Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Mikronazioak eta interes ekonomikoak

Goiz berri

2022-
06-
16

Paradisu fiskalak, askatasun osoekin, munduan 400 bat mikronazio badira, indepednetzia aldarrikapena beste manera batez ikusia, Patxi Berhouet kazetariaren hilabate honetako kronika

   

“Poliziak hiltzen du” polemika sortzen duen esaldia 

Goiz berri

2022-
06-
16

2021eko urtarrilaren 11an Nathalie Flores hil zuen polizia batek Baionan. Azken garaietan Frantzian, poliziaren inguruko eztabaiada aipatu nahi izan du Jakes Bortairuk iritzi tartean.

   

«Hitzordu bat lortu arte, edo erantzun argi bat ukan arte Paristik, hor egonen gira»

Goiz berri

2022-
06-
16

Seaskako irakasle, buraso eta ikasleen kontra negar gasak baliatu ditu atzo poliziak, Azterketak Euskaraz kolektiboak deitu okupazioan. Baionako ikuskaritzaren egoitza okupatzeko asmoarekin hurbildu ziren ehun bat pertsona. Barnera ezin sartuz, aski fite poliziak erabaki du bertatik kanporatzea indarraren bidez, negar gasak erabiliz. Barnean gakotuak ziren langileak atera eta polizia joan delarik aldiz, ikuskaritzara sartzea lortu dute Azterketak Euskaraz kolektiboko gurasoek. Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria Arantxa Idiederren gomita zen goiz honetan.

   

Bidasoa Attak! - EP batzuk

Bidasoa Attak

2022-
06-
16

 Bidasoa Attak! 2022 06 16

  Kaixo Attkazaleak!

 

Gaurkoan EP eta single batzuk entzun eta gorabeheren kontu kontari egonen gara, entzungaiak LA BANDA SIN FUTURO, THE BALLADURIANS eta BARLEY JUICE izanen dira.

   

ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(22-06-15)

ADI

2022-
06-
15

Elena Setien, Neu Troia, Ginger, Kruddo, Matthis Pascaud eta Hugh Coltman, Souleance, Phoenix, Yeah Yeah Yeahs, La Jungle, Muse, Downset, Nostromo

   

Entzualearen Iritzia: Andrea Pebet «Mugimendu Sozialista bere sorreratik zokoratzeko ahal egin ainitz izan dira»

Azken berri sailak

2022-
06-
15

Andrea Pebetek bere iritzi tartean, Mugimendu Sozialistaren kontrako jarrerak salatu nahi izan ditu, tartean, ITAIAren jardunaldiak eta «feminismotik egin diren kritikak».

   

Haurrek sortzetik euskara nola berenganatzen duten aztertzeko laborategi esperimentala

Goiz berri

2022-
06-
15

Haurrek eta sortu berriek euskara nola barneratzen duten aztertzeko, laborategi esperimental bat sortu nahi du IKER hizkuntza laborategiak Baionan. Proiektuari lehen urratsa emango diote, elkargoak egin 175 000€ko diru laguntzari esker. Marga Forestier mintzatu da Urtzi Etxeberria IKER-eko zuzendariarekin.

   

“Eskoletatik urrun eta, iturri eta elektrika gune baten ondoan instalatzen dira etxegabekoak”

Goiz berri

2022-
06-
14

Etxegabeen egoera xehekiago ezagutzeko gisan, Atherbea egiturak azterketa berezi bat ereman du Hendaiako karriketan bizi diren jendeekin. Helbura da, egoera horier erantzun hobea ematea. Pantxika Ibarboure Atherbeako zuzendaria

   

1500 bat lagun atera ziren karrikara, Jon eta Unai Parot eta Jakes Esnalen askatasuna aldarrikatzeko

Goiz berri

2022-
06-
13

1000 pertsonatik gora ziren Baionako karriketan larunbat arratsaldean Jon eta Unai Parot eta Jakes Esnalen askatasuna aldarrikatzeko. Bake Bideak eta Bake artisauek deiturik, Lauga gelatik abiatu da manifestaldia Xaho kaian bukatzeko. Han zen Ihintza Arrieta:

