Bioterra, produktu ekologikoen azokak ateak zabaldu ditu
Guztira 150 erakusketari baino gehio izango dira bertan eta 50 jarduera inguru antolatuko dituzte. Besteren artean, produktu eta jaki ekologikoak, bioeraikuntza edo energia berriztagarrien inguruko proiektuak izango dira bertan. Urtero, jasangarritasunaren alderdi zehatz batean jartzen du arreta Bioterrak. Oraingoan permakultura izango da gai nagusia. Hortaz, nekazaritza iraunkorraren inguruan eskintza zabala prestatu dute. Maialen Gaztañaga BIOTERRA azokako arduradunarekin hitzegin dugu