Goiz berri
Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.
Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.
Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.
Jamattitt Bidart zendu da
Astelehen goizean pausatu da Jamattitt Bidart, Kuxkurrio, 93 urtetan.Jojo Bidart euskal irratietako kazetari ohiaren aita zena.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Ezin dugu poliziarena egin" Txomin Arkauz Kalostrapeko langilea
Kafe, garagardo, terraza… gure bizi sozialaren zati bat itzuli zaigu joan den astean. Ostalariek ateak ideki dituzte baina beti kasu emanez. Distantziak edo maska, neurri pizuak batzuendako. Aste bateko ibilmolde berri horren ondorioz mintzatu gira Baionako Kalostrapeko Txomin Arkauz langilearekin:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Kultur kronika: Oihane Amantegiren « Ibaiertzeko ipuina » liburua
Gaur Oihane Amantegiren « Ibaiertzeko ipuina » liburuaz interesatuko gara eta Elkar argitaletxeak plazaratu duen liburuaren nondik norakoak bildu dizkigu Maia Muruagak:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2020(e)ko ekainak 08Deskonfinamenduaren 3. fasearekin Ficobak, ateak murrizketa handiekin zabaldu ditu
Astelehen huntan Hegoalde osoa deskonfinamenduaren hirugarren fasera iragaiten da. Eta horri esker, Irungo Ficoba erakuztazoka bezalako guneak berriz ere martxan jarri ahalko dira. Halere, jende pilaketak debekatuak dira oraindik, eta osagarri protolokoak zorrotzak. Beraz, Ficobak usaian antolatu ohi dituen azoka handietarako luzaz itxaron beharko dute oraindik. Gainera, mugazgaindiko izaera duen erakustazoka eta bileragunea denez, mugak itxita jarraitzeak ere, zailtasunetan da Ficoba. Urtea erdi galdutzat ematen dute.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
«Erokeria bat da holako tresna bat ukaitea eta bakarrik hamahiru aldiz urten baliatzea»
Miarritzeko auzoa bezala, Baionak ere bere errugbi zelaia modernizatu nahi du eta xuri urdinek uda huntan berean hasiko dituzte obrak. Asteazken huntatik goiti soropila eta harmailarekin hasiko dira. Olatz Idoate lankidea, Nikolas Blain Socios elkarteko presidentearekin dugu:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Artikulu gehiago...
Nabigazioa orrika