Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Hendaia Biltzenek, bozetarako zerrenda aurkeztu du

Hotel sozial baten eraikitzea migrante edo bortizkeria jasan duten emazteentzat; bizikletari toki azkarragoa emaiteko mugikortasun plan berri bat;, edo elkarte gisara funtzionatuko lukeen  Besta Komite berritu baten osatzea dira,  Hendaiako Zerrenda Abertzalearen xedeak herriko bozentzat. Larunbatean  aurkeztu dute zerrenda,  azken 6 urteetan Kotte Ezenarro auzapezarekin batera gehiengoan izan dira abertzaleek. Bilan ona egiten dute, baina, ez dute batere engaiamendurik hartu nahi bigarren itzuliarentzat. Beren xede propioak dituztela diote abertzaleek, eta emaitzak ikusi ondoren, beste bi zerrendekin mintzatuko direla. Letizia Navarron, zerrendaburuak dio, ez dela  hautetsi izan azken 6 urteetan, eta ez duela neholako lotura edo zorrik, egungo auzapezaren zerrendarekin.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2020(e)ko otsailak 11
 

Kultur kronika: « Erik eta Win » ikuskizuna

Bi lagunen arteko harremanetik sortu den « Erik eta Win » ikuskizunaz interesatuko gara gaur, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek, Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariekin  sortutako lanaz xehetasunak bilduko ditugu Maia Muruagarekin…

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2020(e)ko otsailak 11
 

Ipar Euskal Herriko Herrien Biltzarrak, biltzar nagusia egin du

Ipar Euskal Herriko Herrien Biltzarrak, biltzar nagusia egin du Lekornen joan den larunbatean. Egitura horren eta hautetsien lekua elkargoan dute garai hauetako gaia. Lucien Betbeder lehendakariarekin mintzatu gara:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2020(e)ko otsailak 11
   

Erretreten erreformaren aurka, kaleak berriz ere bete dira

2000 pertsona bildu dira atzo goizean erretretearen erreformari ez erraiteko. Emazteak lehen lerroan, langileen jantzi urdinak soinean, flashmob baten bitartez salatu duten erreforma. Badu bihilabete irauten duela mugimenduak, baina sindikatuek bilan abikorra egiten dute. Peio Dufau, trein bideetako CGTko kideak bezala: (argazkia: ©Guillaume Fauveau)

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2020(e)ko otsailak 11
 

Kultur kronika: Andre eta jabe ikusgarria

Andre eta jabe ikusgarriak emazte poeten bizitzak eta ahotsak taularatzen ditu, irakurketa, bertsoa eta musikaren bitartez. Maia Murugak xehetasunak eman dizkigu:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Nabigazioa orrika

Bannerra

informazioa gehiago