Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

"Herritar orok, kazetaria izan edo ez, eskubidea dauka polizia grabatzeko, jardunean ari diren funtzionario publikoak baitira"

Gasteizko “Talka” okupatutako gune feministaren hustutzea jarraitzen ari zela, Ertzaintzak, Halabedi irratiko kazetari bat identifikatu, telefonoa kendu eta 300.000 euro arteko isuna jartzeko mehatxua egin zioten.Aitor Errazkin lankideak,  Jon hidalgo, Halabedi irratiko kazetariarekin hitzegin du:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2020(e)ko maiatzak 20
 

“Naparra” desagertu zela 40 urte beteko dira ekainean

Jose Miguel Etxeberria “Naparra” desagertu zela 40 urte beteko dira ekainean. Historia ezagutarazteko eta markatzeko, dokumental bat prestatzen ari dira Iñaki Alforja eta Iban Toledo, « Naparra »ren familiaren ondoan. Diru bilketa kanpaina bat abiatu dute ere dokumentala diruztatzeko. Iban Toledorekin hitzegin dugu:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Euskal Herriko bake prozesua bururatu gabe dagoela adierazi dute Nazioarteko 100 bat eragilek

Euskal preso zaurgarrienak eta irriskuan direnak askatzeko eta batzuk baldintzapean libre uzteko eskatu diote Nazioarteko 100 bat eragilek Frantziako eta Espainiako gobernuei. Koronabirusaren epidemiagatik ere neurri ausarta behar direla azpimarratu dute. Izenpetzaileen artean dira Brian Currin, Veronique Dudouet, Adolfo Perez Esquivel, Cuauhtemoc Cardenas edota Manuel Zelaya. Ihintza Arrieta:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2020(e)ko maiatzak 19
   

Kultur kronika: Joxean Agirre idazlearen " Nobela errealista bat " eleberria

Gaur liburu berri bat izanen dugu hizpide, Joxean Agirre idazleak bere hamargarren eleberria plazaratu baitu berriki Elkar argitaletxearekin: « Nobela errealista bat » izenekoa. Maia Muruaga:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2020(e)ko maiatzak 19
 

Bixente Etxegarai: "3 edo 4 guneetan eginen dira estropadak, baina guri mugaren arazoa gehitzen zaigu"

Arraunean, deus konkreturik oraino uda huntako sasoinari begira, baina arduradunak lanean ari dira untziak ureratu daitezen uztailaren lehenetik goiti. Ez da usaiako egutegia errespetatuko, araunlariak ere moldatu beharko baitira. Olatz Idoate lankidea Bixente Etxegarai Lapurdiko Arraun Taldeko presidentearekin mintzatu da:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Nabigazioa orrika

informazioa gehiago