Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Atun gorriaren arrantza kuoten desoreka salatuko dute asteart huntan arrantzale tradizionalek

Atun gorriaren kanpaina zonbait asteren buruan abiatzekoa da Atlantiko itsasoan. Bainan, amu arrantzan ibiltzen diren itsasuntzi ttipiek gaurdanik deiadarra pizten dute, untzi pelagikoekin duten arrantza kuota desoreka haundia salatzeko. Pantxika Arranbide.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

 

"Parcoursup: ikasleen bidea argitua"

Unibertsitatean edo goi maileko eskoletan onartuak izaiteko, urtean zehar lanean serioski arizan direnentzat berri ona izan da baxorik ez izaitea. Besteentzat ahatik terminaletik landa zeri buruz joan, ez da denentzat argi. Parcoursup plataforman egin xedeen emaitzak jakin berri dituzte.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

"Egokitu bagira ere, ez gira laketu"

Jatetxeen egoerari interesatzen gatzaizkio astelehen huntan Euskal Irratietan. Pandemiak eragin konfinamendua eta deskonfinamenduari nola egokitu diren jakin nahi izan dugu.Gure gomita, Jerome Etxebarne lekorneko ostalerra da. Kriztof Arotzarena harekin solastatu da:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Baionako ospitalean koronabirusaren krisiaren denboran sendatu ez diren beste eriak gaindizka

Ospitaleko langileen baldintzak ez doatzi hobetuz . Koronabirusaren krisia behar izan dela jendea ohartzeko zoin baldintza zailetan ari diren , bainan gobernuak elkor segitzen duela . Zerbitzu desberdinak berriz idekiten ari eta beste lan zama pizu bat erizainentzat . Baionako ospitalean ari den Maitena Dufau-ren lekukotasuna, Jojo bidart-en mikroan:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Osagarri krisiak azkarki jo du auto berrien salmenta

2019ko apirileko zenbakier konparatuz, Frantzia mailan, ehuneko 88 ttipitu da apirilean. Ipar EHko zenbakien izaiteko zaila da. Haatik, Hego Euskal Herrian, azken 20 urteetako hilabeterik okerrena izan da apirila. Salmenten %98ko apaltze batekin.Jon Uhalde, Urruñako Citroen agentziako arduradunarekin mintzatu da Kriztof Arotzarena. Konfinamenduari nola egokitu diren aipatzen dauku Jon Uhaldek:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 



 

   

Nabigazioa orrika

informazioa gehiago