Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Amerikanoinea interpretazio zentroa Urepelen

Amerikanoinea interpretazio zentroa Kintoan Barna proiektuan sartzen da, Europako laguntzaren bidez Baigorritik Eugira bidean diren herrietan proiektuak diruztatzeko parada eman zen.. Herriko Etxeak herritar talde bat bildu zuen eta gogoeta bat eraman zuen lau gaien inguruan: euskara, bertsularitza, pastoralismoa eta Kintoa. Herriko Etxeak Eusko Ikaskuntzarekin hitzarmen bat izenpetu du joan den urtean,zentroaren animazio kulturala antolatzeko.
Lehen ekitaldia uztailaren 14ean izanen da Hamazazpigarrenean aidanez liburuko Behe lainoak poemaren aurkezpen ilustratu eta musikatuarekin. Urepeleko auzapeza den Xole Aire ginuen goizberriko gomita

informazioa gehiago