Mugerreko hezeguneen artifizializazioa gaitzetsi du Bizik

Lur meta bat, ugerreko herriko etxeko atarian. BIZI mugimenduak ekintza burutu du ostegunean, Mugerreko azken hezeguneen artifizializazioa salatzeko. Hamabi hektarea horien gainean, merkantzia garraio gune europarra eraiki nahi du Euskal Hirigune Elkargoak, eta bertan ezarriko litzateke ere Enovis medikuntza material enpresa. Hezegune horiek estaltzeko, 14.000 kamioi joan-jin beharko lirateke; eta hain zuzen, horixe irudikatu nahi izan dute bi kamioikada lur herriko etxeko borta aitzinean uzkaliz. Aktibista ekologistek ohartarazi dutenez, gune hori balio ekologiko handikoa da, bertan kabala eta fauna mota anitz bizi baita, eta uholdeez babesteko baliagarri baita.