Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

"Berdintasun bat bazen gure proiektuaren artean"

Senpereko bozer interesatzen gatzaizkie goiz huntan: Dominique Idiarten zerrendak eta Abertzaleen zerrendak bat egin dute, bigarren itzulia kari. Aliantza erabakigarria izan ditaikeLehen itzulian, soilik 21 bozen abantailarekin nagusitu zitzaion Pierre-Marie Nousbaum auzapeza, Dominique Idiarti. 3garren lekuan bukatu zuten abertzaleek, kasik ehuneko 17ko emaitzarekin. Abstenzioaren heina,  ehuneko 43,4koa izan zen. Dominik Idiart eta Kriztof Jauregi abertzalearekin mintzatu da Kriztof Arotzarena:

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 
 
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2020(e)ko ekainak 09
 

Jamattitt Bidart zendu da

Astelehen goizean pausatu da Jamattitt Bidart, Kuxkurrio, 93 urtetan.Jojo Bidart euskal irratietako kazetari ohiaren aita zena.

Euskal Kulturaren sustatzailea Baigorri herrian, hara nola, Arrola dantza taldeari hats berri bat eman zion 70 hamarkadan. Marcel Haristoy Arrolako dantzari ohiak oroitzapenak partekatzen dauzkigu.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Kantuzalea, eta fededuna zen. Euskal Presoen sustengatzailea ere bururaino.
Jamattitt Bidart-en ehorzketak ostegun atsaldeko 3 orenetan iraganen dira Baigorriko elizan. Doluminak helarazten dizkiogu Jojo gure lankide eta bere familia osoari.
 

"Ezin dugu poliziarena egin" Txomin Arkauz Kalostrapeko langilea

Kafe, garagardo, terraza… gure bizi sozialaren zati bat itzuli zaigu joan den astean. Ostalariek ateak ideki dituzte baina beti kasu emanez. Distantziak edo maska, neurri pizuak batzuendako. Aste bateko ibilmolde berri horren ondorioz mintzatu gira Baionako Kalostrapeko Txomin Arkauz langilearekin:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Kultur kronika: Oihane Amantegiren « Ibaiertzeko ipuina » liburua

Gaur Oihane Amantegiren « Ibaiertzeko ipuina » liburuaz interesatuko gara eta  Elkar argitaletxeak plazaratu duen liburuaren nondik norakoak bildu dizkigu  Maia Muruagak:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2020(e)ko ekainak 08
 

Deskonfinamenduaren 3. fasearekin Ficobak, ateak murrizketa handiekin zabaldu ditu

Astelehen huntan Hegoalde osoa deskonfinamenduaren hirugarren fasera iragaiten da. Eta horri esker, Irungo Ficoba erakuztazoka bezalako guneak berriz ere martxan jarri ahalko dira. Halere, jende pilaketak debekatuak dira oraindik, eta osagarri protolokoak zorrotzak. Beraz, Ficobak usaian antolatu ohi dituen azoka handietarako luzaz itxaron beharko dute oraindik. Gainera, mugazgaindiko izaera duen erakustazoka eta bileragunea denez, mugak itxita jarraitzeak ere, zailtasunetan da Ficoba. Urtea erdi galdutzat ematen dute. 

Koldo Nausia lankidea, Ander Sarratea Ficobako kudeatzailearekin mintzatu da, eta hauxe erran dio.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2020(e)ko ekainak 08
   

Nabigazioa orrika

informazioa gehiago