Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

« Leku batzuetan hobe litzateke egitea ahuntzekin, landare inbaditzaileak jaten dituztelako »

Goiz berri

2021-
03-
29

2020ko sutearen ondotik, Xibertako oihanaren berreraikitze lanetan, suteak saihesteko zer egin behar den ere gogoetatzen ari dira. Uztaileko sutearen hedatzearen jatorrian ziren sasi laparren ttipitzeko, entsegu gisa, ahuntzak eman dituzte Angeluko oihan zati batean. Departamenduaren esku den « Ihiztarien Oihana » deitu lur zatia hetsi dute, eta Peio Oltzomendiren 20 ahuntza eta 9 pittika lanean jarri dituzte urtarriletik. Peio Lambert, departamenduko teknikariak segitu du esperientzia hurbiletik. Arantxa Idieder hurbil da esperientzia gunera. 

   

Tentsio azkarra berriro ere, Euskararen Erakunde Publikoko Biltzar nagusian

Azken berri sailak

2021-
03-
26

Euskarazko irakaskuntzaren bilana eta  perspektibak aurkeztu  dira, eta estatuko ordezkariak, hots, suprefeta eta Akademiako ikuskaria bakarrik gelditu dira, beste hautetsi guztien parean, erranen baita, Akitania, Departamendua eta   Euskal Elkargoko hautetsien aitzinean. Parlamentariak ere beraiekin ziren

Irakaskuntza elebiduduna garatzeko baliabideak galdegin dira…. beste behin, …eta  bi  posturen fletxatzea atxekia izan dadin, bai Garaziko Zitatella eta  Angeluko Endarra kolegioetan, euskarazko irakasleentzat, baina ez da onartua izan 

   

"Bakarrik lasterrago joan gintezkeen baina elgarrekin urrunago joanen gira"

Goiz berri

2021-
03-
26

Hainbat herrik Euskararen aldeko Tokiko Xarta izenpe lezakete urte bukaerarako. Hori da Itsasuko Herriko Etxeak eta Euskal Konfederazioak abiatu duten lanketaren xedea 

   

Bidasoa Attak! 2021 03 25

Bidasoa Attak

2021-
03-
26

Kaixo Attakzaleak!

Gaurko saioan Mailorkako taldeak biltzen dituen "Mallorka Punkaway" bildumari ekingo diogu, bertan NET WEIGHT, NO CHILDREN, MALLORKAOS, DISEASE, PHOGO, LOST REVOLT, TAKE IT EASY, DOG DAY AFTERNOON, THE NASH, DINAMO, LA GRAN ORQUESTA REPUBLICANA, MOSTROS, QUATERMASS, MEN, CEREBROS EXPRIMIDOS, TIGRE JET JUNIOR eta THE GOODNES taldeak entzunik, amaitzeko DECRANEO taldearen 2010. urteko EP-ari harreta emanez.

   

Entzulearen iritzia: Beltzane Obanos "Akitua"

Goiz berri

2021-
03-
26

Aldi honetan Beltzane Obanosen iritzi tartean, hitz bat errepikatzen da: “akitua” 

   

BADOA bizikleta bidezko banaketa zerbitzu jasangarria jaio da

Azken berri sailak

2021-
03-
26

BADOA kooperatiba,bizikleta bidezko banaketa zerbitzu “etikoa” sortu dute. Hendaia, Irun eta Hondarribiko herrietan zerbitzua eskeiniko du. Egitasmoa laguntzako, dirubilketa kanapainia bat abian jarri dute. June  Arruti eta Nestor Uranga, BADOA kooperatibako kideekin hitzegin dugu. Aitor Errazkin: 

   

Baionako hiri erdian ere konposta egiteko parada

Azken berri sailak

2021-
03-
26

Gure etxeko hondakinen %30a, zabor organikoa da, hots konpostagailuan sartzen ahal dena… aterabide horren alde egin dute Baionako Eskulana bizitegiko 25 biztanleek, herriko etxea eta Bil ta garbi sindikatuari esker. Marga Forestier:

   

“Irakaskuntza elebidunean euskararen lekua bermatu nahi baldin bada, erakunde publikoen inplikazio handiagoa ezinbestekoa da”

Goiz berri

2021-
03-
25

Euskararen Erakunde Publikoaren biltzar nagusia iraganen da ostegun honetan 15:00tan eta besteak beste, elebidun saileko bigarren mailako zein irakasgai postu pasatzen ahal den frantsesezkoa izaitetik, euskarazkora aipatuko da. Testuinguru hortan, irakaskuntza elebidunak kolegio eta lizeoetan hezkunde nazionalarengandik topatzen dituen oztopoak aipatu dizkigu, gaurko gomitak, Garaziko Navarre lizeoan irakasle eta Euskara Geroan elkarteko kide den Amaia Bolokik, Maddi Sarasuarekin: 

   

"Bi edo hiru aldiz txerto dosi gehiago errezibituko ditugu laster" Michel Glanes, Baionako Ospitale zentroko zuzendaria..

