Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Goiz berri gonbidatua: Maika Etxekopar (22-10-12)

Goiz berri gonbidatua: Maika Etxekopar (22-10-12)

Entzulearen iritzia: Ortzi Idoate (22-10-12)

Entzulearen iritzia: Ortzi Idoate (22-10-12)

Xiberoko axuria kooperatibak bilan ezinago hona plazaratu du !

Asurkia eta behikia saltzen duan laborari kooperatibak sos sartze historikoa egin du igaran sasuan. Igaran ostiralean haien biltzar nausian honen berri eman due. Peio Quihillat behatzen dugu Benat Larroriren mikroan:

Nahiz eta kezkak izan zaldaien prezioa eta fresen goratzearen unguruan, 25 langile duan kopertabak urtea baikorki hasi du eta geroa begi honez ikusten.

Entzulearen iritzia: Iñaki Berhokoirigoin (22-10-11)

Iñaki Berhokoirigoinen iritzia: « Bazka izeneko talde berria: berriro Fernando uzkia gora, akerrarena egiten ikusteko parada izanen dugu »

« Eremu berri hortan, 80 lanpostu sortuko ditugu »

ALKI altzairu eta kadira egilea mugituko da. Larresoron eraikitzen ari da 10 000m²ko tailer berri bat. Iaz 7,4 milioi euroko etekinekin, kooperatiba zabaltzen ari da, gune berri horrekin lanpostu kopurua bikoizteko xedea du. Hortaz eta ALKI-k dituen beste proiektuetaz mintzatu da zuzendari nagusiarekin, Marga Forestier: