Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Baztan erreka hiritarren pistina bilakatu da, ekosistema babesteko elkarte bat sortu dute

Azken urteetan, sekulan baino jende gehiago Bidarrairat heldu da Baztango errekarat bainatzerat. Iaz, konfoniamendutik landa, arazo larriak izan ziren ere auto gehiegi metatzen baitziren, pasabideak blokatuz eta herritarrak azkarki trabatuz. Bainan horrez gain, Baztan errekako ekosistema arraroa da lanjerrean hainbeste jenderekin. Hortarako, Bidarraiko herritar batzuek elkarte bat sortu dute, jendearen sentsibilizatzea duena lehen helburu. Pantxo Antxordoki, elkarteko kidea eta Biologia erakaslea Goiz Berriko gomita dugu asteazken huntan.