Goiz berri

2021-
03-
25

Igurikatze zerrendak ideki dituzte txertatze gune batzutan, covid19aren kontrako dosiak eskas baitira. Baina jadanik kasik 40 mila pertsonak eskuratu ahal izan dute lehen txertoa ipar euskal herrian. Eta adineko etxeetan egoiliarren %90a baino gehiago osoki babestua da. Marga Forestier:

   

ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(21-03-25)

ADI

2021-
03-
25

Arima, Arima Berunez Ordain eta Lagunak, Espartzu, La Rekba, Alewya x Moses Boyd, Simon Goff, Gentleman's Dub Club, Landlady, Indica Blues, New Pagans, Pupil Slicer, Caliban 

 

   

« Langileak ez dira ohartzen, enpresa ttipietan sindikatu baten beharra badela »

Goiz berri

2021-
03-
24

Astelehenean abiatua, apirilaren 6a arte duzue enpresa ttipi-ttipetako langile baldin bazizte, ala etxeko langile, sindikatu batentzat bozkatzeko.

Eskualde mailan Batzorde parekideak osatuko dira, Akitaniako 10 sindikatu ordezkarirekin, parean beste hainbat enpresabururekin. Eta Prud’hommetako epaileak ere izendatzen dira. Arantxa Idiederren gomitak ziren, LAB sindikatuko Eñaut Aramendi eta CGTren izenean aurkezten den Antton Chorhy 

   

Entzulearen iritzia: Iñaki Berhokoirigoin "Baraualdia"

Goiz berri

2021-
03-
23

Entzulearen iritzia: Iñaki Berhokoirigoin "Baraualdia" 

 

   

“Ostiraletik goiti, egunero, okupazio sinboliko bat eginen dugu Baionako antzokian”

Goiz berri

2021-
03-
23

Ikuskizun eta ikus-entzunezko teknikalariak, arte plastikoko artistak, intermitenteak, ekitaldi antolatzaileak, edo zinegela eta museoetako langileak… Kultur munduko 110 langile baino gehio bildu dira Baionako antzokian, haien egoera aipatzeko. Badu urte bat kasik haien aktibitatea gelditua dela eta mobilizazioak pentsatu dituzte. Paxkal Indo da kolektiboko bozeramailea, Goiz Berri saioko gomita izan da 

   

"Haurrek pandemia nola bizi duten aztertu nahi du Eguzki Lore kolktiboak"

Goiz berri

2021-
03-
23

Nola eragiten diete pandemiagatik hartu diren neurriek haurraren garapen fisiko, psikologiko eta emozionalari? Hau jakiteko beharrak bultzaturik, Eguzki Lore kolektiboak galdetegi bat prestatu du. Haurrei hitza eman eta haien emozio eta bizipenak jasotzea da helburua, galdetegi ludiko baten bidez, Lore Aristizabal, Eguzki Lore elkarteko kidearekin elekatu da Maddi Sarasua: 

   

« Aldeko iritzia eman dio Euskal elkargoak, HBP Hiri Bidaien Planari (PDU erderaz) »

Goiz berri

2021-
03-
22

Eztabaida frango izan da Euskal Elkargoko biltzar luzean larunbatean, bainan ororen buru gai guziak onartu ditu hautetsien gehiengoak. Mugikortasun sindikatuak proposatu PDU edo Hiri Bidaien Planaz, ALDEKO iritzia nagusitu da. Mugikortasunen estrategia osoa proposatzen du PDUk. Aintzin, herri eta hiri ainitzek oniritzia eman zuten, azpimarratuz hala ere, lehentasunak eta araberako aurrekonduak  ez zirela ezarriak. Kriztof Arotzarena: 

   

"araudirik gabe bozkatu ditugu 3 proiektu gottor horiek"

