Jakes Bortairu: «Badugu norbait gure problematikak Parisera eramanen dituena»

6. hautesbarrutian, Peio Dufau (EHBai-NFP) diputatua izanen da heldu diren urteentzat. Bozen %36,28 bildurik, 27 117 bozekin, historiako lehen diputatu ezkertiar abertzalea izanen da.

2012az geroztik ez zen gertatu: Ezkerra lehena iritsi da Frantziako Legebiltzarreko hauteskundetan. Ipar Euskal Herria osatzen duten 4, 5 eta 6. hautesbarrutietan ere, Fronte Popular Berria lehena iritsi da. Heldu diren urteetan Fronte Popular Berriak eraman beharko duen lana zaila izanen dela dio Jakes Bortairuk. Jose Luis Aizpururen gomita zen, hauteskundeen emaitza historiko horiek komentatzeko.