Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

LAUAK eta 7 langile ohiren arteko auzia 2022ko ekainan iraganen da

LAUAK enpresako 7 langile ohik Lan Auzitegira jo dute, 2020ko azaroan « motiborik gabeko kanporaketa » jasan dutela salatzeko. Astelehen huntan lehen auzialdia iragan da. LAUAK enpresak ez du « antolabide edo konziliaziorik » onartu, ondorioz auzia iraganen da. Marga Forestier:

 

“Lapurtar identitatea berriz sortzea da helburuetariko bat”

3 urteko parentesi baten ondotik, Lapurtarren Biltzarrak berriz ere Uztaritzeko karrikak animatuko ditu igande huntan, urriaren 3an. Gazte talde batek, besta-ekitaldiaren antolaketa bere gain hartu du aurten, berrikuntza batzuekin gainera : Lapurdiri, bere Biltzarra itzultzea da xede nagusia. Maddi Haira eta Xabi Etxegarai antolatzaile taldean daude

 

Hildako eta desagertutako militanteak gogoratu dituzte Baionako gudari egunean

“Euskal Herri bihotzean, independentzia!” lemapean, Memoria ibilaldia antolatu du ezker abertzaleak, atzo Baionan. 1980. Hamarkadan, Espainiar eta Frantses estatuek, Baionan desagertarazi militante abertzaleak gogoan hartu dituzte. Patxa Plazatik Merkatu Plazaraino abiatu dira, mural ezagunen eta Pannecau karrikako Monbar hotelaren aintzinetik pasatuz. Bourgneuf karrikan ere gelditu dira. Kriztof Arotzarenak ekitaldia segitu du

   

Ossau Irati sormarkak 40 urte

Duela 40 urte sortu Ossau irati sormarka. 1300 esne ekoizle, 180 esne gasna egile ,14 enpresa esne biltzaile eta gasna egile eta orotarat 4000 tona Aop Ossau irati ekoizturik urte guziz. Duela 40 urte hartu arauek egin dute bide eta ez bada beti errexa izan ere. Sebastien Astabie Ossau iratiko presidenta.

 

Desadostasunak Garaziko bi arraintza elkarteen artean

Garaziko mendi sindikatuak bozka bidez erreken kudeantza APRN elkarteari emaitea bakarrik erabaki du

   

Nabigazioa orrika