   

“Ez dugu lortu Parisera deputatu bat igortzea, baina bozak emendatu ditugu, hori baikorra da”

Goiz berri

2022-
06-
13

Frantziako Legebiltzarreko bozen lehen itzuliko emaitzek, Ensemble eta NUPES-eko hautagaiak bigarren itzulira igorri dituzte. Ipar EH-ari doazkion hiru hautesbarrutietan, aldi oro, Macronek babestu Ensembleko hautagaiek lehen itzulia irabazi dute, eta NUPES-ekoak bigarren lekura heldu dira. EH Baik bozak emendatu baditu ere, ez du Deputaturik igorriko Parisera. Nikolas Blain EH Baiko bozeramailea gurekin izan dugu

   

Legelile hauteskundeak (lehen itzulia): Egoitz Urrutikoetxea

Azken berri sailak

2022-
06-
13

Legelile hauteskundeak (lehen itzulia): Egoitz Urrutikoetxea

   

« Ainitz lan egin dugu hauteskunde kanpaina honetan »

Azken berri sailak

2022-
06-
12

5.barrutian, Ensemble taldeko Florence Lasserre orain arteko diputatua, bere lekua atxikitzeko sailkatu da bigarren itzulirako bozen %33,98rekin, gibelean duelarik Sandra Pereira NUPESko hautagaia, bozen %25,14 lortu dituena.

Florence Lasserren ihardokitzea :

 

Sandra Pereiraren ihardokitzea :

   

« NUPES zinez lanjerosa da »

Azken berri sailak

2022-
06-
12

6.barrutian Ensemble taldeko Vincent Bru orain arte diputatu egon dena, bigarren itzulirako sailkatu da bozen %28.51 bilduz, eta NUPESeko Tom Dubois-k %19,55. EHbaiko Peio Dufau hirugarren %14.55. Bigarren itzulian izango dira beraz Vincent Bru eta Tom Dubois.

Vincent Bruren ihardokitzea :

 

Tom Dubois-ren ihardokitzea :

 

 

Peio Dufau-ren ihardokitzea :

   

"Biziki umilki hartzen ditut emaitza horiek"

Azken berri sailak

2022-
06-
12

Orain arte Jean Lassalle diputatu zen 4.barrutian, Ensemble talde macronistako kide den Annick Trounday (%26.65) atera da lehen lekuan, lehen itzuli honetan. Bigarren aldiz Iñaki Etxaniz (%24,07) NUPES taldekoa. Annick Trounday eta Iñaki Etxaniz bigarren itzulian izango dira ekainaren 19an.

Annick Trounday-en ihardokitzea :

 

Iñaki Etxaniz-en ihardokitzea :

 

Egoitz Urrutikoetxea-ren ihardokitzea :

   

Entzulearen iritzia: Aitor Servier "Legebiltzarreko bozak"

Goiz berri

2022-
06-
10

Entzulearen iritzia: Aitor Servier "Legebiltzarreko bozak"

   

Eraso sexualak bestetan Basaizearen mintzaldia

Goiz berri

2022-
06-
10

Baigorriko herriko etxean arrats huntan 8ak eta erditan osagarri etxearekilan eta basaizea elkarteak mintzaldi eztabaida bat antolatzen dute eraso sexualetaz. Joan den Nafarroaren egunian gertatuaren ondotik  Amikuzeko “erran eta bizi”elkarteari galdegin diote mintzaldi baten emaitea informazionea ekartzeko eta prebentzioa egiteko.Basaizea elkarteko Maider Luro da gure gaurko gomita.

   

Bidasoa Attak! - Berrikuntzak

Bidasoa Attak

2022-
06-
10

 Bidasoa Attak! 2022 06 09

  Kaixo Attakzaleak!

Saio hontan berriki kaleratu diren hainbat taldeen lanak entzungo ditugu, hasteko Zaragozako GEN taldeak haien 25. urtemuga ospatzeko egin duten diskoaren aurkezpena helarazi digute, ondoren RECLUSION taldearen disko aurrerapena entzunen dugu, segidan STUPID FUCKIN PEOPLE, FELINE, AHO ZAKIL KONEKXION, BIRUSS, EGUN BELTZAK eta ODLA taldeen disko kaleratu berriei entzunaldi bat emateko.

 

   

«Ohart gitian güre minek, alkarri min haboren egitea eramaiten ahal gütiela»

Azken berri sailak

2022-
06-
10

Maika Etxekoparrek bere hilabateko kronikan, Elkano pertsonaiari lotu gatazka bat aipatu digu. Gure Historiaren parte den konkistatzaile, baita hiltzaile edo bortxatzailea ezagutu beharraz aritu zauku, besteak beste

   

« Gure etxea, borrokatzea erabakitzen dugun lekua da »

Goiz berri

2022-
06-
09

«Etxera itzultzeko asmoa duzu? » Joana Detxart iritzi emaileak, Atenasen ikusi dituen publizitate iragarkiak dira, migranteei zuzenduak, beren jatorri herrira itzultzeko operazioak bultzatzeko Greziako kanpaina aipatu digu Etxartek.

   

«Manifestaldi horrek Ipar Euskal Herriko gehiengoaren adierazpen bat izan nahi du, mezu indartsu bat helarazteko Macroni»

Azken berri sailak

2022-
06-
09

Ion, Jakes, Unai askatu… Ekainaren 11 honetan izen hauek lehen lerroan jarriko dituzte Baionan, manifestaldi bat antolatzen baitute Bakidebideak, eta Bake Artisauek. Baldintzapeko askasun eskaeren erabakiak jakingo dira laster, ostegun honetan Jakes Esnalek galdetutakoa eta ekainaren 15ean Jon Parotena. Arantxa Idiederren gomita zen Anaiz Funosas.

   

«Igande honetan, dudarik gabe optimista izanez, NUPES aliantza berria bozkatuko dut»

Azken berri sailak

2022-
06-
08

Entzulearen iritzian Iker Etxeparek frantziar legebiltzarreko hauteskundeak aipatu dizkigu, bere iduriko interes ttipiegiarekin segituak direnak. 

   

«Nik uste 20 urtetan paradisu parrasta bat erre direla, bainan badira oraindik aldaketa ainitz bideratzeko»

Azken berri sailak

2022-
06-
08

Euskal Herriko Bilgune Feministak 20 urte betetzen ditu, eta asteburu  honetan ospatuko dute Oñatin. «20 urtez paradisuak erretzen … Eztandak dardara gaitzala»  hitzaldi, mahainguru, tailer bazkari edota kontzertuen artean, geroari begira jartzeko parada izango da, festa giroan. Bilgune Feministako kide den Jenofa Berhokoirigoinekin, taldearen sortzeaz, geroaz, Ipar Euskal Herrian duen lekuaz, ekarpenez, edota jaso kritikez hitz egin du Arantxa Idiederrek

   

ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(22-06-08)

ADI

2022-
06-
08

Morau, Mice, Mister Saguak, Kurkuma, Jo Jet I Maria Ribot, Terakaft, Ouai Stephane, Matteo, Dehd, Elephant Gym, Mammock, Massemord

   

Festa giroan ospatu dute "Mintza eguna" Hendaian

Goiz berri

2022-
06-
07

Joan den igandean Euskaltzaleen Topaguneak eta Hendaiako Mintzaian euskara taldeak antolatuta, Mintza Eguna ospatu zuten Hendaian.  Aurreneko aldia zen Ipar Euskal Herrian egiten zela. Urtean zehar MintzaLaguna egitasmoan astero euskara praktikatzeko biltzen aritu diren 6.500 lagunetako batzuk bildu ziren besta giroan, Euskal Herriko txoko deberdinetatik etorriak, elkar ezagutu eta euskaraz mintzatzen jarraitzeko xedez. Koldo Nausia:

   

Nabigazioa orrika

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak

 

 

informazioa gehiago

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak