Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

«Zea Mays, Proleter, Fetiche edota Physis Versus Nomos taldeak gehitzen dira EHZren programazioan

Goiz berri

2021-
06-
02

EHZ festibalak bere 25. Edizioa « bai ala bai » izan behar zuen. Hala adierazi digute goiz honetan, Goiz Berriko gomitak genituen Julen Oillarburu eta Joana Barbier antolatzaileekPrefeturarekin adostuta, akanpalekua izango da, 3000 pertsona sartzen ahalko dira festibal gunean egunka, xutik egoten ahalko da kontzertuetan maskarekin, eta ostatuetan kontsumitu jarririk. Pasaporte sanitario edo PCR froga ere beharko dira sartzeko. Azpimarratzekoa da laguntzaileak ere ezinbestekoak direla aurten ere, ehz.eus webgunean ematen ahal duzue izena. 
 

   

3.000 lagunek 'Mugarik ez!' garrasi egin zuten

Goiz berri

2021-
05-
31

Agintariek hormak altxatzen dituzten lekuan, herriak zubiak eraiki nahi dituela adierazi zuten Euskal Herri osotik hurbildutako manifestariek. Ezker abertzaleko ordezkarietatik haratago, politikarien presentzia testimoniala baizik ez zen izan. Herritarren artean, aldiz, denetarik, eta inplikazio handiaduten Fermin Muguruza bezalako pertsona ezagunak ere. Kontrol arrazistak eta migranteen ehiza geldi dezaten, eta migratzaileen eskubideak segurtatzeko, tokian tokiko erakundeetatik Bruselaraino, “benetako politika” egiten has daitezen exijitu diete agintariei. Eusko Jaurlaritzak dagoeneko, Espainiako Kanpo Harremanetarako ministroarekin bilkura galdegin du, migrazio politikak aztertzeko.    

 

   

« Baionako karriketan, baita ere Frantziako hainbat herrietako karriketan erantzun dugu ukan dugun erasoari »

Goiz berri

2021-
05-
31

10.000 pertsona baino gehiago Baionako karriketan, murgiltze ereduaren beharra oihukatzeko. Eta orain zer? Eragileek Frantziako Konstituzioaren aldatzea eskatzen duelarik, zoin diren ondoko pausuak galdegin diogu Peio Jorajuria Seaskako lehendakariari. Goiz Berrin Arantxa Idiederren gomita zen astelehen hoiz huntan. 

   

Entzulearen iritzia: Aitor Servier « Denak euskararen alde »

Goiz berri

2021-
05-
28

Aldi honetako iritzi tartean, « Denak euskararen alde » direlarik Aitor Servier-en gogoeta 

   

« Badakiagü behar dela borrokatu »

Goiz berri

2021-
05-
28

Murgiltze sistemaren salbatzeko manifestaldi bat antolatua da larunbat huntan Baionan. Frantziako konstituzio kontseiluak eman zion kolpea Molac legeari, 2 artikulu ezeztatuz. Murgiltze sistema frantziako hezkuntza kodetik ateratzea dakar. Ximun Uthurralt mintzatu da Larraineko eskolako etxekoen ordezkari eta burasoa Aines Accoceberry: 

   

Bidasoa Attak! 2021 05 27

Bidasoa Attak

2021-
05-
28

Kaixo Attakzaleak!

Gaurkoan Mojo aldizkariak kaleratu zuen "I love NY Punk" bilduman oinarrituriko saioa egingo dugu, bertan THE NEW YORK DOLLS, WAYNE COUNTY & THE ELECTRIC CHAIRS, BLONDIE, MINK DEVILLE, RICHARD HELL, THE REAL KIDS, JOHNNY THUNDERS & THE HEARTBREAKERS, BUSH TETRAS, DESTROY ALL MONSTERS, THE DICTATORS, SUICIDE, TELEVISION, BAD BRAINS eta THE STIMULATORS entzungo ditugu.

 

   

Migrazioari buruzko Goiz Berri saio berezia

Goiz berri

2021-
05-
27

Migrazioa izan dugu solasagaia goiz honetan GOIZ BERRI saio berezian, Hendaia eta Irun arteko muga pasagunetik egindako emankizunean. Migrazioa… eta bidean datozen migranteak nola heltzen diren gurera, eta zein zailtasun dituzten Lapurdira iragaiteko, muga zeharkatuz aztertu dugu.

Burkinafaso, Ginea Konakri, Bolikosta, maroko edo Maliarrak dira, eta beren xede bakarra Frantziara heltzea da, hor dituztelako senide edo lagunak. Parte hartzaileak: Daniele Unasobizkai, Etorkinekin elkartea, Josune Mendigutxia, Harrera elkartea, Anaitze Agirre, Harrera sarea eta SOS Arrazkeriako kide, Richard Irazusta, Hendaiako auzapezordea. 
 

   

"KaioLan saioan: numerikoaren ekarpenak eta mugak aztergai"

Goiz berri

2021-
05-
27

 "KaioLan saioan: numerikoaren ekarpenak eta mugak aztergai" 

   

Entzulearen iritzia: Andrea Pevet "Etorkinak eta proletargoa"

Goiz berri

2021-
05-
26

Aldi honetako iritzi tartean, Andrea Pebetek etorkinak eta proletargoa aipatu dizkigu 

 

   

« Libertate haize bat, berrikuntzaren gogoa, euskararen maitasuna » Maiatz argitaletxea duela 40 urte sortu zen

Goiz berri

2021-
05-
26

Aurten usaiako Maiatzaldiarekin ezin antolatu, baina « 40 urte euskal literatura sortzen » solasaldia proposatzen dute ostegun honetan atsaldeko 6etan Euskal Museoan. Lucien Etxezaharreta, Arantxa Idiederren gomita zen goiz huntan 

 

   

ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(21-05-26)

ADI

2021-
05-
26

Aguxtin Alkhat, Eneritz Furyak, Alos Quartet eta Izaro, Merina Gris, Nastelen, Mint Julp, Ici Dix Sept, Feldub, Namoro, Keny Arkana, This Morn'Omina, Sudikastan, Gojira, Convulsif 

   

Lekuko Hitzarmen Orokorra izenpetu dute Errobi poloko hautetsiek, Euskal Hirigune Elkargoak eta CAF egiturak

Goiz berri

2021-
05-
25

Diru laguntza eta dispositibo desberdinak lurraldeko herritarren beharrei egokitzea du xede. Horrez gain, iniziatiba edo proiektu berriak martxan ezartzeko balioko du, haurtzaroa, gaztaroa, gurasotasuna, etxebizitza, numerikoa eta gizarte biziari begira. Itsasun izenpetu dute hitzarmen hau  ostiral goiz huntan, hautetsi guziek. Mikel Hiribarren, Itsasuko auzapeza:

   

Eneritz zabaleta abokatua, konstituzio kontseiluak hartu duen erabakiaz

Azken berri sailak

2021-
05-
21

Eneritz zabaleta abokatua, konstituzio kontseiluak hartu duen erabakiaz (Argazkia: berria.eus)

   

Imersio sistema debekatzeko erabakia hartu du Frantziako Konstituzio Kontseiluak, MOLAC hizkuntza guttituen aldeko legea EZ osoki onartuz

Azken berri sailak

2021-
05-
21

Ondorioz, murgiltze eredua ez du onartuko Frantziako Hezkuntza Kodeak eta estatu zibileko dokumentuetan, ez dira  ñ-a bezalako keinuak erabiltzen ahalko.

Azpimarratzekoa da beste artikulu baten kontra dei egin zutela lehenik, Macronen aldeko 60 diputatuk – hau da hizkuntza guttituen irakaskuntza eskaintzen duten eskolak diruz laguntzearena. Artikulu hori onartu du Konstituzio Kontseiluak. Bainan, beste biren aztertzea erabaki du bere baitarik, Frantziako Konstituzioaren kontrakoak direla trenkatuz. Segitzen du erranez, frantsesa dela Frantziako Errepublikako hizkuntza bakarra.
Marie Andrée OURET, Biga Bai burasoen elkarteko lehendakaria 
 

   

"300 migratzaile aterbetuak dira ipar euskal herrian"

Goiz berri

2021-
05-
21

Zenbakiek erakusten dute : Migratzaileen pasaia Euskal Herritik geroz eta haundiagoa da. Gehienak Irun eta Hendaia arteko pasabidea baliatzen zuten Gipuzkoatik Lapurdira sartzeko, baina ez bakarrik. Beti ere, harrera sare haundi bat plantan ezarria da eremu horietan, Irundik hasi eta Baiona arte. Elkarte eta azpi elkarte frango bada lanean, eta beren etxeko ateak zabaltzen dituzten familiak ere geroz eta gehio dira. Juliette Bergouignan CIMADE elkarteko kidea da gure gaurko gomita. Olatz Idoaterekin da 

   

Entzulearen iritzia: Beltzane Obanos (21-05-20)

Goiz berri

2021-
05-
21

Beltzane Obanosek aldi honetan, anitzetan berriz irakurtzen duen liburu bat aiptu digu, emazteek irakurri beharrekoa bere iduriko. 

