Clément Potier eta Jean Patrice Bassano-k beren leküa ützi beharko düte Mauleko kontseilüan
2021-
08-
06
Michel Etxebest Mauleko auzapez ohiak estatü kontseilüari dei egin zion Mauleko haüteskundeak errepika zitezen galdeginez. Bi arrazoiengatik : lehena kanpaina denboran Louis labadot-ren taldeak bere gainean egin difamazioagatik. Bigarrenik, auzapezaren zerrendan 2 haütetsi ez baitziren Maulen bizi. Estatu kontseilüak erantzuna eman dü aste hontan. Ez dira hauteskundeak errepikatuko baina Clément Potier eta Jean Patrice Bassano-k beren leküa ützi beharko düte Mauleko kontseilüan. Michel Etxebest erabaki hortaz kontent agertzen bada, Louis Labadot-k dio 2 haütetsiak legez ari direla. Ez dio auziari dei eginen, baina erabakia politikoa dela salatzen dü.
Euskal Irratiak
Gure Irratia 106.6 |
Antxeta Irratia 90.5 |
Xiberoko Botza 95.5 - 103.7 - 88.8 |
Irulegiko Irratia 91.8 |
Publizitatea
Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz
Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz
Ikusi entzuleei buruz xehetasunak