Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Goiz berri gonbidatua: ardi ileaz Departamenduko laborantxa ganbarako president ordea Patrik Etxegarai

Ardi ileaz ariko gira eta galdu duen merkatuaz.Jakin behar da gaurko egunean laborariak bortxatuak direla etxetan ilea atxikitzea ez baitu gehiago nehork hartu nahi , ondorioz ainitzek lurperatzen dute eta erretzen. Horri buru egiteko, mugaz gaindiko Poctefa europako programak dirustaturik Lanaland, ardi ilearen balioztatzeko proiektuaren bururatzeko seminarioa egin da atzo Baionan. 2015an abiatu lanaren emaitzak aurkeztuak izan dira eta aterabide zonbaitzu ere proposatu beharrak ziren. Ikerketa proiektu hortan partaide den, Departamenduko laborantxa ganbarako president ordea Patrik Etxegarai gure gaurko gomita da.

 

“Bortitzak izateaz gain, ahalkegarriak izan dira Shirin Abu Akley kazetari palestinararren ehorzketen irudiak”

Jakes Bortairuk eman digu goiz huntan iritzia

 

Azkenean 4.bozka barrutian, Berdeek ez dute hautagairik aurkeztuko

Baina ez dute ere NUPES ezkerreko koalizioko zerrendaburu den Iñaki Etxaniz Biarnesaren alde bozkarik galdeginen; Julien Brunel eta Alice Leiziagezaharrek kanpaina egin dute atzo arte, baina orain erretiratzea deliberatu dute, Jose Luis Aizpuru lankidea mintzatu da Baxenabartarrarekin

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2022(e)ko maiatzak 19
   

“Euskara eta Unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzeko bidean gaude oraindik”

Udako Euskal Unibertsitateak mende erdi bat ospatuko du aurten. 1973an antolatu zen lehena Donibane Lohitzunen, euskal unibertsitatea sortzeko asmoarekin, baina 50 urte berantago oraino kausitu gabeko helbura da. ‘50 urte UEUgintzan’ izeneko jardunaldia antolatua dute larunbat huntan Biarritzeko mediatekan. Goiz Berri saioko gomita izan dugu Pauline Guelle UEUko zuzendaritzako kidea

 

“Ditugun arazoei erantzunak atxemaiteko, lekuan bizi eta lan egiten dutenei erabaki ahalmena eman behar zaie”

Frantziako legebiltzarreko bozendako, hautagaiek ostirala dute azken epea izena ofizialki emateko Paueko prefeturan. 4. Hautesbarrutian, Ipar euskal herria eta Biarnoa batzen dituen hautesbarruti hortan, 6 hautagaiek jadanik jakinarazi dute deputatu izan nahi dutela. EH Bai alderdiaren izenean, Egoitz Urrutikoetxea izanen da. Goiz Berri saioko gomita izan da

   

Nabigazioa orrika

informazioa gehiago