   

Etiketarik gabe, baina Baiona eta Bokaleko auzapezen sustenguarekin

Goiz berri

2021-
05-
21

Departamenduko bozentzat, hautagaitza atzo aurkeztu zuten, Joseba Erremundegi eta Monia Evene-Mateo bikoteak. Baiona 2 kantonamenduak, Bokale eta Baionako parte bat barnebiltzen ditu. Hainbat hautagai bikote aurkeztu dira gaur egungo kontseilariak diren Christophe Martin eta Juliette Brocard ezkerreko sozialisten parean, EH Baiko Ihintza Iruingarai eta Sebastien Aguer, Julian Delion eta Marie Ange Thebaud, berde eta generation-ekoak eta Laurie Etxepare eta Stephane Taliard France Insoumisekoak eta eskuin muturrekoak. Joseba Erremundegi goizberriko gomita genuen, Maddi Sarasuarekin: 

   

Bidasoa Attak! 2021 05 20

Bidasoa Attak

2021-
05-
21

Kaixo Attakzaleak!

Gaurkoan eta hilabetero bezala Euskal Maketen atalari ekingo diogu, oraingoan KAKAFRAKETAN, ZURRAPAK, NASTE BORRASTE, UTIKAN, VIRUS, KARKAXA, GERMEN edo MPB entzungo ditugu.

 

   

Mintzaleku (21-05-19)

Goiz berri

2021-
05-
21

François Mitterrand duela 40 urte heldu zen Frantziako presidente izatera. Euskal Herrian zer arrasto utzi zuen?

Mixel Mendiburu, Jean Louis Davant, Batttitta Lartzabal, Mikel Aramendi, Lucien ETxezaharreta, Txomin Hegi 

   

Euskarazko irakaskuntzaren alde hainbat hitzordu antolatu dituzte

Azken berri sailak

2021-
05-
19

Maiatzaren 29an, mobilizazioak eginen dira Frantzia osoan tokiko hizkuntzetako irakaskuntzaren alde. Ipar Euskal Herriko hitzordu handia Maulen izanen da, « Euskarak murgiltzea behar du » lemapean. Heldu den urtean murgiltzea idekitzea galdegiten duten lau eskoletako guraso, irakasle eta hautetsiek gutun bat igorri diote ikuskaritzari baina ez da erantzun baikorrik izan momentuz honengandik. Marie Andre Ouret, Biga Bai elkarteko lehendakaria da:

29ko mobilizazioaz gain, Euskarazko irakaskuntzaren alde hainbat hitzordu emanak dira aste hauetan. Baiona, Kanbo, Lartzabale eta Ziburuko kolegioetan, astezken huntan elgarretaratzeak eginen dituzte Brebeta euskaraz izan dadin galdegiteko. Ostiralean aldiz, lizeoko ikasleek, Jo pilota ekimena eginen dute Baionako suprefeturan Baxoa euskaraz aldarrikatuz. Eta 26an Garaziko eta Angeluko kolegio elebidunetan kiroleko eta fisikako postuak euskaraz fletxatu EZ izana salatuko da Donibane Garaziko Jai Alai itzulgunean.
   

“Eragileak prest dira, publikoak hautu bat egin beharko du”

Goiz berri

2021-
05-
19

Maiatzaren 19a, egun handia, kultura eragileen egutegietan aspalditik gorriz azpimarratua zen data, gaurtik goiti berriz beren jarduerak hasten ahalko baitituzte. Hala ere, baldintza zorrotzetan lan egin beharko dute, baina denak prest dira. Zer girotan eginen den publikoarekin lehen harreman hori jakiteko, Franck Suarez Euskal Kultur Erakundeko langilea Olatz Idoateren gomita zen.

   

ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(21-05-19)

ADI

2021-
05-
19

Amak, Baskings, Gatom, Ernia, Talco, Morena Leraba, The Black Keys, Maximo Park, Chafoin, Violet Cold, Darko US, Like Moths To Flames 

   

Alatz Elkano, Donibane Lohizuneko kantonamenduko EH Baiko hautagai ordezkoa

Goiz berri

2021-
05-
18

Alatz Elkano baratzezain biologikoa da. Kostako Getaria herrian sortu eta bizi bada ere, bere lurrak Ahetze inguruan ditu, eta bere etxaldean bi astetik behin antolatzen duen merkatuan saltzen ditu bere barazkiak. Politikara jausi bat egitea deliberatu du, eta Donibane Lohizuneko kantonamenduan, EH BAiko hautagaitzan aurkezten da, ordezko gisara, Peio Etxeberri Aintxart eta Leire Larrasaren gibelean. Zendako urrats hau egitea deliberatu duen galdegin dio Jose Luis Aizpuru lankideak: 

   

“Diseinatzaileak, tresnak, filtroak eta ekoizpena ipar euskal herrikoak dira”

Goiz berri

2021-
05-
18

Pandemia garai huntan, silikonaz egin maska berri bat sortzen ari dira Ipar Euskal Herriko enpresa batzu. Erosotasuna, Asnargarritasuna, Segurtasuna eta Iraunkortasuna bermatzen dituen maska bat izanen da Jatsuko Somocap eta Uztaritzeko Olaberria-k sortuko duen musukoa. Mikel Kurutxarri Olaberria enpresako zuzendaria, Goiz Berriko gomita izan da 

   

Nabigazioa orrika

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak