikusgai eta ondotik eztabaida.Luc Hermann ko errealizadorea hor izanen da, baita Anaiz Agirre Mediabaskeko kazetaria eta Oihana Daguerre Euskal Irratietakoa. Filmaren aurkezpena euskaraz eta Frantsesez eginen da, eztabaida haatik, Frantsesez.
Artikulu gehiago...
- ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(22-03-01)
- Sari hau, urtean zehar egiten dugun lanaren ezagupen bat da
- «Iritzi desberdinak sistematikoki kondenatuz, tokiko eztabaida publikoa erailtzen dugu»
- «Geopolitikoki dinamikak aldatzen ari dira Malin, Frantzia baztertu eta Errusia, Txina ta Irandik hurbiltzen ari dira»
- ERREPORTAIA: Txernobilen lagunak elkartea
- “30 kilometro egiteko, 4 egun behar izan dituzte Poloniako mugan”
Nabigazioa orrika
Euskal Irratiak
Gure Irratia 106.6 |
Antxeta Irratia 90.5 |
Xiberoko Botza 95.5 - 103.7 - 88.8 |
Irulegiko Irratia 91.8 |
Publizitatea
Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz
Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz
Ikusi entzuleei buruz xehetasunak