Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Bi ziztada, Atharratzeko bestetan

Bi emaztek ziztadak salatu dituzte iragan larunbatean, Atharratzeko bestetan. Donapaleu eta Paueko ospitaletara eramanak izan ziren bi emazteak artatuak izateko. Haatik, Euskal Irratiek jakin dutenez, hasiera batean Donapaleuko ospitalekoek analisia egitea errefusatu zuten, bortxaketarik ez baitzen izan. Ororen buru, hurrengo egunean aztertu zuten ziztada. Atharratzeko besta komiteak egoera manera egokian kudeatu zuela argudiatu du Maite Pitrau, Atharratzeko auzapezak. Bi emazteek, auzibidea abiarazi dute.

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2022(e)ko abuztuak 23