Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Donibane-Ziburuko atun gorritan ari diren arrantzale tradizionalek kuota duhinak galdegin dituzte sektoreak bizirauteko

Bizpahiru tona barkuko galdegiten dute. Izan ere, frantses Estatuko kuotaren %90a arrantzontzi pelagiko erraldoiek harrapatzen duten bitartean, haiek soberan arrantzatutakoa itsasora jaurtitzen dutenarekin, aski lukete artisau txalupek bizi ahal izaiteko. Koldo Nausia: 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Etorkinekin kolektiboak, paperik gabekoen berehalako erregulartzea eskatu du

Migranteen berehalako erregulartzea edo paperrak emaitea eskatzen du Solidarité Migrants – Etorkinekin kolektiboak. Izenpedura bilketa bat egin du eta astearte hontan suprefetarekin bildu dira, honek mezua helaraz diezaion Prefetari. Ihintza Arrieta:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2020(e)ko maiatzak 27
 

Kultur kronika: Maddi Ane Txoperenaren lehen eleberria

Maddi Ane Txoperena bertsolari, idazle eta kazetariak bere lehen elaberria plazaratu berri du : « Ene baitan bizi da » izenekoa. Elkar argitaletxearekin eta  Gazteluma sariari esker argitaratutako liburuaren nondik norakoak bildu dizkigu Maia Muruagak:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Ez dateke gerezi biltze handia aurten Itsasun

Usaian ekainean egiten den Itsasuko gereziaren bestarik ez da izanen aurten koronabirusaren gatik. Gainera urte hau ez dela gerezi urte iduri litaike. Bestalde hemengo gereziaren zaintzeko sormarka baten ukaiteko desmartxak segitzen du. Maider Hoqui:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

“EHBai eta hurbileko hautetsien egituratzeko borondatea dugu”

Herriko bozen bigarren itzuliari begira EHBAiko bozeremailea den Nikolas Blainekin mintzatu gira.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2020(e)ko maiatzak 27
   

Nabigazioa orrika

informazioa gehiago