Goiz berri
Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.
Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.
Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.
Ziburun, abertzaleak garaile
Eneko Aldanaren zerrenda abertzalea garaile Ziburun.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Azken eguneratzea hemen: Igandea, 2020(e)ko ekainak 28Argitxu Dufau (LAB) : "Etchegaray eta Etcheto-ri Polo Beyris-eko langileen gaia berriz har dezaten galdegiten diegu"
Duela urte bat bezala, aste huntan berriz ere, Polo Beyris elkartetxeko langileek, zuzendaritzarekin duten gatazka, ez dela aintzinatu salatu dute. Maskatuak eta gorriz jantzirik, Etxegarai eta Etxeto, Baionako 2 auzapezgaien gana jo dute gaia berriz har dezaten gadeginez. LAB sindikatuaren laguntzarekin egin dituzte urratsak, eta Olatz Idoate lankidea, LAB-eko Argitxu Dufaurekin mintzatu da:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Festibalaren ordez, Biltzar nagusia eginen du EHZ-ak
Ez du festibala ordezkatuko baina EHZ-ak bere Biltzar Nagusia antolatzen du asteburu huntan. Aukera geroari behako bat emaiteko eta heldu diren proiektuak finkatzeko. Aitzaki bat ere laguntzaile guziak elkartzeko. Erran behar da ospakizun egunak izan behar zutela asteburu huntakoak. Julen Oillarburu EHZ festibalaren boz eramailea:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Euskal Elkargoko presidente izaiteko jokoan sartzeko prest da Alain Iriart Hiriburuko auzapeza
Oraindik ere pentsaketetan ari bada ere, eta erabaki definitiboa ez badu hartu, jadanik hasi da hautetsiekin mintzatzen ezker eskuin, beren babesa ukaiteko.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Zaldunborda garbitu eta nekazal-lurrak izatera bueltatu arte ez dira geldituko
Zaldunborda Gelditu-k HAPOa baliogabetu duen ebazpenari helegitea aurkezteko Hondarribiko EAJk agertu duen asmoa deitoratu du. Arduraz jokatuz "akatsetatik ikasi" eta "herriaren nahia" entzun dezala eskatu diote alkateari, "orain kutsatutako lurrak zigilatzeko eta natura zinez zaintzeko" garaia dela aldarrikatuz. Koldo Nausia:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Artikulu gehiago...
Nabigazioa orrika