Goiz berri
Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.
Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.
Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.
Kardala akuakultura eskola, bakarra Euskal Herrian
Euskal Herriko « akuakultura » eskola bakarra, Gipuzkoako Mutriku herrian kokatua dago. Itsas mundua eta ikasketak ustartzen dituen goi-mailako ziklo bat da. Ikasleak, akuakultura ikasketak egin ondoren, ikerkuntza munduan, piszifaktorien kudeaketak, aquariumen mantenuan..etb adituak izaten ateratzen dira. Esti Azkue, Kardala Akuakultura eskolako irakaslea da eta berarekin hitzegin dugu. Aitor Errazkin:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2020(e)ko ekainak 09"Berdintasun bat bazen gure proiektuaren artean"
Senpereko bozer interesatzen gatzaizkie goiz huntan: Dominique Idiarten zerrendak eta Abertzaleen zerrendak bat egin dute, bigarren itzulia kari. Aliantza erabakigarria izan ditaike. Lehen itzulian, soilik 21 bozen abantailarekin nagusitu zitzaion Pierre-Marie Nousbaum auzapeza, Dominique Idiarti. 3garren lekuan bukatu zuten abertzaleek, kasik ehuneko 17ko emaitzarekin. Abstenzioaren heina, ehuneko 43,4koa izan zen. Dominik Idiart eta Kriztof Jauregi abertzalearekin mintzatu da Kriztof Arotzarena:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Jamattitt Bidart zendu da
Astelehen goizean pausatu da Jamattitt Bidart, Kuxkurrio, 93 urtetan.Jojo Bidart euskal irratietako kazetari ohiaren aita zena.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Ezin dugu poliziarena egin" Txomin Arkauz Kalostrapeko langilea
Kafe, garagardo, terraza… gure bizi sozialaren zati bat itzuli zaigu joan den astean. Ostalariek ateak ideki dituzte baina beti kasu emanez. Distantziak edo maska, neurri pizuak batzuendako. Aste bateko ibilmolde berri horren ondorioz mintzatu gira Baionako Kalostrapeko Txomin Arkauz langilearekin:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Kultur kronika: Oihane Amantegiren « Ibaiertzeko ipuina » liburua
Gaur Oihane Amantegiren « Ibaiertzeko ipuina » liburuaz interesatuko gara eta Elkar argitaletxeak plazaratu duen liburuaren nondik norakoak bildu dizkigu Maia Muruagak:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2020(e)ko ekainak 08Artikulu gehiago...
Nabigazioa orrika