Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

"Neurri horiek hartuak izan dira konzertazioan"

 

Baiona ez da xuri gorriz jantziko asteazken huntatik iganderatCOVID 19k ondorioztaturik, Baionako bestak ezeztatu zituzten. Neurrietaz, pundu bat egin du Kriztof Arotzarenak, Joseba Erremundegi Baionako hautetsiarekin

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2020(e)ko uztailak 29
 

"Europak, legea atzera botako duela uste dugu"

Frantsez gobernuak, tabakoaren legean aldaketa batzuk egin ditu. Frantsez estatutik kanpo erositako zigarreta kartuxa bakarri sartu ahal izango da hemendik aurrera. Orain arte, pertsona bokotzeko 4 zigarreta kaurtuxa pasa ahal ziren. Neurri honek, mugetako pasabideetatik urrun bizi diren bezeroengan eragina izan dezake baina momentuz ez dituzte kontrol zorrotzik ezarri. Irungo tabako bulegoetan, lege berri honen eraginik ez dutela ukan azaldu digute. Aitor Errazkin:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Olatu artifizial baten proiektua aurkeztu dute Donibane Lohitzunen

Uhain artifizal proiektu bat bada Donibane Lohizunen. Herri berri taldeko hautetsia den Peio Etxeberri-Aintxartekin mintzatu da Pantxika Arranbide:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Urmugak aurreikuspen guztiak gainditu zituen

Egin da eta ederki egin Urmugaren kontzertua Baigorriko etxauzia jauregiko parkean barda. Kantaldi arrakastatsua, kalitate handikoa eskaini dute et incarnatus orkestrak, donostiako orfeoiak, xendarineko ahizpek, niko etxart, mikel urdangarin eta enaut elorrietak. Hona Jone Barnetxek egin bilduma:

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 
 

''Krisiaz 9 irakaspen" dokumentua plazaratu du Ipar EHko Garapen Kontseiluak

“krisiaz 9 irakaspen” izenburuko dokumentua plazaratu du Ipar EHko Garapen Kontseiluak,inkesta baten bilduma da .Lekuko elikagaiak, hurbiltasuna, lotura soziala... konfinamenduak ekarri elementu horien beharra agerian uzten du dokumentuak... eta deskonfinamenduak ondorioztatu frustrazioak ere bai. Paxkal Indo Ipar EHko Garapen Kontseiluko lehendakariarekin mintzatu da Kriztof Arotzarena:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Nabigazioa orrika

informazioa gehiago