Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Donibane Garazin iraganen da euskal diasporaren eguna aurten

Usaian bezala, irailaren 8an eginen da, Juan Sebastian Elkanok munduaren itzulia bururatu zuen egunarekin bat eginez. Aurtengoa, Ipar Euskal Herrian ospatzen den lehen aldia izanen da, Eusko Jaurlaritza eta Hirigune Elkargoaren eskutik. Baina ber egunean, ekitaldiak hitz eman dituzte munduan barreatutako euskal etxeetan, hala nola Hego Ameriketan, Belgikan, Amerikako Estatu Batuetan, Txinan edota Kanadan. Gure gaurko Goizberriko gomitak Marian Elortza Eusko Jaurlaritzako kanpo harremanetako idazkari nagusia eta Joseba Erremundegi, Hirigune Elkargoko mugazgaindiko harremanetako arduraduna ditugu

informazioa gehiago