Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Kultur kronika: "Izarrak' taldearen diska berria

Gaur Izarrak taldeaz interesatuko gara, Izarrak talde edo hirukoteak urte ondarrean plazaratuko duen  diska berriaren kantu aurrerapena entzungai baitugu, Maia Muruaga:

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 
 

Mattin Larzabal ohoratzeko saio berezia Goiz Berrin

 Hainbat lekukotasun jaso dira goiz huntan Mattin Larzabal ohoratzeko, honat izandakoak:
 
- 2013an Goiz Berri Saioko gomita izan zen, erretretara joan baino egun batzu lehenago. Arantxa Idieder eta Xan Beyrie dira orduko aurkezleak, Mattin Larzabal eta bere alaba Oihana entzuten dira.
- Jose Luis Aizpuru, Euskal Irratietako erredaktore burua.
- Peio Jorajuria, Herria astekariko arduraduna.
- Gabi Oihartzabal, lagunmina.
- Allande Boutin, Kazetaria.
- Luzien Etxezaharreta, lankide ohia.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2020(e)ko ekainak 09
 

Mattin Larzabal ohoratzeko lekukotasuna: Janbattitt Dirassar

Mattin Larzabal Gure Irratia eta Euskal Irratietako lankide ohia zendu da 69 urte zituelarik eritasun baten ondorioz.  30 urtez Gure Irratiko kazetari izan zen, baina Herria astekariko kolaboratzaile fidela izan da ere. Han, Janbattitt Dirassar kazetariarekin ere topo egin zuen Olatz Idoate lankidea Dirassarekin elekatu da:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2020(e)ko ekainak 03
   

Mattin Larzabal ohoratzeko lekukotasuna: Lucien Etxezaharreta

Mattin Larzabal gure lankide ohia zendu da 69 urte zituelarik eritasun baten ondorioz. 30 urtez Gure Irratiko kazetari izan zen, hasieran laguntzaile gisa, irratiak diruruik ez zuelako eta pixkanaka pixkanaka bera eta besteen gogoarekin irratiaren zutabe bat izan da Mattin. Oihana Daguerre:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2020(e)ko ekainak 03
 

"Ezkerreko abertzaleek, ezkerreko zerrendaren alde bozkatuko dute"

Akordio batetik hurbil pasaturik ere, ezkerreko indarrek ez dute batasuna lortu ahal izan, bigarren itzulia kari, Jean René Etxegarai auzapezari buru egiteko
Abertzaleek, berdeek eta intsumituek osatu « Baiona  berde eta elkarkidea » zerrendak aliantzari uko egin dio, doi doietarik, barne-bozka bidez.

Ez da bigarren itzulian ere aurkeztuko.Haatik, Bayonne Ville Ouverteko Henri Etxeto eta Bihar Baionako Mathieu Bergéren zerrendek bat egin dute.
Bayonne Ville Ouverteko Mixel Esteban hautagaiarekin hitzegin dugu. Kriztof Arotzarena:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

   

Nabigazioa orrika

informazioa gehiago