Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Euskarazko irakaskuntzaren alde hainbat hitzordu antolatu dituzte

2021-
05-
19

Azken berri sailak

Maiatzaren 29an, mobilizazioak eginen dira Frantzia osoan tokiko hizkuntzetako irakaskuntzaren alde. Ipar Euskal Herriko hitzordu handia Maulen izanen da, « Euskarak murgiltzea behar du » lemapean. Heldu den urtean murgiltzea idekitzea galdegiten duten lau eskoletako guraso, irakasle eta hautetsiek gutun bat igorri diote ikuskaritzari baina ez da erantzun baikorrik izan momentuz honengandik. Marie Andre Ouret, Biga Bai elkarteko lehendakaria da:

29ko mobilizazioaz gain, Euskarazko irakaskuntzaren alde hainbat hitzordu emanak dira aste hauetan. Baiona, Kanbo, Lartzabale eta Ziburuko kolegioetan, astezken huntan elgarretaratzeak eginen dituzte Brebeta euskaraz izan dadin galdegiteko. Ostiralean aldiz, lizeoko ikasleek, Jo pilota ekimena eginen dute Baionako suprefeturan Baxoa euskaraz aldarrikatuz. Eta 26an Garaziko eta Angeluko kolegio elebidunetan kiroleko eta fisikako postuak euskaraz fletxatu EZ izana salatuko da Donibane Garaziko Jai Alai itzulgunean.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak