Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

«Erokeria bat da holako tresna bat ukaitea eta bakarrik hamahiru aldiz urten baliatzea»

Miarritzeko auzoa bezala, Baionak ere bere errugbi zelaia modernizatu nahi du eta xuri urdinek uda huntan berean hasiko dituzte obrak. Asteazken huntatik goiti soropila eta harmailarekin hasiko dira. Olatz Idoate lankidea, Nikolas Blain Socios elkarteko presidentearekin dugu:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Kultur kronika: Andoken « Maxi- Môme » diska

Gaurko kultur kronikan Andoken raperoaren diska berriaz interesatuko gara, « Maxi- Môme » izeneko diska plazaratu baitu berriki, Maia Muruaga:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

"5G teknologia ez da COVID 19aren eragilea"

5G teknologien garapena eta teknologia horren zabalkundea zihurtzeko antenak eta azpiegiturak zer esan handia piztu dute. 5Gak osasunari eragin diezazkiokeen ustezko kalteak eta eritasunen inguruko galdera ugari sortzen ditu. Sare sozialetan eta whatssap taldeetan,  5G teknologia eta COVID 19 lotzen dituen teoriak zabaltzen ari dira. Adituek berriz, ez dute inolako arrazoi zientifikorik aurkitu. Aitor Errazkin lankideak, Ana Galarraga, Elhuyar zientzia aldizkariko kazetariarekin hitzegin du.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Kultur kronika: "Naiz Kontzertuak" Gatibu taldea (online)

Ostiral hontan Gatibu taldearen kantu ezagunak entzuteko parada izanen da « Naiz Kontzertuak » ekimenari esker. Ekainan zehar, internet bidez ikusteko kontzertu ezberdinak antolatu ditu Naiz.ek eta lehen kontzertua Gatibu taldearena izanen da. Maia Muruaga:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2020(e)ko ekainak 04
 

"Zerrenda bateratzerik ez Itsasun"

Itsasun negoziaketek ez dute emaitzarik izan. Mikel Hiribarrenen eta Louis Ustarrozen zerrendak mintzatu dira bainan ez dira elkartu. Bi zerrendaburuekin mintzatu gira:

Mikel Hiribarren:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Louis Ustarroz:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2020(e)ko ekainak 04
   

Nabigazioa orrika

informazioa gehiago