Goiz berri
Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.
Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.
Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.
Mattin Larzabal ohoratzeko saio berezia Goiz Berrin

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Mattin Larzabal ohoratzeko lekukotasuna: Janbattitt Dirassar
Mattin Larzabal Gure Irratia eta Euskal Irratietako lankide ohia zendu da 69 urte zituelarik eritasun baten ondorioz. 30 urtez Gure Irratiko kazetari izan zen, baina Herria astekariko kolaboratzaile fidela izan da ere. Han, Janbattitt Dirassar kazetariarekin ere topo egin zuen Olatz Idoate lankidea Dirassarekin elekatu da:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2020(e)ko ekainak 03Mattin Larzabal ohoratzeko lekukotasuna: Lucien Etxezaharreta
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.Mattin Larzabal gure lankide ohia zendu da 69 urte zituelarik eritasun baten ondorioz. 30 urtez Gure Irratiko kazetari izan zen, hasieran laguntzaile gisa, irratiak diruruik ez zuelako eta pixkanaka pixkanaka bera eta besteen gogoarekin irratiaren zutabe bat izan da Mattin. Oihana Daguerre:
"Ezkerreko abertzaleek, ezkerreko zerrendaren alde bozkatuko dute"
Akordio batetik hurbil pasaturik ere, ezkerreko indarrek ez dute batasuna lortu ahal izan, bigarren itzulia kari, Jean René Etxegarai auzapezari buru egiteko
Abertzaleek, berdeek eta intsumituek osatu « Baiona berde eta elkarkidea » zerrendak aliantzari uko egin dio, doi doietarik, barne-bozka bidez.
Ez da bigarren itzulian ere aurkeztuko.Haatik, Bayonne Ville Ouverteko Henri Etxeto eta Bihar Baionako Mathieu Bergéren zerrendek bat egin dute.
Bayonne Ville Ouverteko Mixel Esteban hautagaiarekin hitzegin dugu. Kriztof Arotzarena:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Kultur kronika: Julen Belamunoren « Hotz industriala » liburua
Gaurkoan Julen Belamunoren « Hotz industriala » liburuaz interesatuko gara, Maia Muruagak Susa argitaletxearekin argitaratutako ipuin bildumaz hainbat xehetasun bildu baitizkigu...
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Artikulu gehiago...
- "Programaren aldetik, negoziazio mailetara eraman genituen puntu guztiak onartuak izan dira"
- "Saiatu behar ginen Louis Labadorekin, belaunaldi berri bat gara Maulen"
- Hendaia Biltzenek, Kotte Ecenarroren taldearekin akordio printzipioa onartzea deliberatu du
- Zahar-etxeetan hil dira koronabirusaren Hegoaldeko biktimen %40a
Nabigazioa orrika