Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Kultur kronika: En tol Sarmiento taldearen "Aukera berriak" diska

En Tol Sarmiento talde arrakastatsuaren diska berriaz interesa gaitezen orain. Maia Muruaga:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

"Migranteen eskubideak urratuak: ASKI !’’

Lema horren inguruan ekintza bat burutuko du Etorkinekin kolektiboak Baionako geltokian, asteazken huntan, hain zuzen ere, Migratzaileen eskubideen Nazioarteko Egunaren karietara. Etorkinekin kolektiboko Amaia Fontang gure gomita, Kriztof Arotzarenaren mikroan:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 
 

Mizel Oçafrain, FEVAO federazio berriaren lehendakaria

Mizel Oçafrain da Goiz Berriko gomita. "KINTOA"  xerria sormarkako burua da Frantzia mailako FEVAO federazio berriaren lehendakaria. Haragia mailan, 11 AOP edo jatorri deitura gerizatua biltzen ditu FEVAOk.Kriztof Arotzarenarekin dugu Bankako auzapeza:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Antolaketa eta oren berriak Garazi eta Baiona arteko treinbidean

hemendik goiti, 8 trein gehiago egunero Kanbo eta Baiona artean , bainan LAB sindikatuak gaitzesten du Garaziko geltokia dela antolaketa berriarekin kaltetua , goizeko 9 orenetakoa kendua izan baita eta ez dira beraz orenak Baionako TGV edo Abiadura Haundiko Treinari egokituak. Horren salatzeko , protesta elgarretaratze bat egin dute , Astelehen goiz huntan , D.Garaziko geltokian , LAB-eko dotzena bat sindikalistek. LAB –eko Jeronimo Prieto-k protestaldiaren funtsa zehaztu dio Pantzo Hirigarai, lankideari.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 

 

 

Kultur kronika: Oreka TX taldearen "koklea" izeneko lan berria

Oreka tx taldearen diska berriaz interesatuko gara gaur, KOKLEA izeneko lan berriaz xehetasunak eskeiniko dizkigu Maia Muruagak:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Nabigazioa orrika