Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Entzulearen iritzia: Nikolas Goñi "tumping mugimendua"

Entzulearen iritzia: Nikolas Goñi "tumping mugimendua"

 

“Negoziazio prozesu batendako baldintza guziak ezarri genituen”

2011eko urriaren 17an, Aieteko konferentziak eta bertan ziren nazioarteko bake gile frangok, ETA talde armatuari eta Frantzia eta Espainol gobernuei negoziaketak has ditzaten galdegiten zieten. 3 egun berantago 2011eko urriaren 20an, ETA-k azken 52 urtetan erabili duen bere aktibitate armatua bukatutzat emaiten du. Komunikatua, David Pla militanteak irakurri zuen. Olatz Idoate-rekin da

 

Bake prozesua, posible den parioa? zein erakaspen, ozotopo eta perspektiba?

10 urte bete dira Aieteko konferentzia gertatu zenetik. Larunbat huntan gaia luzaz aipatu da Baionako arteen aretoan. Hautetsi eta alderdien ordezkariak ere mahain inguru batean parte hartu dute hauen artean zen Alice Leiziaguezahar berdeen izenean:

   

“Euskal Herrian kulturalki kolonializatuak senditzen gara, baina ekonomikoki kolonialializatzaileak gara”

Duela 35 urte irakurri zuen Iñaki Alegria, EHU-ko irakasle eta ikerleak, Eduardo Galeanoren ‘Latinoamerikaren zain urratuak’ eta euskarara itzuli behar zela pentsatu zuen. Urte frango pasa badira ere idatzia izan zenetik, Kolonialismoa ulertzen laguntzeko liburua da oraino. Olatz Idoaterekin dugu Iñaki Alegria

 

Entzulearen iritzia: Juse Thiry "Egiazko konplotistak"

Entzulearen iritzia: Juse Thiry "Egiazko konplotistak"

   

Nabigazioa orrika