Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Entzulearen iritzia: Juse Thiry (21-09-17)

Iritzi emaile berria dugu Juse Thiry, Lexantzukoa da eta egun hauetan artzain da bortuan Biarnoko Aspe ibarrea

 

 

"Ihizi tradizionalaren defentsan kalera aterako dira"

Larunbat huntan ihiztariek  Mont de Marsant-en antolatzen dute manifestazio bat ihizi tradizionaleen defendiatzeko. Berriki estatu kontseiluak erabaki du laudeta sare eta kaiolekin ihiztatzea legez kanpo zela. Xehetasunak Departamenduko ihizi federazioko diruzaina den J. Marc Carricart eta Ttitto Haizaguerre Donapaleuko ihiztariarekin.

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2021(e)ko irailak 17
 

Antton Kurutxarri Euskararen Erakunde Publikoko presidentea "Jean Castexekin egin bilkuran gure marra gorriak argi eman ditugu. Seaska ez da hunkitzen"

Jean Castex Frantziako lehen ministroarekin eta Jean Mixel Blanquer Hezkuntza ministroarekin bildu dira SEASKA eta EEP Euskararen Erakunde Publikoko arduradunak, besteak beste, Murgiltze sistemaz aterabide baten atxemaiteko. Gobernuak Kontseilu Konstituzionalaren deliberoaren ondotik, bi parlamentari hautatu zituen murgiltzearen  gaiaz dosier bat egiteko eta afera desblokatzeko. Dosierra orain Lehen ministroa eramanen du pertsonalki eta kontzertazio fase bat zabalduko du.Antton Kurutxarri EEPko lehendakaria

Ondoko bilkurarako egutegi zehatzik ez bada ere, hauteskunde presidentzialak aitzin gaia bideratu nahi luke lehen ministroak Bilkuran ziren ere Kortsika, Bretainia, edo Okzitaniako hautetsi eta elkarte-eskoletako ordezkariak

   

Hendaiako erretentzio zentroko preso batek bere buruaz beste egiten saiatu da

Hendaiako erretentzio zentroan atxilotua den pertsona bat bere buruz beste egiten saiatu da. Gatazkak eta tentsio uneak ugaritzen ari dira azkenaldian. CIMADE elkarteak salatu duenez, egonaldien luzatzeak “desesperezioa” ekarri du preso direnen artean. Aitor Errazkin

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2021(e)ko irailak 16
 

EHBai alderdiaren udako unibertsitateak asteburu huntan

Asteburu huntan iraganen dira Uztaritzen EH Bai alderdi politikoaren udako unibertsitateak. Egitarauan, Feminismoa, Etxebizitza, heldu diren urteetako lan ardatzak… 3 egunez eztabaida, tailer eta konferentziaz osatuko da asteburua. Xehekiagi aipatzeko Olatz Idoatek Goizberrin Anita Lopepe gomitatu du.

   

Nabigazioa orrika