Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Etxebizitzaren merkatuko tentsioak ulertzeko azterlana plazaratu du Eguzki Urteagak

Aktualitatearen gaia izanik, bai hautetsien, baita herritarren kezka nagusietariko bat bilakatu da. Eta badira hainbat arrazoi horren azaltzeko Urteagaren arabera. Azken 10 urteotan Iparraldean biztanleen hazkunde nabarmena ezagutu dugu, %9,6a. Horrek esan nahi du, urtero 3.000 pertsona gehiago bizi direla. Eta eraikuntza kopurua mugatua denez, eskualdeak ez du gaitasunik gehikuntza hori absorbitzeko. Horrekin batera, bigarren etxebizitzak pisu handia du, bereziki kostaldean. Horren irudiko ditugu Donibane Lohitzune edota Miarritze, bigarren bizitokiak ororen %42a eta %45a suposatzen baitute hurrenz-hurren. 

 
Bestalde, AIRBNB bezalako plataformek izan duten eragina ere hor da azterketa horren arabera. Etxebizitza turistikoen ondorioz geroz eta gutxiago baitira alokairuaren merkatuan urte osorako dagoen eskaintza. Etxebizitza eskaxia eta prezioen %40 inguru kariotzea hor da azken urteotan. Eta geroz eta kolektibo zabalagoek dituzte zailtasun handiak etxebizitza duhin bat eskuratzeko.
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2022(e)ko uztailak 19

informazioa gehiago