Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Ostatuek martxa erdian hasi dute bigarren fasea Hegoaldean, tokiko bezeroak erakarri nahian

Mugen idekitzea eta probintzien arteko desplazamenduak baimendu artean, bertako kontsumitzaileei zerbitzu emateko zerbitzu minimoetan dira. Terrazen eta barruko mahaien erdiarekin baino ez, eta etxez-etxeko banaketarekin negozioa osatu nahian dabiltza.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Kultur kronika: « ARALAR mundua leku den lurra »

Nafarroa eta Gipuzkoaren artean dagoen Aralar mendilerroen balioaz mintzo den  eta kontserbaziorako dei egiten duen « ARALAR mundua leku den lurra » izeneko dokumentalaren ondotik, dokumentalerako sortu diren testuekin eta argazki esanguratsuenekin liburu bat argitaratu dute orain eta atzo berean aurkeztu zuten liburuaz xehetasun zonbaitzu bildu dizkigu Maia Muruagak:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

“Familia gehienek jakin dute krisiaren aitzinean antolatzen”

Etxealdiak ekarri dituen ondorio psikologikoak aztertu ditugu asteazken goiz honetan, alde batetik Elorri Ameztoi psikiatrarekin eta bestetik Mattin Lapeyrade psikologoarekin:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Donibane-Ziburuko atun gorritan ari diren arrantzale tradizionalek kuota duhinak galdegin dituzte sektoreak bizirauteko

Bizpahiru tona barkuko galdegiten dute. Izan ere, frantses Estatuko kuotaren %90a arrantzontzi pelagiko erraldoiek harrapatzen duten bitartean, haiek soberan arrantzatutakoa itsasora jaurtitzen dutenarekin, aski lukete artisau txalupek bizi ahal izaiteko. Koldo Nausia: 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Etorkinekin kolektiboak, paperik gabekoen berehalako erregulartzea eskatu du

Migranteen berehalako erregulartzea edo paperrak emaitea eskatzen du Solidarité Migrants – Etorkinekin kolektiboak. Izenpedura bilketa bat egin du eta astearte hontan suprefetarekin bildu dira, honek mezua helaraz diezaion Prefetari. Ihintza Arrieta:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2020(e)ko maiatzak 27
   

Nabigazioa orrika

informazioa gehiago