Goiz berri

2021-
03-
22

Eztabaida ainitz izan dira larunbatean, Euskal elkargoko bilkura kari, Baionako lauga gelan. 3 proiektu betan eztabaidatu dituzte. Azkenean, Donibane Lohitzuneko Polo Kulturalaren proiektua laguntzeko 2,5 milioi €ko diru laguntza bozkatu dute. Aviron Bayonnais Stadium programa laguntzeko 2 milioi € koa . Eta Baigorriko polikiroldegiari komunitate-interesaren ezagupena eman diote. Alain Iriart Hiriburuko auzapezak Baionakoaren kontra egin du. Eta beste bientzat, abstenitu da edo ez du bozkatu. Kriztof Arotzarenak elkarrizketatu du, biltzarretik landa 

   

Entzulearen iritzia: Aitor Servier "Sud Ouest-en monopolioa"

Goiz berri

2021-
03-
19

Entzulearen iritzia: Aitor Servier "Sud Ouest-en monopolioa"

   

"Atherbea elkarteak, 40 ohe gehiago zabaldu ditu"

Goiz berri

2021-
03-
19

Etxegabeen kopurua goiti doa, urte batetik bestera, ipar Euskal herrian. Horri buru egiteko, 40 ohe gehiago zabaldu ahal izan ditu Atherbea elkarteak, Baiona, Angelu eta Miarritzen, instituzioen laguntzari esker. Neguko plana bururatzen ari denean, puntu bat egin du Kriztof Arotzarenak, Pantxika Ibarboure Atherbeako zuzendariarekin

   

"Bultza euskaltegiak" ekimena EHko plaza guztietara zabalduko da

Goiz berri

2021-
03-
19

Bi urteroko epea errespetatuz, 2021 urtea, korrika urtea behar zuen, baina dena bezala, Covid 19 Pandemia hortik pasa da eta Euskararen aldeko lasterketa herrikoia, pusatu behar izan dute antolatzaileek. « Bultza euskaltegiak » ekimenak ez du Korrika ordezkatuko, ordezka ezina baita, baina AEK-k euskalzaleekin harremana atxiki nahi izan du. Martxoaren 28rako prestatua dute EH osoan. Ipar euskal herrian, Ihintz Oliden da AEK-ren koorindatzaile berria, Olatz Idoaterekin dugu: 

   

Entzulearen iritzian: Jakes Bortairu (21-03-18)

Goiz berri

2021-
03-
18

Frantses gobernuak bazter utzi zuen langabeziaren erreforma aipatu digu Jakes Bortairuk entzulearen iritzian 

 

   

« Erreskate eguneko 24-26 orduak latzak izan ziren, ikustea zenbat untzi kurutzatu genituen eta lortu izan genuela erreskatatzea bat bakarrik »

Goiz berri

2021-
03-
18

102 migrante sokorritu ondoan, portura itzuli da Aita Mari ontzia. Urtarrila bukaeran abiatu zen hilabete ta erdiko misio berri batentzat Paisaiako ontzia. Itsas Salbamendu Humanitarioa izena duen Gobernuz kanpoko erakundeak kudeatzen duen euskal ontzia, Libia, Grezia eta Italiako kosten artean egon da. Urgentziazko egoera bati erantzuten du Aita Marik. Euskal Herrira itzuli berri da, ontzian zen Izaskun Arriaran erizaina. Salbatu dituzten biziak, edota ezin izan dituztenak aipatu dizkigu Goiz Berrin goiz huntan, baita Europaren rola krisi honetan ere. Arantxa Idiederren gomita zen goiz huntan. 

   

Mintzaleku: Konfinamendua urtebete

Mintzaleku

2021-
03-
18

Mintzaleku gonbidatuak: Elorri Ameztoi psikiatra, Oihana Bidart psikologoa, Manolo Espellet Seaskako Xalbador kolegioko zuzendaria, Jokin Irungarai musikaria, Jerome Etxebarre ostalaria, Frantxoa Bimboire, Merkatal GAnberako zuzendaritzako kidea 

   

Bidasoa Attak! 2020 03 18

Bidasoa Attak

2021-
03-
18

 Kaixo Attakzaleak!

  Hilabetero bezala "Euskal Maketak" atalari ekingo diogu, gaurkoan FOSA COMUN, OSTIKADA, ANTIREGIMEN, OZTOPOKA eta JEREMIAH JOHNSON entzungo ditugu.

 

 

 

   

Entzulearen iritzia : Andrea Pebet "Medikuntza sozialeko langileen mugimenduaz"

Goiz berri

2021-
03-
17

Medikuntza sozialeko langileen mugimenduaz hitz egin digu aldi honetako iritzi tartean Andrea Pebetek: 

 

   

Nabigazioa orrika

Bannerra

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak