Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Arbonako Etxaldea 20.egunez okupatzen segitzen dute

Igande honetan, hainbat animazio eskeini dituzte : gasna egite erakusketa, taloak, mutxikoak eta atsaldean kantaldia ere: Agustin Alkat, Pauline eta Juliette, Amaren alabak eta beste talde batzuekin. Herritarrak sustenguz hurbildu dira eta ELB sindikatuak eta Lurzaindiak hitza hartu dute egoeraren berri emaiteko. Oihana Daguerre :

Lurzaindiak eta ELB sindikatuak, ondoko egunak garrantzitsutzat jo dituzte eta asteartean ekintza ikusgarri batera parte hartzeko deia luzatu dute. Oroit arazi dute ere izenpedura kanpainak segitzen duela eta gaur egun 26 000 pertsonek izenpetu dutela.