Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

ELB sindikatuak 40 urte ospatuko ditu larunbat huntan, Izpuran

40 urteko borroka eta laborarien lana omentzeko parada izango da. Baina ospakizun giro hortan, sindikatuak oroitarazi du garai zailak direla laborarientzat. Idortea eta karguen emendaketa ikaragarria pairatzen dutela salatu du ELB-k, beraien saltze prezioak ez direlarik hainbeste igotzen. Jean Paul Duhalde ELB-ren boz-eramailea: (Argazkia/mediabask.eus)

40. urtemuga ospakizuna Izpuran eginen da larunbat eguerdian bazkari eta animazioekin. Baina aintzin, sindikatuak manifestaldia antolatu du Donibane Garaziko karriketan 10.30etan.

informazioa gehiago